martes, 14 de agosto de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (X.)

"Bizkaia maite", Benito Lertxundi


Bizkaia maite 
atzo goizean ikusi zindudan 
soineko xuriz jantzia 
buruan orlegi, bihotzean sua 
nere gogoaren ertzatik pasatzen. 
Zure usain gozoa, lana, 
amodioa, itsasoa, 
nere baitan sartzen. 
Atzo goizean entzun nuen 
zure berbaren oihartzuna, 
zure kantaren fereka, 
bihotzean kilika 
eta ohiartzunaren haunditasunean 
murgilduz joan nintzen 
jausika, hegaka. 
Bart arratsean 
arbasoen baratzaren ondoan 
bertsotan eta dantzan 
lotu zinen alai piper eta gatza
sabel emankorra. 
Bizkaia maite 
atzo goizean ikusi zindudan 
soineko xuriz jantzia 
buruan orlegi, bihotzean sua. 
Olerkari 
penatuaren gozo eta mina 
amodio eta kanta 
zure berba leun, 
zure gatzaren bizia, 
zure burdinaren goria dira gaur 
neretzat aterbe. 
Bizkaia maite 
atzo goizean ikusi zindudan 
soineko xuriz jantzia 
buruan orlegi, bihotzean sua, 
lirain, sendo, eder.

"Guk, euskaraz", Kanka




Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon 
eta ilun bat zen,
eta zuek denok
ur gazi bat 
atera zenuzten
handik nekez

Orain zuen birtutez
zuen indarrez
euskara
itsaso urdin
eta zabal 
bat izanen da
eta guria da.

Nik eta zuk
egin behar dugu
Euskal Herria
gure buru.

"Maite maite maitia", Urko


Maite maite maitia
Zu zara nerea
Zu zara berria
Zu zara negarra
Zu zara irria

Maite maite maitia
Zu zara mailua
Zu zara aizkora
Zu zara egurra
Zu zara burnia

Hurbilduko banintz
ta ikutuko ba zindut

Hemen,
hemen zu ta ni bakarrik,
bakarrik munduan, 
bakarrik maitasunean.
Maitasuna.
Zer da maitasuna?
Zer da maitatzea?
Zenbat irautzen du maitasuna?
Zu ta ni bakarrik maitasunean

Maite maite maitia...

Bainan,
Beti dago maitasunean,
bainan zerbait.
Jadanik ezin dezaket maita.
Hain laburra izanik
nere zureganako maitasuna
dagoeneko hillik da

Maite maite maitia...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...