PASTOR IZUELA
Jaiotza: 1780an, Aian
Heriotza: 1837an, Aian
Pastor Izuelak XXI, mendearen hasierako bertsolari ezagunenetarikoa da. Agustin Arruti Larragoien benetako izena, «Pastor Izuela» izenez ere ezaguna.
Bertso-gaitasun handien artean, memoria paregabea omen zuen. Historiaren istorioek gorde dutenaren arabera, Izuelak parte hartutako bertso-gudu batean Urdanetako bertsolaria aurkariarekin berdinduta gelditu zen. Garaile bakarra izan asmoz, epaileek saioko bertso oro berriz kantatzeko agindu zieten bertsolariei eta Pastor Izuelak lehenago botatako 50 bertsoak kantatu omen zituen berriz.
Aro honetan ere koka genezake Nafarroako
Bertsolaritzaren lehen aztarna, Martin Olaetxeak 1830ean kantatuko
bertso bati esker. Edozein kasutan, bertsolaritza nafarra ez da
"ofizialki" 1936. urtera arte agertuko, Euskal Herriko Txapelketara
arte, hain zuzen ere.
Bertsolaritzaren historian ezagutzen den lehen
bertsolarietako bat da Izuela artzaina. Gerora, herrian oso
errotuak geratu dira haren ateraldiak, eta herri ipuinetako pertsonaia bihurtu
da. Ezaguna da, besteak beste, Txakur gorri txikitxo bat
izeneko bertso saila hark jarria. Antonio Zabalak jaso zituen
Izuela Artzainaren bertsoak Pastor Izuela / Ezkioko ta Segurako itxuak izeneko
liburuan.
"ETXAHUN", Piarres Topet Etxahun
Jaiotza: 1786ko uztailaren 26an, Barkoxe (Zuberoa).
Heriotza. 1862ko urtarrilaren 7an, Barkoxe (Zuberoa).
1786an jaio zen Barkoxen, ez dago garbi, hala ere, zein izan zen egilearen jaiotza-data. Hogeita bi urte bete zituen egunean ezkondu zela esaten du egileak, baina ezkontza agiri bi dira: zibila eta elizakoa, eta data desberdinetan izan ziren (ezkontza zibila uztailaren 26an, eta elizakoa irailaren 27an). Etxahunen eliza-ezkontzari Jean Haritschelaharrek sinesgarritasun handiagoa eman dio, elizako ezkontzak itzal handiagoa izaten baitzuen Etxahunen sasoian.
Bertso-egilearen haurtzaroaz oso gutxi dakigu, hain zuzen ere "Etxahun bizitzaren kantorian" esaten duena baino ez. Egoera txarrak jasan behar izan omen zituen: gosea izan zuen, gaixo zebilen, ez zen lanerako gai, eta etxeko guztien zigorra jaso izan omen zuen. Etxahunek bere buruaz egiten duen deskripzioak agerian uzten du egileak bere buruaz agertzen duen errukia, eta besteekiko joera erretxina. Junes Topet eta Engraxi Etxahunen seme bakarra, arreba bat zuen: Majiena.
Gaztaroaz gehiago dakigu, Jean Haritschelharren doktorego ikerketari esker. 17 urterekin, sendiak Larrauneko Marie Rospide eraman zuen, etxeko lanez ardura zedin. "Ahaire delizious huntan" poema gertakizun hari eskainitakoa da. Maitemindu egin zen egilea, eta 1805ean jaio zen haren semea. Hala ere, jaiotza-agirian aitaren izena ezabaturik azaltzen da, familiak harremana ongi ikusten ez zuenaren seinale.
1805a garrantzi handikoa izan zen Etxahunentzat. Maria zerbitzariarekin ezkontzeko aukera zuen, baina horrek herentzia galtzea ekarriko zion. Etxahunek bost baserriren jabe izateko modua zuen: 2 aitaren oinordetzan, eta hiru osaba eta aitapontekoaren aldetik. Beraz, 1806ra arte Mariarekin bizi izan bazen ere, apirilean aitak senipartea ukatzea -eta Jose anaia oinordeko izendatzea- erabaki zuen arte, Etxahunek emaztea utzi eta senideen borondatea betetzera makurtu zen. Ondoren, Engrace Palento emakume aberatsa gorteiatzen hasi zen, eta harekin ezkondu zen. Poemetan ez da garbi azaltzen zer gertatu zen bikotearen artean; hala ere, Etxahunek poemetan emazteak zorigaiztoa ekarri ziola dio; dirudienez, ezkondu zenerako Palentok bazuen maitale bat, ezkondu ostean utzi ez zuena. Etxahun eta Engraceren arteko elkarbizitza oso gogorra izan omen zen; 1827an banandu egin ziren, sei seme-alabaren guraso zirenean.
Etxahun ezkondu eta urtebetera,
Etxahunen aitapontekoa hil zen.
