sábado, 18 de agosto de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (XI.)

"Ene maitea nauzu", Iñaki Eizmendi




Ene maitea nauzu
bihotzetik desterratu
nola jakin duzu
hainbeste zaitudala maitatu
eta nire suaz,
eta nire suaz
minez ez zara, ez zara urtu.

Udazkeneko lore
lur gorri ilunen antzu
odol beroaz omen nintzen
nire bihotz labean sartu
baina arratseko itzalaz,
baina arratseko itzalaz
soil naiz bihurtu, bihurtu negu.

Usteak erran zidan
zutaz nintzela jabetu
baina ederki didazu
arima barruan engainatu
ni naizelako amodioz prest,
ni naizelako amodioz prest,
hau besterik ez diat, ez diat lortu.      

"Euskal Herrian euskaraz", Oskorri


Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

"Boga boga", Delirium Tremens


Boga boga...
itsasorantz dijoaz
kresala azalean
haizea aurpegian
duintasuna
itsasoan galduta
egun bat eta 
beste bat eta 
beste bat 
itsasoa ta zerua
ikusten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.