Mostrando entradas con la etiqueta Alkizako Barnetegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Alkizako Barnetegia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 19 de junio de 2013

Topaketa Artziniegan

Aurten, martxoaren hasieran 6. mailakoak Alkizako Barnetegian egon ginen. Bertan Vitoria-Gasteizeko Ramón Bajo ikastetxearen 6. mailako neska-mutilekin aste polita eta gogaragarria pasatu genuen. Haiek gure blogean noiz behinka sartzen dira gutaz berri izateko eta posta-elektronikoen zein whatsAapen bidez ere  elkar harremanetan jartzen dira. Guzti hori jakinda zela eta,  berriro agurtzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko, ikasturte amaiera honetan topaketa bat antolatu nahi izan dugu, eta joan den ostiralean, Artziniegan elkartu ginen.
Artziniega Araban dago, baina Karrantzatik hurbil. Balmasedatik 11 kilometrotara, besterik ez. Herri polit honetan dagoen Museo Etnografikoak eskaintzen du eskualdeko biztanleen bizimodua nolakoa zen, arte-ondarea eta historia.
Izen bereko ibaiak sortzen duen haranean dago Artziniega. Ibai hori Kadaguako ibaiadarra da eta Sodupen isurtzen ditu urak, 210 m-ko altueran, gutxi gorabehera. Udalerriko gunerik altuena 692 m-ko Peñalba tontorra da, baina horretaz gain Zaballa edo Ganzorrotz mendia ere badago. Honek 635 m ditu eta Aiarako mugan dago.
Azken urteotan, Artziniega hiribilduak hirigintza-hedatze handia eta nahiko anarkikoa izan du, batik bat, urbanizazioen eta familia bakarreko txaleten ondorioz; izan ere, Bilbotik oso hurbil dago. Gainera, zenbait hirigintza egitasmok, oraindik ere, hedapen handiagoa eragingo dute. Horrenbestez, gutxi barru, bertako azalera eta biztanleak ia bikoiztuko dira.


Hiribilduaz eta honen auzoez gain, 1841ean hiribilduarekin bat egin zuten Mendieta, Retes de Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti herriek osatzen dute Artziniega. Hiribildua Artziniega ibaiaren eskuinaldean dago, ekialdetik etendako muino batean. Hainbat kantoiz lotutako Goienkalek, Artekalek eta Barrenkalek osatzen duten hirigune historikoa da hiribilduaren muina.

Mutilak herriko pilotalekuan eskupilotan aritu ziren, nork baino nork primiak irabazteko asmotan. Gasteizko Aitorrek trebeena izan zen, argazki honetan Karrantzako Markelek goi-mailako pilotaria eman arren.


 Bienbitartean, neska batzuen artean elkarrizketa nagusitu zen, kontatzeko berri asko zeudela eta.


Beste batzuk kirolari apartak direla eta... Baina, aizu, kirola egiten ala dantzatzen?
Nirekin batera, Artziniegara gure eskolako Heziketa Fisiko irakaslea dena, Jagoba Ugarte, joan zen. Berak jolas entretenigarri eta dibertigarri batzuk  antolatu zituen, zeinetan neska-mutilek gustura parte hartzu zuten.
Jausgailuak izugarrizko arrakasta izan zuen.















Argazkilaritza gutariko askoren zaletasuna dela eta, argazkirik politena ea nork ateratzen zuen aritu ginen. Besteak beste...
 María Jooooseee eta Argiñe ("Euren  aisialdian WhatsAppera nagusiak, je je!!")
 Aingeru eta Jagoba ("Mandarina eta Laranja")
(Argazkietan elegantie nola ateratzen aholkuak ematen dituen maisu Roberrek eta ondo baino hobeto ikasi duen ikaslea, Ehari).


"Gartzela":  jolas zoragarri batetako irudi ikusgarriak

Eta bazkalordua heldu zitzaigunean, aldapaz gora, oinez parkera abiatu ginen.
Bertara heltzerakoan irudi adierazgarri hau asmatu genuen Jagobak eta biok. Jagoba ala Jagokristus?

