Garrulus Glandarius / Eskinosoa / Arrendajo
Eskinosoa, basoetako salataria
Gure inguruko faunari buruz ikasi nahi izatekotan,
gida-liburu, entziklopedia eta antzeko iturriak aztertzeaz gain, aberasgarria
izaten da animaliekin hurbileko harremana duten pertsonekin hitz egitea. Jende
honek, ez du normalki adierazpen ponposo eta biribilik emateko ohiturarik
izaten, baina beste ikuspegi batetik eta xarma bereziz azal diezaguke ezagutzen
duena.
Hona hemen adibide gisa, kontu-kontari genbiltzalarik
herriko ehiztari batek behin bota zidana: Mikak eta beleak bihotzez gorrotatzen
zituela aitortu ondoren, korbidoak (“belearen familiako guztiak” haren
hitzetan) “gaizki abesten duten hegazti azkar eta beltzak” direla esan zidan.
Hark esandakoaz pentsatzen jarri izan naiz geroztik eta gorrotoarena alde
batera utziz gero, definizioa egokia izan daitekeela iruditzen zait. Ikus
dezagun bada, familia berberekoa den eskinosoak gure lagunaren definizioa
betetzen ote duen.
Has gaitezen azkarra den ala ez ikusten. Eskinosoa
zalantzarik gabe, animalia azkarra dugu, gainontzeko korbido guztiak bezala.
Izenak adierazten duenez hegazti iheskorra da eta bere inguruan gertatzen den
guztiaz jabetzen da. Inor somatu orduko gainera, zalapartaka ezkutatzen da
basoaren ilunpean eta era horretan taldekide guztiak arriskuaren jakinaren
gainean jartzen ditu. Nahiz eta soinurik atera gabe ibili, eskinosoak beti
erne, berehala salatuko gaitu garrasika: “Shrraac, shrraac”, eta horregatik,
ikustea baino errazagoa gertatzen da kantuarengatik detektatzea. Baliteke
eskinosoak ateratzen duen soinu hau zein gainerako korbidoen kantuak, gure
iritziz negargarriak izatea, baina komunikatzeko gaitasun handia edukitzeaz
gain, beste hegazti batzuen kantua imitatzeko abildadea dute. Eskinosoak
adibidez, egun eta gaueko harrapari askoren kantua ederki egiten du eta
erakutsiz gero, hitz batzuk errepikatzen ere ikas omen dezake.
Koloreari dagokionean, gure lagunaren definizioa ez da
zuzena, eskinosoa, belea edota erroia ez bezala, ez baita beltza. Aitzitik,
kolore deigarriko gorputz arre-gorriska du eta buztan, moko eta “biboteak”
besterik ez ditu kolore beltzekoak. Kopeta eta kaskoan, berriz, luma gris eta
ilunak ditu, eta haserretzen denean harro-harro jartzen ditu. Hegalak azkenik,
distira zoragarria duten luma urdin eta beltzez apainduta ditu. Aipatutako
lumajea, berdina da ar eta emeena, eta gazteenak argixeagoak diren arren,
helduen antzekoak dira oso.
Bestalde, eskinosoa tamaina ertaineko hegaztia dugu. 34 cm
inguruko luzera du eta 170 gramoko pisua, arin samarra duen tamainarekiko. Moko
eta hanka sendoak ditu, eta begi urdinak. Hegan egiteko era berezia du; kolpeka
egiten du, itxura baldar samarra erakusten duelarik.
Haziak, fruituak, zomorroak, ornodun txikiak, sarraskiak
eta abar jaten dituenez, eskinosoa omniboroa dela esan dezakegu. Zuhaitzetan
zein lurrean aurkitzen du janaria eta lurrean, beste korbido batzuk ez bezala,
saltoka joaten da. Aipatu beharrekoa da animalia zuhur honek janaria gordetzeko
ohitura duela. Ezkurrak eta bestelako fruituak ugari diren tenorean, batzuk
lurrean edo enbor-zuloetan ezkutatzen ditu, eskasia dagoenean jan ahal izateko.
Duen oroimen finari esker, gordetako fruituak gehienetan aurkitzea asmatzen
duen arren, tarteka, batzuk utzitako zuloan bertan gelditzen dira eta honek,
basoa berriztatzen laguntzen du.
Baso guztietan topa baldin badaiteke ere, harizti hezeak
ditu hegazti honek gogokoen, eta oro har, Quercus generoko basoak. Dena den,
pagadi eta oihan mistoetan ere espezie tipikoa eta ugaria da. Koniferoz
birlandatutako lurraldeetan ere ageri da, baina arestian aipatutako basoetan
baino kopuru txikiagoan.
