jueves, 16 de octubre de 2014

Pupu eta Lore

Pirritxen ume bikiak jaio dira! Pertsonek 9 hilabeteko haurdunaldia dute. Behorrek ia urtea igarotzen dute kumea egiteko, eta gurean Pirritxek 16 hilabete igaro ditu esperoan. Baina lanak ongi eginda dator, bi pailazo txikirekin. Ikusi nahi duzue nola gertatu zen une magikoa? Bideo honetan duzue ikusgai!
     "Ongi etorri, Pupu eta Lore!"     


     "Gora ala behera"     

     "Kirola"     

     "Maitasuna"     


     "Berdinak"     


     "Lagunen haserrea"     


     "Kaxa hutsa"     


     Zergatik?     


     "Ez!"     


     "Ez da hilko maitasuna"     



     Testuak: Uxue Alberdi     
     Marrazkiak: Julen Tokero eta Cesar Gonzalez     
     Edizioa: Olatz Artola     


Behin Pirritx etorri zitzaigun
amatxo izan nahi zuela.
Gogotsu nengoen,
eta hara hemen.
bi umetxo batera.
Goxo hartu dute titia
Ozen bota puzkerra.
Zuk, aldaiezu pardela,
garbitu kaka-pastela.
Sudurra bezain gorria
ez jartzeko ipurdia.

Hau Lore eta hau Pupu
pailazo txikiak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Familia dugu mila-pila kolore!
Hau Lore eta hau Pupu
irrien lagunak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!

Pupu, marru ta zalaparta
etxeko rock abeslaria
Poliki, suabe,
kopla kantan lore
gure bertsolaria.
Eskutxoak txiki-txikiak
Oinak handi-handiak.
Begiak zabal-zabalik.
Oraindik ez dute hortzik.
Baina irri egitean,
ez dago politagorik.

Hau Lore eta hau Pupu
pailazo txikiak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Familia dugu mila-pila kolore!
Hau Lore eta hau Pupu
irrien lagunak jaio zaizkigu
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
Hau Pupu eta hau Lore
Aupa! Oe! Oe! Oe!
Saltxitxa ta pure!
YUPI!!
                                                                      Xabier Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...