sábado, 18 de marzo de 2017

KORRIKA 2017

   Alen Sainz, Karrantza-2013   
"ZIRKORRIKA", 20. KORRIKAko abestiaren bideoklipa
Izaro, Oihana Fernandez, Jurgi Ekiza, Miren Narbaiza eta Petti abeslariek, Jarauta 69 eta Oreka TX taldeek hartu dute parte Uxue Alberdiren hitzekin egindako bideoan. Xabier Zabala da kantaren egilea.
2017an Euskal Herri osoa zeharkatuko du berriro euskararen aldeko lasterketa ezagunenak. Otxandion hasi eta Iruñean bukatuko da Korrikaren 20. Edizioa, AEK-k antolatuta. Hain zuzen ere, 2017ko martxoaren 30ean emango ditu lehenengo urratsak Bizkaiko aipaturiko udalerrian, eta apirilaren 9an iritsiko da helmugara, Nafarroako hiriburuan. Hantxe irakurriko dute Korrikaren lekukoak hamaika egunez eramango duen mezua.
Korrikan parte hartzen duten euskaltzaleek "BATZUK" leloari eutsita egingo dute lasterka. Horrekin, hizkuntzen, kulturen eta munduen aniztasuna islatu nahi izan dute antolatzaileek. Aipatzekoa da, halaber, aipamen berezia jasoko dutela 1980an Korrika asmatu zuten pertsonek.
Esan bezala, "BATZUK" leloa aukeratu dute 20. Korrikarako Hitz-jokoa dago horren atzean, "BAT" eta "ZUK" berbekin osatu baitute.
Aurkezpen-ekitaldian Asier Amondok, lasterketaren arduradunak, argitu zuenez, “Hizkuntza, Kultura, Mundu BAT sendotzeko bidean, ZUK ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasuna unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”. Horixe da, labur esanda, leloaren mezua.
Guztira, Aizu egunkariak zabaldutakoaren arabera, 2.535 kilometroko ibilbidea egingo du 20. Korrikak, “BATZUK” leloari helduta, euskaltzalez jantziko dira Euskal Herriko kaleak udaberriko aurreko agunetan, pausoz pauso euskara lau haizeetara zabaltze aldera.

LEHENENGO EGUNA:
Esan bezala, martxoaren 30ean emango ditu lehenengo urratsak Otxandion, eta egun berean zapalduko du lehenengo hiriburua: Gasteiz. Arratsaldeko 7ak aldera iritsiko dira korrikalariak Arabako hiriburura.
BIGARREN EGUNA:
Martxoaren 31n, berriz, Trebiñu, Lizarra eta Lodosa zeharkatuko ditu.
HIRUGARREN EGUNA:
Hurrengo egunean, Castejon eta Erronkari arteko bidea egingo du, tartean, Tutera, Tafalla eta Irunberri harrapatuta.
LAUGARREN EUNA:
Apirilaren 2an, Ipar Euskal Herrirantz joko du Korrikak, eta beste bi hiriburutan egingo diote harrera; Donibane Garazin (10:55) eta Baionan (17:24), hain zuzen.
BOSTGARREN EGUNA:
Astelehenerako utziko dituzte Sara, Senpere, Hazparne, Baigorri, Elizondo eta Doneztebe, besteak beste. Gainera, egun horretantxe helduko da Maulera (09:55).
SEIGARREN EGUNA:
Seigarren egunean, tipi-tapa, kostaldera gerturatuko dira berriro korrikalariak. Goizean, Lekunberri, Lizartza, Tolosa, Hernani, Errenteria eta Irun bisitatuko dituzte. Aitzitik, kresal usainak bustiko du lasterketa arratsalde partean, orduantxe igaroko baitira Hendaiatik, Hondarribitik eta Pasaiatik. Aipatzekoa da, halaber, donostiarrek 18:45ean egingo diotela harrera.
ZAZPIGARREN EGUNA:
Apirilaren 5ean, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu. Goiztiarrenek Azkoitian, Elgoibarren eta Deban egingo dute korrika. Beste batzuek, ostera, Ondarroa, Markina eta Lekeitio aukeratuko dituzte, eta arratsaldea nahiago dutenek Gernika-Lumon, Bermeon eta Mungian egingo ahal izango dute lasterka.
