Munduari bira 80 egunetan (jatorrizkoan, frantsesez: Le Tour du monde en quatre-vingts jours) Jules Verne idazle frantziarrak 1872an idatzitako abentura eleberria da.
MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN LIBURUAREN LABURPEN ARINA
Phileas Fogg-ek apustua egiten du baietz munduaren itzulia 80 egunetan egin, eta, hala erakusteko, bidaian abiatzen da bere zerbitzariarekin. Ustekabe ugari saihestuko ditu, besteak beste, lapur bat dela uste duelako atzetik doakion detektibe bat.
MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN LIBURUAREN LABURPENA
Egun batean, Phileas Fogg protagonistak apustua egiten 80 egunetan gai izango zela munduari bira emateko. Fogg jauna, gizon zintzoa eta puntuala da eta bere maiordomoren laguntzarekin apustua gainditzea lortuko du.
Orduan Fogg eta Passeportout jauna (maiordomoa) bidaiatzeko prest zeuden, eta berarekin diru mordoa eramaten zuen, 100.000 libra. Baina Londresen, Fogg-en irteera baino lehen banku bat lapurtzen da, orduan Fix detektibea Fogg izan zela pentsatzen du bere berehalako irteera eta berarekin zeraman diru kopuru handia zela eta. Beraz, Fix bere bila joaten da harrapatzeko eta atxilotzeko. Baina Fixek ez zekiena, Fogg jauna munduari buelta ematen ari zela eta honi geldiarazteko egin behar dituen bidaia luzeak, bai itsasontziz edota trenez besteak beste.
Protagonista leku zoragarrietara bidaiatzen da, hala nola, India, Hing-Kong, Estatu Batuak, etab. Indian, bizitzako maitasuna aurkitzen du, Aouda izena zuen, hau hil zorian zegoela erreskatatu zuten, bere hilketa erreta izango zen alarguna zela eta, hilketa brahmanesek egindakoa zen, horrelakoa egiten zuten haien jainkoaren ohorez, bere jainkoak Kali izena zuen.
Azkenean, Fix detektibeak harrapatzen du, honek bidaia osoan zehar jarraitzen du, harrapatzen bazuen ordainsaria izango zuelako. Bere bidaia ordu batzuk atzeratzen da, bere errugabetasuna frogatu eta gero aske uzten dute orduan apustua irabazteko itxaropena galtzen du. Baina hurrengo egunean bere maiordomoak esaten dio mundua ibili zutela baina honen errotazioaren alderantzizko norabidean, beraz egun bat geratzen zitzaion oraindik Ingalaterrara ailegatzeko eta apustua irabazteko.
Azkenean Reform Clubean aurkeztu zen bere dirua hartzeko, irabazi zuen eta, baina gehien irabazi esparruan maitasunean izan zen, ezkondu zelako eta bere bizitza aspergarria alaiagora pasatzera igaro zuelako.
MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN
Phileas Fogg prestu ingeles bat zen. Egunero biltzen zen lagun talde batekin kartetan jokatzera. Halako egun batean, Ingalaterrako Bankuan egindako lapurretaz aritu ziren hizketan.
—Lapurra lekutan egongo da honezkero. Lurra oso zabala da! —esan zuen lagunetako batek.
—Kontrakoa esango nuke, Lurra txiki geratu zaigula —esan zuen Phileas Foggek—.
Nik larogei egunetan itzuli osoa egingo nuke. Zenbat apustu?
—Hogei mila libera!
Phileas Foggek apustua onartu zuen, eta munduaren itzulia laurogei egunetan egiteko prestatu zen.
Minuturik galdu gabe, Phileas Fogg etxera itzuli zen. Hanren zerbitzari frantziarra, Passepartout izenekoa, jo eta ma ezin sinetserik geratu zen:
—Presta ezazu ekipaje arin bat. Oraintxe bertan abiatuko gara bidaian.
—Norantz, jauna? —galdetu zuen Passepartoutek.
—Munduaren itzulia egingo dugu.
