sábado, 25 de agosto de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (XII.)

"Marea gora", Itoiz



Adibidez cheri
ene azala ikusi
erromantzearen biktima
ta marea jetsi
jadanik erne zait
abentura nahia
tori ero-litroak
garagardoz ileak horitzen zaigun

Marea gora .... marea behera
Marea gora .... marea behera (BIS)

Gaua lehertu da gure ezpainetan
azken tabernan gaude
musikaz blai
autobide honen bukaeran
ilunaren uhinak
berriz jetsiko dira
igotzeko bihar gauez.

.....berriz jeitsiko dira igotzeko bihar gauez.

"Hegal egiten", Itoiz



Neukan guzti zen amets bat, amets bat, 
beti egoten nintzen 
haren bizita zai (Bis) 
Ai! ene ama euriak eta baso ilunak 
seinalatzen zizkidanez 
ez, ez dira etorriko inoiz 
Etzazu holako ametsik egin ez 
Mantzo zihoan denbora niretzat 
lehioak jarrita euriari begira 
eta jendeak zion: "mutil horrek 
amets bat bakarrik dauka" 

Baina egun bate esnatzerakoan 
txantxangorri bat ikusi nuen gelan 
ta gero beste beste bat eta beste bat 
inguratua nengoen ... 

OH TXANTXANGORRIAK 
GELAKO SAPAIAN 
GELAKO SAPAIAN 
OH TXANTXANGORRIAK 
GELAKO SAPAIAN 

Orain herritik mutil bat falta da
ez dago inor bere etxeko lehioan
baso ilunetan dabil hegaletan
txantxangorriak bezala
Orain ba du bihotz nimino bat
eta bi hegal bi hegal euriz bustiak
Bularra du ere gorri kolorekoa eta
eta txantxangorria da

TXANTXANGORRIA NAIZ
BASO ILUNETAN
BETE ZAIT AMETSA
BASO ILUNETAN
TXANTXANGORRIA NAIZ
BASO ILUNETAN
BETE ZAIT AMETSA
TXANTXANGORRIA NAIZ
TXANTXANGORRIA NAIZ
HEGAL EGITEN HEGAL EGITEN
HEGAL EGITEN

"Loretxoa", Exkixu




Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
« Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko. »

Umetxoak ikusirik 
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.

Orduan izango bait du
indarra eta kemena;
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...