viernes, 10 de agosto de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (IX.)

"Kalambreak", Gozategi


Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago.

Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.

Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin 
izaten da larunbata.
Formal ibiltzen naiz baina
begira gauzak zer diran 
hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan
azkeneko coca-colak
kalte egin ote zidan.

Astelehena biharamun 
ezinez lehertzear nago
asteburuetan badakizu
etxean gelditu.


Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
nire partetik goraintziak
buruko-minari(tripako-minari).
Goizeko bostak ezkero
ez dut ezer gogoratzen
balantzaren urratsetan
zapatarik gabe nintzen
eskerrak nire galtzetan
ez zen txanponik gelditzen.


Hurrengoan emango dut
gizon zintzoaren planta
berandu baino lehenago 
egin beharko dut hanka
hurrengoan izango da
honek bueltarik ez dauka.


Parranda zale naizela
pasatzen naizela
pentsatzen dut maiz
aukera sortzen den heinean
berriz juergara joango naiz.

"Ispilu aurrean", Alaitz eta Maider


Ispilu aurreko isladan
bati nahi dudana naiz
bainan zure aurrean
galdu egiten naiz.

Zuregan aurkitu nahi dut
nire ispilua
eta orduan beste bat naiz
zu zarena, zarena.

Zuregan aurkitu nahi dut
nire ispilua
eta orduan beste bat naiz
zu zarena, zarena
zarena, zarena, zarena, zarena.

Isilezko sekretutan 
norbera da, sekretu handiena
norbera da, nahi duena
norbera da, izan nahi duena.

Isilezko sekretutan 
norbera da, sekretu handiena
norbera da, nahi duena
norbera da. 

Niregan aurkitu nahi dut
izan nintzena
baina naizen horretan
galdu egiten naiz.

Zuregan aurkitu nahi dut
nire ispilua
eta orduan beste bat naiz
zu zarena, zarena
zarena, zarena, zarena, zarena.

Isilezko sekretutan 
norbera da, sekretu handiena
norbera da, nahi duena
norbera da, izan nahi duena. (2x)

Isilezko sekretutan 
norbera da, sekretu handiena
norbera da, nahi duena
norbera da. 

"Negua joan da ta", Zea Mays


Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa

Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan

Poztasun handi batek besarkatzen nau

Mesedez ozen esan negua joan egin dela

Nire arima hotzak ez du sinizten eta

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean

Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak

Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain

Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena

Mesedez ozen esan negua joan egin dela

Izara guztiak erre ditut eta

Soinu bakar bakarra zure bularraldean

Negua joan da ta

Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...