ZORTZIGARREN EGUNA:
Apirilaren 6an, Barakaldo, Santurtzi eta Balmaseda udalerrien txanda izango da. Dena dela, Bilbon bilduko da jende gehien egun horretan. Seigarren hiriburua 16:52an harrapatuko dute korrikalariek.
BEDERATZIGARREN EGUNA:
Bizkaian jarraituko dute egun bat geroago ere: Arratian eta Durangaldean entzungo dira orduan euskararen aldeko aldarriak, eta egunaren bukaeran Ermuko bizilagunek eramango dute Gipuzkoara lekukoa.
HAMARGARREN EGUNA:
Azkenaurreko egunean, Bergaran, Beasainen, Ordizian, Arrasaten eta Altsasun zabalduko da "BATZUK" mezua.
HAMAIKAGARREN EGUNA:
Nafarroan ibiliko da lekukoa azken egunean, Iruñera iritsi arte. Aurreikusitakoaren arabera, 10:18an sartuko da Nafarroako hiriburuan, eta 12:30ean egingo dute amaierako ekitaldia.
 Maider, Erika eta Nekane, Karrantza 2013
          Hastapenetatik Korrikak izandako ibilbideen eta leloen errepasoa, jarraian          
1. KORRIKA: "Zuek ere esan bai euskarari" izan zen lehenengo edizioaren leloa, 1980an. Oñatin hasi eta Bilbon bukatu zen, orduan, Korrika. Zortzi egunez, azaroaren 29tik abenduaren 7ra, Euskal Herri osoa zeharkatu zuen. Milaka lagun atera ziren kalera, euskara defendatzera.
2. KORRIKA: Iruñetik abiatu zen 1982ko edizioa, eta Donostian amaitu zen. Orduko hartan, "AEK, euskararen alternatiba herritarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde" izan zuen lelotzat Korrikak.
3. KORRIKA: 1983an, abenduaren 3an eman zioten hasiera euskararen aldeko lasterketari Baionan. "Euskaraz eta kitto" leloari eutsita, Bilbora heldu zen zortzi egun geroago (abenduaren 11n).
4. KORRIKA: "Herri bat, hizkuntza bat" izan zen laugarren Korrikaren aldarrikapena. Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra egin zuten 1985eko Korrika, Atharratzetik Iruñera.
5. KORRIKA: 1987ko apirilaren 3tik 12ra, Hendaia eta Bilbo elkartu zituen. "Euskara, zeurea" leloa entzun zen, orduan, Euskal Herri osoan.
6. KORRIKA: Lekukoa eskurik esku ibili zen Iruñetik Donostiara arte, apirilaren 14tik 23ra, 1989an. Hauxe izan zen leloa: "Euskara korrika eta kitto. Euskal Herriak AEK".
7. KORRIKA: 1991ko martxoaren 15etik 24ra, Gasteiztik Baionara arteko bidea egin zuen. Zazpigarren edizioan "Korrika euskara, Euskaraz Euskal Herria" leloa nagusitu zen.
8. KORRIKA: 1993an, martxoaren 26tik apirilaren 4ra, Iruñea eta Bilbo arteko ibilbidea euskaltzalez jantzi zen, "Denok maite dugu gure herria euskaraz" lelopean.
9. KORRIKA: Bederatzigarren edizioa martxoaren 17tik 26ra egin zuten, 1995. urtean. Donibane Garazin hasi eta Gasteizen bukatu zen Korrika, "Jalgi hadi euskaraz" leloarekin.
10. KORRIKA: "Euskal Herria Korrika" leloa aukeratu zuten hamargarren ediziorako. Martxoaren 14tik 23ra zutik jarri zen Euskal Herria, Arantzazuko santutegitik (Oñati) Bilbora arteko bidea egiteko.
11. KORRIKA: 1999an, martxoaren 19tik 28ra, euskararen aldeko ekimenak Iruñean izan zuen irteera, eta Donostian, helmuga, "Zu eta Ni euskaraz" lelopean.
