Daviden kontrolpean Nekane eta Patxi pintxazoa konpontzeko gurpila desmuntatzen ari dira
Ekitaldian ere, zirkuito batetan ibili dira neska-mutilak, bizikletaren erabilera hobetzeko asmotan, non euren aparteko trebetasuna eta oso jarrera egokia azaldu duten monitoreek jakinarazi diguten arabera.
Markel arlanpa pasatzen
Bigarren ekitaldi batetan, azaroaren 30ean, txirrindulari batzuekiko mahaingurua izango dugu, non kirolariek euren bizipenak kontatuko dizkiguten, ikasleei galderak egiteko aukera emanez.
Geroxeago, bide-hezkuntza lantzeko asmotan hurbilduko dira eta, azkenik, udaberrian, herritik bizikletaz itzuli polita eta erakargarriari ekingo diogu.
Goiko edozein argazkitan sakatuz gero, nire album osoa
(100 argazki baino gehiagokoa) ikusgarri izango duzue.
Bideotxo bat ere prestatu egin dut
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.