Euskaraz: Pagoa
Gazteleraz: Haya
Ingelesez: Beech tree
Familia: Fagazeoak
Udazkenaren edertasuna La Calerako pagadian
"Haziaren ernaroa
lur onean oparoa,
Euskal Herriko gure basoan
beti emankor pagoa"
"Haziaren ernaroa
lur onean oparoa,
Euskal Herriko gure basoan
beti emankor pagoa"
BEREIZKUNTZA ETA EZAUGARRIAK:
* Baso
hostogalkorrik ederrenak osatzen dituen zuhaitz ederra da.
* Zuhaitz gorpuztsua, altueran 30 m edo gehiagokoa.
* Adaburu biribildukoa.
* Adarrak etzanda hazten dira eta
gorantz okertzen dira modu berezian; ugariak dira eta itzal handia ematen duen hostajez jantzita.
* Azal leuna, kolore hauskara edo zuriskoa, begi arre-gorriskekin.
* Hostoak, 5-9 cm bitartekoak, eliptikoak, luzangak eta puntan amaitzen dira; berriak direnean kolore berde
argia dute, baina urtaroak aurrera egin ahala ilundu eta distiratsu bihurtzen
dira, harik eta uda amaierako kolore berde bizi eta iluna hartu arte. Egun askorik
irauten ez duen ikuskizun oso polita da pagadiaren udazkena.
* Fruituak, pagatxak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura
triangeluarrekoak dira, zurezko karlo baten gordeta, 4 ikuskutan irekitzen dena. Pagatxak jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak
eta mingotsak (pago arruntaren pagatxak ez
dira mingotsak). Urtxintxek eta
beste karraskari batzuek guztiz atsegin dituzte fruituak, baita txoriek ere.
* Udaberrian loratzen da eta pagatxak udazken hasieran heltzen dira.
Pago hostoen alfonbra La Calera del Pradoko pagadian
ERABILERA:
* Egurra, zuria edo marroi argia izaten da, gogorra eta testura fin uniformekoa, ebanisterian eta zurgintzan oso estimatua. Antzina- antzinatik merkatuko
zurik garrantzitsuenetarikoa izan da, eta gaur egun ere bada.
* Egurra nahiko gogorra, sendoa eta lantzeko erraza denez, asko
erabiltzen da altzariak egiteko, batik bat aulkiak, heldulekuak zein lurzoruak,
* Halaber, egur-ikatza egiteko lehengai nagusietarikoa izan da, eta etxeetan erabiltzeko erregaia ere bai. Oraindik ere ikus daitezke gure mendietan pago lepatuen formazioak, garai bateko ikazgintzaren lekuko.
* Zuhaitz apaingarri gisa ere kultibatzen da, batez ere fagus atropunicea, hostoak kolore purpura bizikoak dituena.
Alenek "la cueva del zorro" esaten zion Ilso de Estacaseko pago honi
HABITATA eta HEDAPENA:
* Pagoaren basoetan (pagadiak) hainbeste nagusitzen bera, ezen masa ia espezie bakarrekoak eratzen bait ditu.
* Europako erdialde eta mendebaldean bizi da, klima samur eta hezeko eskualdeetan, udako lehorterik eta izozte berantiarririk gabekoetan.
* Euskal Herrian, gaur egun, oraindik ere, sail dezenteak estaltzen ditu. Pagadiak dira zuhaitz hauen basoak. Euskal
Herrian, pagadirik zabalena Iratiko oihana da.
* Pagoa Bizkaiko zuhaitz naturalen arteko
espezie garrantzitsuenetarikoa da. Nagusia da 600 m-tik gorako zonetan, eta
alde horietan baso natural ia guztiak pagadiak dira.
* Karrantzan La Calera del Prado gainean dagoen pagadia oso ezaguna da. 2012 ikasturtean lehen hezkuntzakoak bertara joan ginen udazkeneko irteeran. Lanzas Agudasetik Baljerrira igotzeko alderdietan ere pagadi ikusgarria ikus daiteke.
Baljerrian
* Pagoak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki
edo hizkera batzuetan erabilitako beste hitz batzuk: bago, fago.
* XIX. mende hasierara arte, baso asko kontserbatu ziren; hala
ere, kostu handiko gerren, burdinoletako suteen eta mozketei buruzko legeen
aldaketen eraginez, Bizkaiko zuhaitz-azalera hondaturik gelditu zen, eta pagoak
ia-ia desagertu egin ziren. Hala eta guztiz ere, suspertze-politika baten
bitartez, erakundeek lurrak suspertu dituzte, pagoak babesteko eta galtzeko.
Pandoko pago baten hostoak azaro erdian
Ereinketa:
Sar ezazu pagatxa 4-5 cmko sakoneran, horizontalki
lurrontzi handi batean. Lurrez estali eta ureztatu. Gogoratu, pagadietako lurra
erabiltzea garrantzitsua dela.
Landaketa:
Neguan egin behar da,
hilabete aproposenak urtarrila eta otsaila direlarik. 500 metrotik gorako altueran.
Burutzerakoan, sustrai osoak ateratzen saia zaitez, eta landatu ondoren, ureztatu.
Hazkunde maila 15-20 cm
urtean izaten dira.
Pago gaztea Liendoko Arboretoan
KONDAIRA BAT
Behinola, Jentilak Perutxuren etxekoei artaldea lapurtu zien. Pobre bizi ziren eta azkenean Perutxu ausartu egin sen eta Jentilarengana joan Gorbeialdeko Itxinan dagoen Supelegorreko kobazulora. Bazekien Jentila indartsua eta gaiztoa zena baina era berean buru gutxikoa.
Zerbait asmatu behar zuen eta badiotso Jentilari:
_ Nik baietz irabazi edozein norgehiagokan.
_ Ezetz irabazi pagoak ipurti ipurditik ateratzen -erantzun zion Jentilak.
_ Bale, bihar goizeko egunsentian Pagomakurreko pagadian -erantzun zion Perutxuk.
Heldu zen ordua eta Jentilak hartu besartean eta banan-banan ateratzen zituen pagoak sustrai eta guzti porruak balira bezala. Perutxuk fetxoria hori ikustean, hartu besapean soka bat eta pago gaineetara igotzen hasi zen. Jentilak ezin zuen ezer ulertu eta badiotso harriturik:
_ Zertan zabiltza?
_ Zertan ibiliko naiz, ba, zu bezala banan-banan barik, pago guztiak sokaz lotu eta denak batera atera behar ditut.
_ Ez, mutil, ez ezazu egin holakorik, pagorik gabe ezin bizi izango nintzateke eta nire abereak ezkur faltan gauzeztandu egingo lirateke.
_ Horrela nahi baduzu itzuli egin behar didazu gurin lapurtutako artaldea, bestela badakizu!
Eta Jentilak itzuli egin behar izan zion Perutxuri artaldea eta poz-pozik joan zen bere baserrira Jentila aho zabalik utzita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.