12. KORRIKA: Gasteiztik Baionara egin zuten Korrika 2001ean, martxoaren 29tik apirilaren 8ra. "Mundu bat euskarara bildu" izan zen orduko aldarria.
13. KORRIKA: "Herri bat geroa lantzen" eslogana lagun, Mauletik ekin zioten martxari apirilaren 4an, bederatzi egun geroago (apirilaren 13an) Iruñean bukatzeko.
14. KORRIKA: 2005ean Orreagatik Bilbora egin zuten lasterka Korrikako parte-hartzaileek, martxoaren 10etik 20ra. "Euskal Herria euskalduntzen, ni ere bai" leloa hautatu zuten antolatzaileek.
15. KORRIKA: "Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari" garrasi eginez egin zuten Karrantza eta Iruñea arteko bidea korrikalariek, 2007ko martxoaren 22tik apirilaren 1era.
16. KORRIKA: Hamaseigarren edizioak "Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira" leloak agindu zuen. Tutera eta Gasteiz elkartzeko hamaika egun behar izan zituzten: martxoaren 26tik apirilaren 5era.
17. KORRIKA: Trebiñun entzun zen "Maitatu, ikasi, ari… euskalakari" leloa estreinakoz, apirilaren 7an, eta Donostiara heldu arte, hots, apirilaren 17ra arte, horixe oihukatu zuten euskararen aldeko lasterketan parte hartu zutenek.
18. KORRIKA: 2013an Andoainen eman zituen lehenengo pausuak Korrikak, martxoaren 14an. Azkenek, berriz, Baiona zapaldu zuten martxoaren 24an, "Eman Euskara Elkarri" leloa lagun.
19. KORRIKA: "Euskahaldun" izan zen 2015eko leloa. Lasterketa Urepeletik abiatu zen martxoaren 19an, eta Bilbon amaitu zen hamaika egun geroago.


     20. KORRIKA, HERRIZ HERRI     
     Martxoak 30, osteguna     
Otxandio: 17:00
Legutio: 17:40
Gasteiz: 19:02
Langraiz Oka: 23:46
     Martxoak 31, ostirala     
Argantzu: 00:32
Trebiñu: 01:30
Bernedo: 04:32
Kanpezu: 06:06
Lizarra: 09:18
Gares: 11:59
Larraga: 14:52
Lodosa: 18:25
San Adrian: 19:54
Azagra: 21:18
Cadreita: 23:28
     Apirilak 1, larunbata     
Castejon: 00:20
Cintruenigo: 01:57
Tutera: 03:48
Arguedas: 05:28
Caparroso: 09:11
Erriberri: 11:23
Tafalla: 12:02
Zangoza: 6:54
Irunberri: 18:38
Burgi: 22:44
Erronkari: 23:53
     Apirilak 2, igandea     
Izaba: 00:37
Otsagabia: 03:11
Garralda: 06:18
Aurizperri: 07:11
Luzaide: 09:37
Donibane Garazi: 10:55
Uztaritze: 15:40
Baiona:17:24
Angelu: 18:25
Miarritze: 19:04
Donibane Lohizune: 21:38
Azkaine: 23:22
     Apirilak 3, astelehena     
Sara: 00:06
Senpere: 00:56
Itsasu: 02:38
Hazparne: 03:55
Donapaleu: 07:17
Maule: 09:55
Baigorri: 16:35
Erratzu: 18:22
Elizondo: 19:19
Oronoz: 20:15
Doneztebe: 20:54
Zubieta: 21:45
Orokieta: 00:10
     Apirilak 4, asteartea     
Auza: 00:30
Eltzaburu: 00:44
Jauntsarats: 01:34
Latasa: 02:42
Irurtzun: 03:14
Lekunberri: 05:01
Lizartza: 06:51
Tolosa: 07:47
Andoain: 09:59
Hernani: 11:04
Errenteria: 12:11
Irun: 13:59
Hendaia: 15:01
Hondarribia: 16:06
Pasaia: 17:48
Donostia: 18:45
