lunes, 9 de junio de 2014

Sukarrietako barnetegian egon gara (I. zatia)

Pasa den astean, lau egunetan, astelehenetik ostegunerarte, Karrantzako Kontxa H.I.-ko 4. mailako 19 ikasleekin amatxu den Agurtzane Ugartemendia eta biok Sukarrietako Eskolako Saiakuntzarako Zentroan (SESZen) egon gara.
Astean zehar,  bertako Ainara eta Aurori irakasleekin Urdaibaiko naturan murgildurik Planeta Berdea proiektua landu genuen,  eta ikasteko  dibertigarria den  modu batetan  euren Euskara gozatuz. 
Bidaia luzea eta ezustekoz beteta bizi izan arren, lasaitasuna izan zen nagusi bertara heldu ginenean, toki eta inguru ederra topatu genuelako eta  izandako harrerarekin, bai SESZ-ko arduradunen partetik, baita bertan gurekin egonaldian egon diren Bilboko Artxandapeko Ikastola ikasle eta irakasleengantik ere.
Aurkezpena egiterakoan prestaturiko txartelak gelan ahaztu genituela konturatu ginen. Hala eta guztiz ere, primeran egin genuen. Honetan, gure herriaren (Karrantza), gure eskolaren, gure taldearen eta geure ezaugarriak azaltzen saiatu ginen, bertara eramaten genituen asmoekin batera. Guzti hau prest izateko, aldez aurretik gelan bertan landu genuen. Hemen duzue bideotxoa:

     Sukarrietako Lan-Proiektuak        
SESZ (Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa) Bizkaiko ikastetxeen zerbitzura dagoen hezkuntza baliabide bat da, eta natura eta ingurumenaren ikerketak zein haiekiko errespetuzko jarrerak sustatzea du helburu.
Sukarrietan, Ingurumen Hezkuntzako Lan-Proiektuak (Planeta Berdea, Lurra, Ura, Basoa, eta Itsasadarra) garatzen dira. Gurea Planeta Berdea izan da, lehen aipatu dudan  bexzalaxe. Lan-Proiektu hauetan lantzen da: eguneroko bizimoduarekin lotuta dauden gaiak (Kontsumoa, ura, elikadura...), naturaren funtzionamendua (ekosistemak), bere arazoak, nola sortzen diren eta zelan konpon daitezkeen. Lan-Proiektua talde lanean, ikerketan eta hausnarketan oinarrituta garatzen  dute; tutore eta ikasleen asmoak kontutan hartuz eta eskolako helburuekin eta curriculumarekin loturak eskainiz.

     Sukarrietako Tailerrak     
Tailer hauek izan ditugu: Zeramika, Argazkigintza, Kosmetika, Koadernaketa eta Sukaldaritza. Ikasle bakoitzak tailer bat garatzeko aukera  eduki du. Neuk Zeramika tailerraren ardura izan  dut.
Zeramika tailerrean egindako lan batzuk

     Bizikidetza     
Denbora libreak, jantoki orduak, taldeen aurkezpena, jaia eta taldeen komunikazio izaten dira ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkartzeko guneak eta denborak. Aukera oso polita zabaltzen da lagun berriak ezagutu eta ondo pasatzeko.

Nuestros propósitos en Sukarrieta eran, tal como se recogen en el cartel:
-- Conocer nuev@s amig@s.
-- Mejorar nuestro Euskera.
-- Pasarlo bien y disfrutar.
-- Aprender nuevas cosas sobre la naturaleza y nuestro planeta.
-- Tener buena convivencia entre nosotr@s.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.