Japoniar esaera zahar batek dio bizitzan bost norabidetan begiratu behar dugula. Eta, barru-barrutik ulertzen duzunean, bizitzeko modu eder bat aurkitzen duzu.
Begiratu aurrera, zure ametsak non dauden ez ahazteko, eta bihotzak marraztutako bidea gal ez dezazun.
Begiratu behera, zure bidean inor zapaldu ez dezazun, zure urratsak sendoak izan arren, gogoratu besteen bihotzak ere zureak bezain hauskor direla.
Begiratu alboetara, zure ondoan nor dagoen benetan ikusteko; ekaitzak jotzen duenean alde egiten ez duena, isiltasunean ere zurekin geratzen dena, eta zure poza bere egiten duena.
Eta begiratu gora, bizitza ez baita beti guk amestu bezala gertatzen. Batzuetan, beste bide batzuk marrazten ari garen bitartean, bizitzak berak eskaintzen dizkigu une ederrenak, besarkadarik sakonenak eta inoiz ahaztuko ez ditugun oroitzapenak.
Izan ere, bizitza ez da soilik noraino iristen garen, baizik eta bidean zenbat maite dugun, zenbat ikasten dugun eta zenbat bihotz ukitzen ditugun.
Eta, azken batean, bizitzaren edertasuna ez dago helmugan, bidean aurkitzen dugun horretan baizik.
Hay una reflexión japonesa que dice que en la vida hay que mirar en cinco direcciones: Hacia delante, para no olvidar hacia dónde vas. Hacia atrás, para recordar de donde vienes y todo lo que ya superaste. Hacia abajo para no pisotear a nadie mientras avanzas. Hacia los lados, para saber quién camina contigo de verdad. Y hacia arriba para no olvidar que existe un dios... (¿?)


No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.