domingo, 1 de noviembre de 2026

"Neska berdez jantzia" GAUERDIKO POEMAK - XV

NESKA BERDEZ JANTZIA
Erantzuna beti izango da horrelakoa,
ez dago beste aukerarik,
egongo balitz, ez litzaidake gustatuko;
leihotik begiratu hiriari,
kafetegitik
eta irribarre egiteko esaten dit.

Badakit oparitu nahiko lituzkeela
bere botere magikoak,
besteen pare izateko,
mundu honetan berdin sentitzeko.

Emakume berdez jantzia
bere jantzia berriz soinean,
nire bila dator berriro,
iluntasunetik salbatzera.

Zer gertatuko da balek
errebote egiteari uzten diotenean?
Gaiztoak gu baino indartsuagoak badira,
hegan egitea amets bihurtzen bada,
eta gure sekretuak haizatzen badira?

Emaidazu, bada, seinale bat,
nik mozorro bat bilatuko dut,
Gau Beltzako amets bat,
kolorez eta magiaz jantzia.

Ganbaran aurkituko dugu zerbait,
ahaztutako ametsen artean.
eta hitz ematen dizut, bihotzez,
ez dizudala biderik oztopatuko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...