Basauriko XXXIV. Gomazko Paleta Txapelketa 2023 antolatu da urtarriletik martxora.
Urtarrilaren 15etik martxoaren 26ra,
igandeetan, Gomazko Paleta Txapelketako 34. edizioa antolatu du Bidebieta
Pilota Taldeak Basauriko Artunduaga frontoian. Txapelketaren formatua
kanporaketakoa izan da eta guztira hiru maila bereizi dira: emakumezkoena, bigarren
mailako nagusiak eta lehen mailako nagusiak.
Emakumezkoen artean, 8 bikote aritu dira
eta final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatu dituzte. 2. mailakoetan, 16
bikote izan dira eta final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala
jokatu dituzte. 1go mailan, beste 16 bikote lehiatu dira eta 2. mailan bezala,
final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatu dituzte.
Finalera, Larrabetzuko Olarreta kluba
iritsi da hiru mailetan, (emakumezkoena, bigarren mailako gizonezkoak eta lehen
mailako gizonezkoak) eta hiruretan txapeldun geratu dira. GORA OLARRETA eta
Olarretako gazteak! Txapelketa bikaina, bene-benetan!
Naia Zugaza eta Maialen Landajo,
txapeldunak, emakumezkoen finalean Elorrioko Hori Hori bikotearen aurka.
Gorka Bermudez eta Antxon Ortuzar
txapeldunak gizonezkoen bigarren mailako finalean Getxoko bikotearen aurka.
Erlantz Garcia eta Mikel Artaraz txapeldunak gizonezkoen lehen mailako finalean, Gasteizko Gereñu--Arroniz bikotearen aurka.
Erlantz Garcia eta Mikel Artaraz Bizkaiko txapeldunak izan ziren 2022ko abenduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.