sábado, 6 de febrero de 2021

"Barraskiloak" (Hartzenbusch)

Egun batez bi barraskilo
 hasi ziren haserretzen 
ari zirelako eztabaidatzen 
nork behar zuen denborarik gutxiena
egiteko lasterketarik luzeena.
Honela mintzatu zitzaien igela:
—Pentsatzen ari nintzen
biok berdinak zaretela,
bata motela, bestea motela,
eta korrika hasi aurretik
ibiltzeko gai ote zareten
ikusi behar duzuela.

Juan Eugenio Hartzenbusch Martinez (Madril, 1806ko irailaren 6a - 1880ko abuztuaren 2a) espaniar idazlea zen. Aita  alemaniarra zuen, lanbidez zurgina. Liberal zelako salaketapean, aitaren ondasunak konfiskatu zitzaizkion 1823an, eta hargatik Hartzenbuschek ikasketak eta zurgin-lanak aldizkatu behar izan zituen. "Los amantes de Teruel" (1837, "Teruelgo maitaleak") obra erromantikoak arrakasta handia lortu zuen. Famatua da "Santa Agatako zina", idazlearen ustez bere lanik aipagarriena. Hartzenbuschek arrakasta handia lortu zuen "Fábulas" (1848, Alegiak) poema-bildumarekin.
Dos caracoles un día
tuvieron fuerte quimera
sobre quién mayor carrera
en menos tiempo daría.
Una rana les decía:
Yo he llegado  a sospechar
que sois ambos a  la par 
algo duros de mover;
antes de echar a correr,
mirad si podéis andar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.