 Ea nork ekarri duen bokatarik handiena?  Nirea, nirea!!!
Arte zahar eta eder baten itzalean ederto bazkaldu genuen.
Eta gero... izozkiak!!
 Hirunaka! 
Hauek hirukote hauek!
Markel/Xabi/Angel       Araitz/Nekane/Maider      Galuha/Maisa/Madiha

Eta egun zoragarri honetako unerik tristeena heldu zen, agurra ematekoa:






Ez galdu inoiz daukazuen begi-bizi hori, mesedez
Agur Gasteizko lagun horiek!!!
Amaierarik gabeko besarkada!!!
Argiñek esaten duen moduan: "Hablamos por WhatsApp, vale?"

Egun honetan ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, 
sakatu hurrengo esteka honetan (210 irudi). 
Dohainik deskarga ditzakezu!

viernes, 15 de marzo de 2013

Alkizako Barnetegian egon eta gero...

Alkizako Barnetegitik etorri eta gero...  gelan nire ikasleekin barnetegian bizi izandakoari buruzko hausnarketa sakona egitea komenigarritzat jo nuen. Hala izanik, arbela digitaletik galdera orokor bat helarazi nien:

Zertara(ko) joan gara/ginen 
Alkizako Barnetegira?
Esan behar da ikasle guztiek parte hartu dutela, euren iritziak emanez. Erantzun guztiak bildu ondoren, honako hauek geratu zitzaizkigun:
  • Euskara(z) gehiago hitz egiteko, euskara(z) praktikatzera, euskara(z) ikastera, euskara(z) entzutera, euskararekin dibertitzera, euskaraz joko berriak ikastera, euskaraz egiten saiatzera...
  • Jende berria ezagutzera, lagun berriak egitera...
  • Elkarbizitza lantzera: harreman onak izaten, errespetua erakusten, barnetegian zeuden guztiak ondo tratatzen, gure taldeko harremanak sendotzen/hobetzen...
  • Ondo pasatzera: ekintza berriak/dibertigarriak ikasten, dantza egiten, jolasten...
  • Alkiza ezagutzera eta leku berriak ikustera.
  • Jokoen bitartez ikastera eta parte hartzera...
Beranduago, ikasleek bakarka azpimarratu behar zituzten  eurek lortutakoak eta garrantziaren arabera zenbatu/ordenatu. Geroxeago, komunean ipini ditugu iritzi guztiak.

Honekin batera, proiektatu genituen, barnetegira joan baino lehen, neuk egin nizkien eskakizunak:
  • Euskaraz egiten saiatzea.
  • Ondo pasatzea, baina beti ere  inor molestatu gabe.
  • Gasteizko ikasleekin (beste guztiekin ere bai) errespetua azaltzea.
Orokorrean, euren ustez, hiru eskakizun hauek denek bete dituzte, salbuespenak salbuespen. Esate baterako, batzuek gauez hitz egiten zuten eta hori ondo ez zegoela pentsatzen dute; ikasle batek gaizki pasatu zuen zaldietan; eta beste batzuek, euskaraz egiten saiatu diren arren eta eskolan baino euskaraz gehiago egin duten arren, erderaz ere, agian  gehiegi, hitz egin dutela onartzen dute; batez ere, Gasteizko ikasleekin, haiek ere gehienetan erderaz egiteko joera erakusten zutelako.

Euren iritziz, barnetegiko irakasleekin beti euskaraz egin dutela baieztatzen dute (salbuespenak nimiñoak dira). Baita ere Gasteizko andereñoekin eta nirekin, esaten duten arabera. Gasteizko ikasleekin, berriz, Elirekin bakarrik euskaraz hitz egiten zuten; eta batzutan Ayarekin ere; baina  besteekin gehienetan erdaraz. Eta azkenik, karrantzakoen artean, tarteka, denetarik dugu.

