"Herribehera", Benito Lertxundi
Herribehera
Herribehera
zure landen zabalera
ortzi-muga den hartan mugatzen da.
Zure lur emankorretan
ixurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak.
Zure gaztelu zaharrek
gorderik
duten aintzina
hats tristetan mintzo da haren mina.
Horma zahar
arraituetan
xoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia salatzen.
Nafarroa anaia
zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen amets hura.
"Nire herriko neskatxa maite",
Benito Lertxundi
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.
"Balearen bertsoak", Benito Lertxundi
Mila bederatzieun da
lenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.
Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.
Ikusi zutenian
hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende hila
Bost treñero juan
ziran
patroi banarekin.
Mutil bizko bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.
Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak
arpoiakin hil zuten
han ziran hangoak.
Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten
bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian
hil edo itoa
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.
Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan para bi.
Ezpañetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.
Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pesetan
izan zan saldua.
Gertatua jarri det
egiaren alde.
Hau horrela ez ba da
jendiari galde.
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak
esan bildur gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.