Passepartout ia ipurdiz behera erori zen. Inondik ere ez zuen halakorik espero. Orduan, Phileas Foggek lagunekin egindako apustuarena kontatu zion.
—Ea ba, arin! Lehenengo trana hartu behar dugu!
Ezin zuten segundorik ere galdu.
Frantzia eta Italia zeharkatu ondoren, Phileas Fogg eta haren zerbitzaria itsasoz iritsi ziren Egiptora, Suez-eko portura. Han bazen Fix izeneko detektibe britaniar bat Ingalaterrako Bankuan lapurreta egin zuenaren erretratua zeukan, eta hara non lapurrak eta Phileas Fogget antz izugarria zeukaten!
—Horra lapurra! —esan zuen berekiko detektibeak.
Phileas Fogg eta Passepartout Indiarantz ontziratu ziren. Fixek ontzi bera hartu zuen, haien atzetik joateko.
—Indian hartuko dut preso, atxilotze agindu batekin —pentsatu zuen.
Atxilotuz gero, Phileas Foggek galdu egingo zuen apustua.
Bonbaira iritsita, horra gure bidaiariak fakirrez, pagodaz eta suge-liluratzailez betetako hiri batean.
—Eta orain, norantz joko dugu? —galdetu zuen Passepartoutek.
—Kalkutarako lehen trena hartuko dugu —erantzun zion Phileas Foggek.
Detektibea, adi-adi, zelatan ari zitzaien.
—Hain bizkor alde egiten badute, atxilotze agindua ez da garaiz iritsiko, eta ihes egingo didate —esan zuen bere artean.
Orduan, edonora zihoala ere, Phileas Foggen atzetik joatea erabaki zuen. Eta, ez bat eta ez bi, trenera igo zen.
Baina inork ez zekien tren hura erdi bidean geratzen zela.
Biharamunean, hainbat lautada eta mendi zeharkatu ostean, trena baso baten erdian gelditu zen. Bidaiariak alde egiten hasi ziren.
—Hemendik aurrera ez dago trenbiderik, Fogg jauna! —esan zuen Passepartoutek—. Burdinbidea amaitu gabe dago.
Hau zoritxarra! Horrenbestez, atzeratu egingo gara. Phileas Foggek hindu bati ordaindu zion elefantean kalkutara eraman zitzan. Elefantea bizkorra zen. Haren gainean, bidaiariek ez zekiten zeri galdu, eroriko ez baziren.
Orduan, oihanaren erdian, parte txarreko pertsona batzuekin egin zuten topo.
Gaizkileek, neska gazte bat zeramaten, eskuak loturik, inguruko pagoda baterantz. Neskak Aouda zuen izena.
—Edozein huskeriagatik zigortu nahiko dute —esan zuen gidari hinduak.
Phileas Fogg sutan jarri zen.
—Ba, ezin diegu utzi! Salbatu egingo dugu!
Berehala, adar batzuk erre zituzten, kea sortzeko asmoarekin. Eta kearen erdian...
—Erasora! —oihukatu zuen Passepartoutek.
Oihuka eta kolpeka, ustekabean harrapatu zituzten gaizkileak.
Orduan, Phileas Foggek hindua zegoen lekuraino eraman zuen Aouda gaztea. Eta ziztu bizian egin zuten ihes, elefantearen gainean trostan.
Kalkutara iritsi zirenean, Phileas Fogg pozik agertu zen.
—Hogeita hiru egun daramatzagu bidaian, aurreikusita genuen bezala —esan zuen.
Aouda gaztea oso eskertuta zegoen, bizitza salbatu ziotelako. Bidaian haiekin batera joan al zitekeen galdetu zien.
—Bai, noski! —esan zion Phileas Foggek—. Hala, ez duzu inolako arriskurik izango.
Fix detektibeak portura iristen ikusi zituen. Bonbaiko trenean galdua zien arrastoa.
—Norantz egingo ote dute orain? —galdetu zuen berekiko.
Detektibeak segituan jakin zuen: Hong-Kong-era, itsasontziz.
Hong-Kongetik Japoniarantz jarraitu zuten bidaian. Fix detektibeak amorartzen zegoen: inon ez zuen Phileas Foggen atxilotze agindua eskatzeko astirik. Ideia bat bururatu zitzaion orduan.
