viernes, 29 de junio de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (III.)

"Azken agurraren negarra", Gorka Knörr



Nora zoaz, eskual semea,
harma hori eskutan?
Harmen hartzera deitzen naute
frantsen aldera.
Harmen hartzera deitzen naute
frantsen aldera.
Eskualerritik urrunduz,
ta atzerrira joanak,
a ze negarra entzunen duzu
Eskualerrietan!
a ze negarra entzunen duzu
Eskualerrietan!

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzakiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzakiten haiek,
morts pour la patrie.

Gure historian zehar
zenbat malko ta ezbehar;
Landetaratu gindutenekila
dugu orai hil behar.
Landetaratu gindutenekila
dugu orai hil behar.
Bere ama agurtu du
etxolako atarian;
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzakiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzakiten haiek,
morts pour la patrie.


"Udazken koloretan", Benito Lertxundi


Udazken koloretan, 
landen lurrinak 
zeharkatuz, 
hitaz oroit 
eta higan nauk. 

Zuhaitz biluziaren 
gerizpean orpondoa, 
orbelaren hilobi, 
horiz eta gorriz 
dena lokarturik, 
dena lokarturik. 

Eskuratu hostoa 
xume bezain eder, 
hain soila bere heriotzean, 
zuhaitz guztiaren 
bizkortasunez hain betea, 
non erortze honen duintasunak 
hiri kantatzera naraman. 

Berriro zuhaitzari 
so natzaiok, kezkaturik ote?... 
joate askearen oparotasunean, 
betikotasunaren irria zirudik. 
irria zirudik. 


Gatibu naukan denborak, 
bere baitan egositako 
ametsetaz isekaz 
bailegoan. 

Udazken koloretan, 
landen lurrinak zeharkatuz, 
hitaz oroit eta higan nauk, 
hain soil hire heriotzean, 
hain xume, adiorik gabeko partitzean



"Oi ama Euskal Herri", Benito Lertxundi




Anaia etxen da ezküntü
Bükatü niz oain joaitera
Ene opilaren egitera
Pariserat banüazü

Oi ama Eskual Herri goxua
Zutandik urrun triste banua
Adios gaixo etxen dena
Adios Xiberua.

Pariseko bizitzia
Lan khostüzuriaz bagiazü
Bena berantzen zütadazü
Zure berriz ikustia

Oi ama Eskual…

Bena denbora da llaburxko
Othoi ama entzün nezazü
Xokho bat haita izadazüt
Azken egun horientako
Oi ama Eskual...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.