Lasarte: 22:41
Usurbil: 23:39
     Apirilak 5 asteazkena     
Orio: 00:42
Zarautz: 01:31
Zumaia: 02:54
Zestoa: 03:51
Azkoitia: 05:40
Elgoibar: 06:22
Deba: 08:35
Mutriku: 09:29
Ondarroa: 10:21
Markina-Xemein: 11:19
Lekeitio: 14:15
Elantxobe: 15:59
Gernika-Lumo: 17:30
Bermeo: 19:39
Bakio: 20:58
Mungia: 22:00
     Apirilak 6, osteguna     
Gorliz: 00:06
Sopela: 01:06
Areeta (Getxo): 02:08
Leioa: 03:23
Erandio: 03:56
Barakaldo: 04:57
Portugalete: 06:32
Santurtzi: 06:55
Trapagaran: 07:46
Muskiz: 09:38
Sopuerta: 10:38
Zalla: 11:18
Balmaseda: 13:04
Gordexola: 14:56
Sodupe: 15:47
Bilbo: 16:52
Sondika: 21:58
Derio: 22:26
Lezama: 23:10
Larrabetzu: 23:31
     Apirilak 7, ostirala     
Lemoa: 00:49
Igorre: 01:19
Zeanuri: 02:16
Gopegi: 05:08
Murgia: 05:50
Izarra: 06:42
Urduña: 07:38
Amurrio: 08:52
Orozko: 11:50
Laudio: 12:45
Arrigorriaga:14:17
Basauri: 14:44
Galdakao: 16:03
Zornotza: 16:59
Durango: 18:46
Elorrio: 20:15
Berriz: 21:00
Zaldibar: 21:29
Mallabia: 21:55
Ermua: 22:18
Eibar: 22:43
     Apirilak 8, larunbata     
Bergara: 00:22
Zumarraga: 02:09
Beasain: 02:58
Ordizia: 03:55
Ikaztegieta: 04:49
Amezketa: 05:47
Zaldibia: 06:44
Ordizia: 07:09
Idiazabal: 08:23
Legazpi: 10:38
Oñati: 11:54
Arrasate: 12:50
Aretxabaleta: 13:37
Leintz Gatzaga: 14:35
Dulantzi: 18:14
Agurain: 19:46
Araia: 21:05
Olatzagutia: 22:33
Altsasu: 22:57
     Apirilak 9, igandea     
Etxarri Aranatz: 00:16
Uharte Arakil : 01:30
Etxarren: 02:32
Berriobeiti: 04:39
Berriozar: 04:46
Barañain: 05:37
Zizur: 06:03
Noain: 07:01
Mendillorri (Iruñea): 08:18
Atarrabia: 09:19
Burlata: 10:03
Iruñea: 10:18
BUKAERA: 12:30

Oier Mazon, Karrantza, 2013

     KORRIKA GUZTIEN ABESTIAK     
1.KORRIKA (1980): "Korrika 1", Xabier Amuriza
2.KORRIKA (1982): "Korrika 2", Akelarre
3.KORRIKA (1983): "Korrika 3", Egan
4.KORRIKA (1985): "Korrika 4", Lontxo Aburuza
5.KORRIKA (1987): "Korrika 5", Oskorri
6.KORRIKA (1989): Xanti eta Maider, "Gu AEK-koak gara"
7.KORRIKA (1991): "Korrika 7", Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe
8.KORRIKA (1993): Tapia eta Leturia, "Aide, Korrika"
9.KORRIKA (1995): Maixa eta IxiarAlex Sardui, Kepa Junkera, "Bizi ganoraz"
10. KORRIKA (1997): Gozategi, "Euskal Herria Korrika"
11.KORRIKA (1999): Joxe Ripiau, "1 eta 1"
12.KORRIKA (2001): Fermin Muguruza, "Big Beñat"
13.KORRIKA (2003): Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, "Gero bat gaurd
14.KORRIKA (2005): Afrika Bibang, "Ni ere bai"
15.KORRIKA (2007): Niko Etxart eta El Drogas, "Heldu"
16.KORRIKA (2009): Betagarri, "Ongi etorri, lagun!"
17.KORRIKA (2011): Gose, "Euskalakari"
18.KORRIKA (2013): Esne Beltza, "Bagoaz!"
19. KORRIKA (2015): "Denok Korrikara"
20. KORRIKA (2017): Xabier Zabala, "Zirkorrika"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...