Baina bertso egilearen harridurarako, ez zen bera izan oinordekoa, Jose anaia baizik. Denbora gutxi igarota, baina, Josek Napoleonen armadara joan behar izan zuen, eta Espainian bizia galdu zuen. Ondorioz, Etxahunen sendian pleitoak sortu ziren aitapontekoaren hiru baserriak banatzeko. Epaiak ondarearen laurdena eman zion sendiari, eta gainontzeko hiru laurdenak beste senitarteko batzuen esku utzi zituen. 1818an ama hil zitzaion Etxahuni, eta haren ondarea anaia-arreben artean banatu zuten.
1821ean, Etxahunen emazteak harreman bat hasi zuen auzoko zuten Hegiapahl izeneko gizon batekin. Bada, urte bereko urrian Etxahunek borroka latz izan zuen beste gizon batekin: emaztearen amorantea zelakoan aizkorarekin jo zuen buruan. Epaian 5 urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion Etxahuni. Kartzelan egon zen artean emazteak lurrak saldu behar izan zizkion Etxahunen anaiari, tasatutakoa baino merkeago. Salmenta eragozteko-edo, Etxahunek kartzelatik ihes egin zuen.
1827an, Barkoxen zelarik, maiatzaren batean Dominique Etchegoyen tirokatu zuten erromeriatik itzuleran. Herriko zurrumurruen arabera, Etxahunek egin zion tiro Etchegoyeni, emaztearen maitalea akabatu nahi zuela-eta gaua izanik egin zuela. Etxahunek, gainera, ihes egin zuen mendira, eta horrek ez du esamesek diotena indartu baino egiten. Hala ere, urte hartako abuztuan, epaitu zutenean, dena kontra izanda eta heriotza zigorra eskatu bazuten ere, Etxahunek eroarenak egin zituen, eta errugabetze-epaia lortu zuen. Epaiketa bukatu zenean, txirotasunean zegoela konturatu zen: abokatuari ordaintzeko etxea hipotekan eman behar izan zuen, eta, orduan, Erromara erromes joatea erabaki zuen. Itzultzean etxeak berreskuratzeko auziak hasi zituen, eta badirudi emaztearekin adiskidetu zela.
1832tik 1840ra artekoak izan ziren Etxahunen urterik zoriontsuenak: bertso-egile gisa ezagun zen, eta euskal burgesiakoen ezkontzetara gonbidatzen zuten bertsoak jartzera. Dena den, Etxahunen ustezko oinordetzako hiru etxeak Jean anaiarenak ziren, eta horiek eskuratu nahian iruzurra egin zuen Etxahunek: bera eta Jean zela zioen gizon bat notario baten etxean aurkeztu ziren eta etxeen salmenta iruzurtu zuten. Handik hamabost hilabetera, notaritzan egindako paperarekin agertu zitzaion Jean anaiari, etxeak eta lurrak eskatuz. Jeanek auzia jarri zion, eta ondasunak galtzeko beldurrez, Etxahunek lurrak semearen izenean jarrita Espainiara alde egin zuen, ustez Santiagora erromes joateko asmoarekin.
Etxeen inguruko azpikeriagatik 1843an epaitu zuten: hamar urteko lan-zigorra ezarri zioten. 1845ean Etxahunen ondasunak saldu egin zituzten zorrak kitatzeko. Urte horretan itzuli zen Etxahun Barkoxera. Bada, orduan ere berriz epaitu zuten. Baina Etxahunek, bigarrenez pelegrin eroaren papera jokatu zuen epaitegian eta hamar urteko kondena hirura jaistea lortu zuen. Ondoren, Landetako Gortera jo zuen, han ere pelegrin arriskutsuaren papera jokatu zuen, urte bira jaitsi zioten hasieran hamar urtekoa zen kondena. 1846ko otsailean sartu zen kartzelan eta 1847ko abenduan irten zen.
Herrira itzulitakoan artzain-lana egitea izan zuen asmotzat, baina 62 urte zituen eta zaharra zen horretarako. Aurretik utzitako ondasunak berriz eskuratzeko, semea epaitegira eraman zuen. Ondasunik ez, baina 150 frankoko pentsioa atera zion. Hala ere, horrekin ez zuen bizitzeko lain, eta bertso-paperak saltzen hasi zen. Agustin Txahoren politikaren aldeko propaganda egin zuen. 1850. urtean esperientzia latza izan zuen, iloba batek zuen guztia lapurtzeko asmoz tirokatu nahi izan zuen; tiroak irten ez, pistolaz buruan jo, eta begi bakar utzi zuen. Geroztik txirotasunean, eskeko gisa, ibili zen Zuberoan.
1853. urtean lehen Lore Jokoetara aurkeztu zuen poema bat, baina ez zioten aipamenik egin. 1856. urtean Santa Garazin egon zen eskola-maisu. 1857. urtean semerik gazteenak etxean hartu zuen, Eskiulan. 1861. urtean itzuli zen berriz etxera, Barkoxeko Etxahuniara. Baina, ordurako, asmak jota zegoen, eta sutondoan igarotzen zituen egunak. Heriotza hurbil zuela ikusirik, penitentzia egiteko asmoz-edo, eta abadeak horrela agindu ziolako, bertso paperak erre zituen. 1862ko urtarrilaren 17an hil zen.
