Euskaraz: Gaztainondoa
Gazteleraz: Castaño
Ingelesez: Chestnut
Familia:
fagazeoak
BEREIZKUNTZA ETA EZAUGARRIAK
* Fagazeoen familiako zuhaitzak dira; beraz, haritzekin eta pagoekin ahaideturik daude, hosto erorkorrak dituzten zuhaitz haundiekin, alegia.
* Egoera naturalean gaztainondoak 30 m- taraino erraz irits litezkeen tamaina haundiko zuhaitzak dira, adaburu zabal eta erregular bat dutela. Halere, latitude hauetan aurkitzen diren gaztainondo gehienek tamaina bereizgarria eta askoz ere goiera txikiagoak izaten dute.
* Enbor lodi bat dute, sarritan tximista edo zahartzaro hutsarengatik irekia eta erauzia egoten dena; bigarren mailako adar ugarik goitik ateratzen direnak, 4 m . baino gehiago gutxitan lortzen dute.
* Hostoak: 10-20 cm luzera eta 6 cm zabalera bitartekoak, luzanga-lantzeolatuak, zorrotzak edo akuminatuak. Ertzak lodiki zerratuak. Luzeran, 20 cm; zabaleran, 6 cm.
* Oso erraz bereizten da gaztainondoa, zerra itxurako ertzak dituzten hostoei eta azal arantzadunaz estalita dauden fruituei begiratuz gero.
* Gaztainondoen kasuan, fruitu asko emango dituzten adar gazte eta sendo gehiago sortarazteko inausten dira.
* Gaztainondoaren loreak ekainaren bukaeran eta uztailean agertzen dira, eta udazkenerako lore emeek 3-7 hazi gordetzen dituzten kupula arantzadunak ekoizten dituzte.
* Gaztainondoak klima epela eta hezetasun egokia behar du ondo hazi eta gaztaina-kopuru handiak lortzeko. Gaztainondoa Pandora doan bidezidor batetan
* Oso sentikorra da udaberriaren azken parteko eta udazkenaren hasierako izozteen aurrean, eta ez ditu lurzoru karedunak gustuko. Basoetan itzal txikia jasan dezake, baina argia du gustuko.
Lakatz multzoa Las Torcachaseko atsedenlekuan
"Basaloreen usaina
gozoa eta bikaina,
janari eta egurtarako
horra hor gure gaztaina"
ERABILERA: "Basaloreen usaina
gozoa eta bikaina,
janari eta egurtarako
horra hor gure gaztaina"
* Gaztainak
oso elikagai onak dira, nahiz eta liserigaitzak izan. Euskal Herrian janari
tradizionaletako bat izan da.
* Bestalde, bere egur gogorra zurgintzan eta
ebanisterian estimatua da.
* Sendabelar modura erabili izan da eta bere azala
astringentea dela diote.
* Baserrien ekonomian garrantzia handia izan zuten gaztainek elikagai gisa eta zuhaitz kimuek saskiak egiteko, tintaren gaixotasunak XX. mendearen lehen erdialdean zuhaitz aleak izugarri bakandu zituen arte.
* Haziak, gaztainak alegia, gordinik edo erreta jaten dira. Azkenburukoak egiteko erabil daiteke: budinak, bizkotxoak, etab. Haragiz osatutako janarien osagarri gisa ere erabiltzen da. Sukaldaritzan baditu beste erabilera batzuk ere, hala nola irina egiteko, ogia egiteko, zerealen ordezko gisa, kafearen ordezko gisa edo zopak loditzeko.
HABITATA ETA HEDAPENA:
* Espezie
hau dirudienez, ekialdeko Mediterraneokoa da jatorriz, baina penintsulan oso
antzinatik dagoela diote.
* Ipar Euskal Herri osoan ugari aurkitzen den arren, ez dirudi jatorriz lur hauetakoak direnik; litekeena orain dela urte asko hemen sartuak izatea beren fruituak probetxatu ahal izateko. Erromatarrak agian izan ziren.
* Ipar Euskal Herri osoan ugari aurkitzen den arren, ez dirudi jatorriz lur hauetakoak direnik; litekeena orain dela urte asko hemen sartuak izatea beren fruituak probetxatu ahal izateko. Erromatarrak agian izan ziren.
* Euskal Herrian, gaztainadiak asko hedatu ziren,
Atlantikoko isurialdean batez ere. Baina mende honen hasieratik,
pixkanaka-pixkanaka atzerapen handia jasan behar izan du, tintak eta tankroak
sortutako eraginaren ondorioz. Gaur egun, gaztainadi izugarri horien aztarna
batzuk besterik ez daude, arbola bakan batzuk eta ipurditik jaiotako pujak,
han-hemenka azaltzen direlarik.
* Bestalde, klima heze eta epeletako zoru
azidoetan ondo hazten dela esan behar da.
* Gaztainondoak, beren ahaideak diren pagoak eta haritzak bezala, hosto eskergak dituzten zuhaitzak dira; hori horrela izanik, laino asko dagoen giro oso hezeak behar izaten dituzte, beren hostoak ihartu ez daitezen.
* Gaztainondoak, beren ahaideak diren pagoak eta haritzak bezala, hosto eskergak dituzten zuhaitzak dira; hori horrela izanik, laino asko dagoen giro oso hezeak behar izaten dituzte, beren hostoak ihartu ez daitezen.
* Gaztainondoa aspalditik lantzen den zuhaitza da bere hazi jangarriak eskuratzeko. Erromatarren garaian Europa mendebalde eta iparraldean sartu zen.
* Beren fruituak oso estimatuak eta kotizatuak dira animali eta gizakien kontsumorako; eta nola ez, ekologi aldetik begiratuta gaztainondoek lur onak eratzen dituzten, fauna on bat gorde eta elikatzen duten eta beste zuhaitzekin ederki bizi daitezkeen zuhaitz bikainak dira.
* Beren fruituak oso estimatuak eta kotizatuak dira animali eta gizakien kontsumorako; eta nola ez, ekologi aldetik begiratuta gaztainondoek lur onak eratzen dituzten, fauna on bat gorde eta elikatzen duten eta beste zuhaitzekin ederki bizi daitezkeen zuhaitz bikainak dira.
* Halere, tristeena zera da: "tinta", onddo txiki bat, zuhaitz horien biziarekin oso azkar ari dela bukatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.