Udaberrian ugaltzeko sena pizten zaie. Apirila-maiatza
bitartean eta bikoteka elkartu ondoren, zuhaitz batean habia eraikitzen hasten
dira, eta orokorki, ez oso goian. Honen egitura, adarrak eta lurra erabiliz
osatzen dute, eta barrualdea ilez estaltzen dute. Bertan, emeak 3-7 arrautza
berdeska erruten ditu eta gurasoek 18 bat egunez txitatu ondoren, eklosioa
gertatzen da. 20 egun beranduago, txitoak habia uzteko moduan izaten dira. Urtean
kumaldi bakarra atera ohi dute eskinosoek, baina lehen txitaldia zapuzten
bazaie, bigarren bati ekiten diote lehenbailehen.
Eskinosoaren banaketa geografikoa zabala da Europan.
Eskandinaviako iparraldean ezik, kontinente guztian bizi da; baita Asia eta ipar
Afrikan ere. Iberian ere, basoa dagoen eskualde guztietako habiagile arrunta
da. Euskal Herriari dagokionez, Nafar Erribera eta Arabar Errioxan ezik, leku
guztietan ageri da, basoak estaltzen duen lurralde osoan alegia. Bestalde,
kostatik Pirinioko goiko basoetaraino heltzen da eta esan bezala, gustukoen
hosto-galkorreko basoak baditu ere, koniferoetan ere bizitzeko habitat aproposa
aurkitzen du.
Negua iristen denean, inguruotako eskinosoak bertan
gelditzen dira; hau da, ez dute migratzeko joerarik erakusten. Europako
iparraldean ordea, urtearen arabera bertan gelditu, edota hegoalderantz jotzen
dute. Elikadura eskasia dagoenean beraz, eskandinaviako eskinosoek hegoaldera
migratu beharra izaten dute bizirik iraun ahal izateko.
Gainontzeko hegazti guztiek bezala, eskinosoak kontu handiz
zaintzen du lumajea; izan ere, honetxek ematen baitio janzkera aproposa eta
hegan egiteko aukera. Hori dela eta, denbora franko pasatu behar izaten du
lumak garbitu, txukundu eta orrazten, baina horrez gain, eskinosoak badu
zeregin hauetan aipatu beharreko beste ohitura bitxia:Txingurritegiak
bisitatzen ditu. Formica generoko txingurritegietan pozik etzaten da, eta
bertan, hegalak zabaldu eta lumak harrotzen ditu txingurriak luma-tartera sar
dakizkion.
Hauek, edozein etsaiarekin egiten duten bezala, azido
formikoa botatzen hasten zaizkio eta itxuraz, gustu handia ematen dio honek
gure eskinosoari. Antza denez, azido formiko delako hau, intsektizida ona da
eta jokaera horrek, beraz, lumak eta larruazaleko akain eta gainontzeko bizkarroiak
hiltzen laguntzeko balio dio. Sistema bitxia basoko salatariarena!
Carlos Linneo, 1758
Espeziea: Garrulus glandarius
Familia: korbidoak
Ordena: paseriformeak
Klasea: hegaztiak
Familia: korbidoak
Ordena: paseriformeak
Klasea: hegaztiak
El "gayo" (arrendajo)
DESCRIPCIÓN DE LA ESPECIE
El
arrendajo es un ave un poco más pequeña que una paloma. Su identificación es
fácil, ya que sus alas tienen dos marcas de tonos azul turquesa con
listas negras que la delatan rápidamente. Sus ojos son también de color azul,
lo que le otorga una singular belleza.
Habita en
bosques, en diferentes lugares, aunque la presencia de agua es común a los
lugares de cría. También habita otras zonas como pequeñas arboledas, campos de
frutales e incluso algunos jardines y parques urbanos.
Su dieta se
basa preferentemente en semillas, tallos, insectos, frutos secos, gusanos e
incluso pequeños roedores. Pero lo más curioso es que almacenan alimento para
la temporada invernal -cuando escasea más la comida-. El arrendajo utiliza su
pico para esconder entre la corteza de los árboles, entre las raíces o en el
suelo las semillas, bellotas y otros frutos que ha ido capturando previamente.
De esta forma se asegura una correcta alimentación en la época en que más
escasea el alimento. Este hábito de esconder frutos, de los que luego olvida
muchos, particularmente bellotas, le convierte en un importante agente
reforestador natural de nuestros bosques. Se estima que una temporada un
solo ejemplar es capaz de almacenar entre 4.500 y 5.000 bellotas (Cramp y
Perrins, 1994, Vázquez, 1997), lo que puede dar idea de su papel en la
regeneración natural de nuestros bosques.
Aunque
el arrendajo es acusado de depredador de otras especies de aves, por lo que
suele ser perseguido por el hombre, dos trabajos exhaustivos sobre la dieta del
arrendajo en la Península Ibérica a lo largo del ciclo anual (Sanmiguel,
1983 y Guitian, 1985) ponen de manifiesto que los vertebrados
aparecen de forma excepcional entre los alimentos del arrendajo, lo que parece
indicar tan sólo una utilización esporádica y oportunista de la captura de
otras aves y nunca un hábito alimentario.
