domingo, 17 de agosto de 2014

"Garbancito" / "Barbantxo" (Cuentos de siempre - XIII)

          Garbancito          



El nombre está inspirado en el protagonista de un cuento infantil tradicional catalán. En él, Patufet es un niño tan pequeño, tan pequeño, que cuando va por la calle tiene que ir cantando una breve canción para que no lo pisen. En castellano, es el personaje Garbancito.
Se trata probablemente del más conocido de los cuentos populares para niños en Cataluña, y va acompañado de expresiones en sus diálogos que se han convertido en clásicos populares.
El nombre de este personaje inspiro el nombre en español "Pitufos".


Barbantxo

Behin batez herri txiki batean aita, ama eta Barbantxo bizi ziren. Barbantxo txiki, txiki, txikia zen. Bere aitak basoan egiten zuen lan, aizkolaria zen. Egun batean ama gaixorik zegoen eta ohean gelditu zen, horregatik Barbantxok prestatu behar zuen janaria. Amatxok esan zion:
- Kontuz ibili eta ez erori.
- Ez ama, ez naiz eroriko, esan zuen Barbantxok.
Baina Barbantxo bazkaria prestatzen ari zen eta eltze barrura txirrist egin eta erori zen. Igotzen hasten zen, baina, txirrist egiten zuen. Azkenean kostata, baina lortu zuen eltze gainera igotzea. Bazkaria hartu, eta, astoaren belarrian sartuta, mendira joan zen. Bidean mutil batzuk topatu zituen, haiek astoa bakarrik zihoala pentsatu zuten, eta dili! Dale! Astoa joka hasi ziren. Barbantxok oso haserre esan zuen:
- Arraioa! Astoa pakean utzi.
Eta mutilek ihes egin zuten beldurtuta. Bueltan lehengo mutilak topatu zituen:
- Nora zoazte mutilak? -galdetu zuen Barbantxok-.
- Apaizaren etxera, txerria hil du eta debalde jango dugu.
Eta denak saltoka eta korrika joan ziren. Apaizaren etxean Barbantxok txerriaren belarritikan oihuka esan zuen:
- Hau goxoa apaiz jauna!
Apaiza etorri zen eta hasieran ez zuen inor ikusi, gero Barbantxo topatu zuen txerriaren belarrian. Barbantxok ihes egin zuen eta belarretan ezkutatu zen, han behi bat zebilen eta belarrarekin batera Barbantxo jan zuen behiak. Ilunabarrean Maddi ikuilura joan zen, Maddi apaizaren neskamea zen eta han ahots bat entzuten zuen.
- Hemen nago! Hemen nago!
Hasieran Maddi beldurtu egin zen, baina gero Barbantxo ezagutu zuen.
- Non zaude Barbantxo?
- Behiaren barruan!
- Eta noiz irtengo zara?
- Behiak tur-tur egitean!
Behiak kaka egin zuen Barbantxo zikin-zikina irten zen. Gero oso ederki bizi izandu ziren, baina, hau da kusidadea eh?
- Zer da hori? Behiaren kaka, ezta?
- Benetan txikia da Barbantxo ezta?
- Bai, oso txikia.




Si quieres  leer, ver o escuchar más cuentos en haixeder... pincha en el enlace que  quieras:
Ipuin gehiago irkurri, ikusi edota entzuteko...sakatu nahi duzun estekan:

 *  "La ratita presumida" / "Sagutxu Kaskarina (pinpirina)":

 *  "Caperucita Roja" / "Txanogorritxu":

 *  "Los tres cerditos y el lobo" / "Hiru txerrikumeak":

 *  "El lobo y los 7 cabritos" / "Otsoa eta zazpi antxumeak":

 *  "Cenicienta" / "Errauskiñe":

 *  "La liebre y la tortuga" / "Erbia eta dortoka":

 *  "Pulgarcito" / "Erpurutxo"

 *  "Hansel y Gretel "  /  "Hansel eta Gretel"

  * "El gato con botas"  /  "Katu Botaduna"

 *  "Los músicos de Bremen" / "Bremengo musikariak"

 *  "La cigarra y la hormiga" / "Inurria eta txirrita" y "¿Quién le pone el cascabel al gato"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.