Mañana irá conmigo un nuevo compañero a clase de 4º. Va para quedarse con nosotr@s hasta fin de curso, al menos. Es un amigo muy especial y se llama Skipy. Muy pronto sabréis porqué tiene ese nombre tan curioso y simpático.
¡Es un hamster! Yo sé que a mis alumn@s les va a encantar y que le van a cuidar y proteger como a es@s amiguit@s que tenemos en 5 y 2 urte.
Skipy bere kaiolako etxetxoan
Skipy karraskari bat da. Karraskariek, mendietan aske daudenean, uzta hondatzen dute, baina gure karraskaria etxekotuta dago, eta kaiola dotore batetan bizi da maisu Roberrek babesturik.
Orain dela mende bat, Skipyren arbasoak Siria aldean bizi ziren, baina Euskara ikasi nahian itsasontsi baten Euskal Herrira etorri ziren .
Skipy arra da.
Skipy ez da sagua, ezta arratoia ere. Behin "rata" esaten diotenean tristatzen da, oso. Noizean behin, tristatzeaz aparte, haserretu ere egiten du; eta bere ebakortz zorrotzez kosk egiten du. Baina, oro har, Skipy oso atsegina da, lagunkoia, maitagarria benetan.
Skipyren usaimena oso garatuta dago, ikusmena eskasa izan arren. Skipyren aurreko hankak oso indartsuak dira, eta haiei esker elikagaiak manipulatzen ditu. Skipy, hamster guztiak bezalaxe, belarjalea da eta eguzkilore pipak asko gustatzen zaizkio. Gose dagoenean, masail poltsetan gerorako janari dexente sartu eta gordetzen ditu.
Gautxoria da Skipy. Beraz, egunez lotara sartzen ohi da, eta arratsaldean esnatzean, jan egiten du.
Oro har, hamster guztien bizialdia laburra izan ohi da, hiru urtekoa, gutxigorabehera. Skipy oso gaztea da, orain dela bi hilabete eta erdi jaio baitzen. Orduan, oso ahula zen, haurtxo bat bezalaxe, biluzik eta begiak itxita zeuzkala.
Skipy, Euskara ulertzeaz gain, ordenagailuzalea da. Maisu Roberrek bihotz-bihotzez zaindu du eta Euskara irakatsi dio. Skipy ez da batere erdarazalea! Eta erdarazaleak ez dira bere lagunak!
Skipyk badaki irakurtzen, eta irakurzale amorratua da. Askotan maisu Roberrekin ibili da ordenagailu aurrean, haixederren gorabeherak ikusten eta prestatzen.
Gure Skipy oso azkarra da!
Bihar zuengandik merezi duen ongi etorria ematea espero dut!
Skipy Roberren esku-ahurrean (Markok bere mugikorraz ateratako argazkia)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.