El
arrendajo realiza una sola puesta anual de la que nacerán
alrededor de cuatro o cinco polluelos. La puesta tendrá lugar en los meses
primaverales de abril a junio. El nido estará situado
preferentemente en la parte baja de la maleza aunque también puede situarlo a
no demasiada altura en los árboles. Tanto el macho como la hembra participarán
en la cría y alimentación de sus polluelos.
Su vuelo es
bastante trabajoso. Pequeños planeos entre un batir lento de alas. No suele
alcanzar excesiva altura. Se posa de rama en rama en pequeños trayectos hacia
su objetivo.
Casi todas las aves acuden frecuentemente al agua a limpiar su plumaje para conservarlo en perfecto estado;
esta labor la realiza también el arrendajo preferentemente a primera y a última
hora del día. Una vez introducidas sus patas en la charca, introducen la cabeza
y finalmente las alas realizando unas sacudidas fuertes a ambos lados, sin
llegar a sumergir por completo su cuerpo de una vez, ya que podrían tener
problemas para salir del agua.
El reclamo más habitual es un sonido ronco con
tono alarmante, que parece dar la señal al resto del bosque cuando detecta
nuestra presencia. Acompañado de este grito de alarma el arrendajo eriza el
píleo.
Entre los enemigos naturales de los arrendajos se
encuentran el azor (Accipiter gentiles) y el gavilán (Accipiter nisus).
DATOS DE LA ESPECIE
- Longevidad: pueden vivir hasta 5 años.
- Peso: de 135 a 185 gramos.
- Envergadura: Con las alas abiertas
pueden medir de 50 a 56 cm.
- Longitud: de 30 a 36 cm.
- Vida social: Vive en grupos reducidos.
Eskinosoaren banaketa (Euskal Herrian) ,
kontserbazioa eta espezieen arteko elkarrekintzak
Eskinosoaren banaketa
baso inguruneekin estuki loturik dago. Ia Europa guztian hedaturik dagoen
hegaztia da eta Euskal Herrian ia baso guztietan aurki daiteke. Nafarroa mendebaldean
ez da batere ohikoa eta hegoaldean Iruñetik bera aurkitzea oso arraroa da.
Euskal Herrian eta
Europako hegoaldean espezie sedentarioa den arren, Europa iparraldean bizi
direnak hegoalderantz migratzen dute negu oso hotzak edota ezkur gutxiko
udazkenak ematen direnean. Hainbat populaziok migrazio honetan Pirinioak igaro
ditzakete, gainera.
Espezie
honek oso banaketa eremu handia du, eta eremu osoko populazioen joera nagusia
egonkortasuna da. Gainera, ez dira populazio isolatu txikiak eta haien
habitatak baso zabalak dira, beraz, eskinosoak fragmentazio oso txikia jasaten
du. Horregatik guztiagatik mehatxurik gabe sailkatuta dago mundu mailan.
Iberiar
penintsulan 1.000.000 bikote inguru daudela estimatzen da eta, Europa osoan
bezala, ez zaio beherako joerarik antzeman.
Ikerlari askoren
ustez, eskinosoak miken (Pika pika) konpetentziaren arabera aukeratzen
du bere habitata. Halere ez dago honi buruzko ikerketarik. Bestalde, eskinosoak
landare askoren fruituak jaten dituenez zuhaitz eta zuhaixka askoren
barreiapena ahalbidetzen du (gorostiak, huntzak...). Gainera, fruitu handiagoak
dituzten espezieen kasuan (haritzak, pagoak...) eskinosoek pagotxak, ezkurrak
eta abar hauek lurpean gordetzen ditu eta, horrela, depredaziotik babesten
ditu.
http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/animaliak/item/garrulus-glandarius Egilea: Antton Alberdi eta Garikoitz Perurena
La información expuesta menciona las fuentes de origen. Y las imágenes han sido capturadas de Internet con fines meramente educativos e ilustrativos.
En el trayecto que hago desde la Playa La Arena (Zierbena) hasta el CEP Concha en el Valle de Carranza, donde abunda bastante, lo veo con frecuencia. Sin embargo, en mi pueblo, Zierbena, solamente lo he visto en contadas ocasiones.
La información expuesta menciona las fuentes de origen. Y las imágenes han sido capturadas de Internet con fines meramente educativos e ilustrativos.
En el trayecto que hago desde la Playa La Arena (Zierbena) hasta el CEP Concha en el Valle de Carranza, donde abunda bastante, lo veo con frecuencia. Sin embargo, en mi pueblo, Zierbena, solamente lo he visto en contadas ocasiones.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.