jueves, 13 de febrero de 2014

Agate Deuna 2014

Aurtengo Agate Deunaren egunean (bezperan, hobeto esanda) eskolatik antolatutako ohiko kalejiran 4. mailakoak eta 2 urtekoak elkarrekin eskutik helduta ibili ginen; guk txikienei laguntza eta babesa eman nahian, lasaitasun osoz senti zitezen.
Herrira abiatu baino lehen, eskolako patio nagusian, elkartu ginen azken entsaioa egiteko asmoz.
La Ranchadatik El Rebollarreko plazara heldu ginen, bertan Karrantzako emakume zintzoekin kanta famatua batera abestu genuelarik, udaletxeko plazara hurbildu aurretik.
Eskolarako bueltan, ama batzuek babesa eman zigutelarik, errepidetik joan ginen goizeko eguzki atsegina gozatuz.
Skipy, gure hamster maitea, gurekin eraman genuen Jonen ardurapean. Agate Deunaren kalejiran parte hartzen duen lehenengo hamsterra  izango da; lehenengoa eta bakarra, jakina!








 Ateratako argazki eta grabazioekin bideotxo bat dakarzuet. Zuen gustokoa izatea espero dut. Bai, horixe!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...