Zertara(ko) joan ginen barnetegia galderari erantzuterakoan, deigarria den joera batetaz konturatu naiz: mutil gehiengoaren ustez, euskararen inguruko helburuak (...) garrantsitzuenak ziren, bigarren toki batean elkarbizitzakoak  jarriz. Baina neska askorentzat, berriz, lagun berriak egitea eta harremanak premiazkoenak ziren, euskararenak bigarren plano batean kokatuz.

Azkenean, honako ondorioa ontzat hartu dugu:
"Alkizako Barnetegira gure euskara hobetzera joan ginen. Beraz, abagune hori ondo baino hobeto aprobetxatu behar genuen, eta erdizka bakarrik aprobetxatu dugu. Halaber, ondo pasatu ahal dugu, lagun berriak egin ahal ditugu eta esperientzia polita bizi ere, euskarari lotuta."

Beste balorazio bat egin dugu, ea zelan pasatu dugun kontatzen eta puntuatzen. Honetan, denek oso ondo pasatu dutela adierazten dute, beti ere 9tik gora ipintzen, ikasle batek izan ezik, nork 7a ematen  dio bere egonaldiari.

Antolatutako ekintzei buruz zera diote: gehien gustatu zitzaizkienak hurrengo bost hauek izan direla:
     - zaldietan ibiltzea.
     - janaria.
     - karaokea, jolas batzuk...
     - Barnetegiko  jendea eta Gasteizkoekin egotea.
Eta gutxienak: - agurra eman beharrekoa eta diskoteka.

Bestalde, azkenengo egunean egindako emanaldiaz ere luze hitz egin dugu eta bideotxoak ere ikusi; iruzkinak botatzen, bakoitzaren parte hartzea aztertzen eta baloratzen eta elkarrekin ebaluatzen. Denek denoi  1etik 10era arteko nota  ipini diete. Kontuan  izan beharrekoak orain arte landutakoak dira (ahozkera, lasaitasuna, erritmoa, gestuak, gorputz mugimenduak...). Bakoitzaren bataz besteko nota, azterketa arrunta balitz bezala, 2. ebaluazio honetako Hizkuntza arloan sartzen da. Argi ta garbi esan nahi dut oso gustura geratu naizela euren irizpideekin . Beraz, guztiak goraipatzen ditut.

Alkizako Barnetegian: egonaldi ahaztezina (VII)

Karrantzakoen euskal abesti eta olerki emanaldia


jueves, 14 de marzo de 2013

Alkizako Barnetegian: egonaldi ahaztezina (VI)

Martxoaren 7a, osteguna (4. eguna, azkena)
Bi taldeak
Hasiera bukaera omen du zor, eta hori ere iritsi da Karrantza eta Gasteizko lagunentzat. Gaur goizeko aurpegietan islatzen zen garbi, batetik gauaren itzal luzea, eta bestetik tristura lagun berriei agur egiteko orduaren hurbiltasunak eraginda. 
Galuja (Gasteiz) eta Argiñe (Karrantza)
Barnetegian lehen txanda zen ikasturte honetan bi taldek osatutakoa. baina aurreko urteetan badugu eskarmentu luzea gisa honetako egonaldiak direla eta. Eta egia esan, denetarik bizi izan dugu. Esperientzia onak, oso onak izan dira, baina onak izan ez direnak...
Ikram (Gasteiz) eta Ehari (Karrantza)
Beraz, bagenuen guztiak desagertu ziren hamabiak aldera, astelehenean Karrantzakoak autobusetik jaitsi eta handik ordu laurden batera. Ez baikenuen denbora gehiago behar izan garbi jakiteko Gasteizko eta Karrantzako ikasle horiekin zaila zela, guztia primeran ez joatea. Eta horrela gertatu da.
Oier (Karrantza) Arraterekin (Gasteizkoen andereño)
Lehen egunean, normala den moduan, bereziki mutilen artean kostatu egin zen hurbiltasuna ematea. Baina bigarren egunerako hori ere egina zegoen, neurri batean, ziurrenen, gizonezko irakasleak euren gelan egin zuelako lo, eta bidea erraztu zuelako. Jarrera ezin hobea agertu dute guztiek, lehen egondakoen kasuan gertatu izan ohi da beste batzuetan, harrotu egiten direla, besteei adierazi nahian eurek direla "beteranoenak". Baina ez da oraingoan inondik ere horrelakorik gertatu.
Juanma (Gasteiz) Aingerurekin (Karrantza)
Egunak aurrera egin ahala, harremanak asko estutu dira, eta askoz hobeak izan dira. Pentsatu nahi dugu programatutako ekintzek ere bere hondar alea jarri dutela hori horrela izan dadin. Ez dugu liskar bat izan, aurpegi txar bat ikusi. Benetan zoragarria izan da.
Alen (Karrantza), Otman eta Aitorren artean (biak Gasteizkoak)
Hori guztia, kontuan izanda gainera ez dugula istripu eta gorabeheren faltarik izan. Ikasle batek beso bat apurtu zuen, eta bizpahiru ikasle gaixotu ere egin ziren. Arrate eta Itxaso irakasleak bueltaka ibili ziren batetik bestera, baina neskato baten eskaiolaz gain, ez da bestelako ondoriorik izan. 
Mª José (Karrantza) Gasteizko neska batzurekin (Eli, Aya, Galuja eta Marcia) argazki hauetan