—Turista bat naizela esango diet, eta haien adiskide egingo naiz. Hartara, haien planen berri izango dut.
Phileas Foggek ez zeukan inolako susmo txarrik detektibearen benetako asmoez.
—Estatu Batuetara joango gara, eta gero Ingalaterrara —jakinarazi zion Foggek.
—Hau ezustekoa! —esan zuen detektibeak—. Bidaia bera egiten ari gara eta!
—Bai, ondo! Elkarrekin joan gaitezke, orduan —erantzun zion Phileas Foggek.
Ozeano Barea zeharkatzen ari zirela, Phileas Foggek eta Aouda bi maiteñoren moduan jokatzen zuten. Maiteminduta zeuden. baina Foggek ez zeukan ahaztuta apustua. Bidaiak jarraitu egin behar zuen.
San Frantziskotik, trenez abiatu ziren New York-era. Baina, bidearen erdian, indiarren erasoa izan, eta trenetik ihes egin behar izan zuten.
Gainera negua zenez, elurra mara-mara ari zuen. Eta hotz izugarria.
—Eta orain, zer? —galdegin zuen Passepartoutek.
Eta, herrixka galdu batera iritsita, galdearen erantzuna eta arazoen konponbidea aurkitu zituzten.
Herrixka hartan, oihalez hornitutako lera bat erosi zuten. Guztiak ere txora-txora eginda zeuden garraiobide berri harekin.
—Aurrera! —oihukatu zuen Phileas Foggek.
Aldeko haizeak hegan jarri zuen lera izotzaren gainean. New Yorkera helduta, lurrunontzi bat hartu zuten, Ingalaterrara iristeko. Ia ez zuten denbora apustua irabazteko.
Baina orduan, Fix detektibeak modua egin zuen azkenean Phileas Fogg atxilo hartzeko.
—Atxilotuta zaude! Ingalaterrako Bankua lapurtzeagatik.
Phileas Foggek apustua galdu behar zuen. Baina gaizkiulertua segituan argitu zen. Detektibea oker zebilen. Banketxe lapurra ordurako kartzelan zegoen.
—Aske naiz, beraz. Apustua irabazteko aukera dugu oraindik! —esan zuen Phileas Foggek.
Zalgurdi batek Londresen barrena araman zituen tximistak hartuta. Ozta-ozta baina ordurako eta garaiz iritsi ziren.
—Lortu dugu! —oihu egin zuen Passepartoutek.
—Bai —esan zion Phileas Foggek—, baina munduaren zerbait askoz garrantzitsuagoa aurkitu dut: nire Aouda maitea.
Eta halaxe amaitu zen abentura handi hura.
2- Su afición por la tecnología le hizo hacer un viaje mental en el tiempo y exponer conceptos como internet o los helicópteros muchos años antes de que fueran inventados. Por ello no es de extrañar que se le rinda homenaje en la tercera parte de Regreso al Futuro, ya que la exactitud de muchos de sus inventos que se pueden leer en sus obras o la cantidad de objetos que imaginó son propios de alguien de otra época.
3- A pesar de no se uno de los escritores más prolíficos, sus obras han sido llevadas al cine en más de 95 ocasiones. Uno de los libros que más veces se ha adaptado a la gran pantalla ha sido Miguel Strogoff que cuenta la historia del correo del zar, obligado a atravesar Siberia para alertar de unos planes terribles.
4- Su característica cojera se debió a una herida de bala a quemarropa producida por su sobrino Gastón. La relación entre ambos era muy buena por lo que achacaron a la locura su acción, por la que fue internado en un manicomio.
5- Sus obras sirvieron de inspiración para mucha gente, sobre todo en la comunidad científica. El almirante Byrd por ejemplo declaró que de no haber sido por la obra de Verne, jamás se habría aventurado a ir al Polo Sur. O por ejemplo el astronauta Yuri Gagarin que siempre se declaró fan del escritor francés y gran culpable de su pasión por ser astronauta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.