Eguraldiak ere, azken txandetan ez bezala, asko lagundu digu, eta pentsatutako ekintza guztiak egin ahal izan ditugu.
Patxi (Karrantza) eta Juanma (Gasteiz)
Eta euskaraz, zer? Eta euskara, zer? Etorri bezain pronto adierazi genien, goian aipatu bezala, errespetuz jokatzea bertako hizkuntzarekiko eskatuko geniela, baina baita ere esan genien ez genituela behartuko ia ezertara, ez harreman kontuetan, ez eta hizkuntza kontuetan ere. Betiko dilema gori-gorian azaldu zaigu. Nahi dugu hurbileko harreman bat sortu ikasleekin, nahi dugu gustura sentitzea, nahi dugu euskara dela eta bizipen trinko goxo bat eramatea, baina nekez lor daiteke hori euren artean lasai daudenean euskaraz hitz egitearekin, guk nahi edo nahi ez izan, euren artean euskaraz hitz egitea agindupean egiten duten zerbair bezala bizi dutelako, gehientsuenek behintzat. Gure eskarmentuak hori erakutsi digu. Orduan, urratzear dugun bidea honako hau da: aukerak eskaini euren arteko harremanetan hobe dezaten, aukerak eskaini norberaren besteekiko lotsak direla eta, apur batean behintzat aurrera egiteko, aukerak eskaini hizkuntzarekiko harremana beste modu batean bizi izateko, diskotekan dantzatzeko, kontaktu fisikoan areagotzeko, neska eta mutilen arteko hurbiltasuna bilatzeko, maitasunez prestatutako janariaz gozatzeko...
Erika (Karrantza) eta Juanma (Gasteiz)
Eta hori guztia euskara dela eta. Hori guztia, gauetako une ahaztezinak barne, euskarari esker. Horren bila gabiltza, hau da, euskara izan dadila zorion txikien iturri ere, noizbait hori gogoratuz, euren kabuz komunikazio tresna gisa aukeratuko detelakoan.
         
Bestalde, irakasleen lan aparta aipatu nahiko genuke. Bulegoa farmazia  txikia bihurtu dugunean, hor izan ditugu erne erizain gisa; gauetako giroa alaitu behar zenean, animatzaile gisa. Egunean zehar, gurekin, etengabe argazkietan guztia jasotzeaz gain, egonaldia bizitzen beste bat gehiago gisa. Ezin da gehiago eskatu.(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Rober (Karrantzakoen maisua) Juan Luis eta Imanolen artean (Barnetegiko irakasleak)
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...