Dagokigun egilearen poesia hiru ataletan banatzen du Jean
Haritschelharrek:
1. Minaren poesia. Poema
autobiografikoak dira, eta egileak bere barne-mina adierazten du. Talde
honetakoak dira, esaterako, "Mundian malerusik", "Bi berset
dolorusik", "Urxaphal bat".
2. Gorrotoaren poesia. Poema
manikeoak dira talde honetakoak, egilearen barne-mundua eta besteen aurkako
jarrera kontrajartzen ditu Etxahunek. Gisa horretakoa da "Etxahunen
bizitzaren kantorian".
3. Omenezko poemak. Zuberoako
gizon prestuen omenez egindako poemak dira sail honetakoak.
Etxahunen lanek arazo teoriko bi
jartzen dituzte begien aurrean: lehenik, erromantizismoarena; eta, bigarrenik,
bertsogintzaren eta poesiaren arteko marrarena.
Lehenengo gaiari buruz, honela
idatzi du Iñaki Aldekoak, mugimendu horrek idazle Zuberotarrarengan izandako
eragina ukatuz:
"'Romántico sin saberlo' como lo definió J. Haritschelhar, no disimula su deuda con la lírica amatoria tradicional [...] y sus composiciones autobiográficas de tono elegíaco [...] no contienen la nota de desafío y de rebeldía metafísica que caracterizó al Romanticismo europeo. Es decir, el sentido del mundo del bersolari suletino carecía de aquel ingrediente de idealismo exaltado -o, en su caso, de rebeldía desafiante contra el destino- que transmutaba el desasosiego de la vida en pasión solitaria y en afirmación del personalidad" (2004, 87).
Bigarren arazoa lehenengoa baino
konplexuagoa da, eta, beraz, ez da artikulu honetan askatzeko modukoa. Baina
badirudi bersolari/poetaren arteko desberdintasun marra garai haietan
idazlearen maila kulturalarekin eta lanen zabalkuntzarako aukeraturiko bideekin
loturik zegoela. XIX. mendean bertsolarien gaiak haien barne-munduarekin eta
sentimenduekin oso loturik zeuden. Beraz, poetek darabilten mundu-ikuskera eta
estilo-joera oso erraz lotu daitezke erromantizismoarekin. Baina, badirudi lana
ahozkotasunarekiko duen loturak definitzen duela, batez ere egitura eta
ahozkotasunaren marka zehatzei dagokienekiko. Zentzu horretan, Etxahunen
kasuan, poetaren eta bertsolariaren arteko haustura azaltzen da.
ETXAHUNen bertso batzu:Urxapal batMundian malerüsikBi ahizpakBi bertset dolorüsikGaztalondo handianOfizialarenakMaria Solt eta Kastero
"BILINTX",
Indalezio Bizkarrondo Ureña
Jaiotza:
1831eko apirilaren 30ean, Donostian.
Heriotza:
1876ko uztailaren 22an, Donostian.
Biografia:
Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa
Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin (1869) ezkondua. Haurra zelarik, jolasean
zebilela erori eta aurpegia itxuraldatua geratu zitzaion; hortik datorkio
"Moko" izengoitia. Beranduago
zezen batek harrapatu eta adarrekin hankak zeharkatu zizkion. Arzuaga
zurgindegian egin zuen lan ; gero Antzoki Zaharraren (Printzipal Antzokia)
zaindari edo kontserje izan zen. Bere
establezimendu txikitik aurreztuta zituen 8.000 erreal lapurtu zizkioten.
Azkoitiko Nicolasa Erquicia Macazaga andrearekin ezkondu zen. Bizcarrondok 1857-1858 urte inguruan idatzi zituen maitasunezko lehen bertsoak. Bigarren karlistadan Donostiako liberal boluntarioen batailoiko konpainian sartu zen boluntario modura.
1876ko urtarrilaren 20an, karlistek
botatako granada bat bere gelara sartu eta bi hankak suntsitu zizkion. Sei
hilabetez sekulako sufrikarioa bizi ondoren uztailaren 22an hil zen, euskal
foruak baliogabetu zituzten egun berean.
1884ko otsailaren 6an, Victoriano Iraola zinegotziak mozio bat aurkeztu zuen Donostiako Udalean, Principal Antzokiaren iparraldetik kale Nagusia eta Lasala plazatxoa batzen dituen kaleari Bilinch izena jartzea eskatzeko.
Poeta modura satira umoretsuaren -Michelenaren
arabera- eta sentimendu delikatu eta bizien maisua izan zen. Bertso bikainak
idatzi zituen -hala dio iruzkingileak-. Poetek oso barneko aitorpen orotatik
ihes egiten dute lotsatuta, umilagarria eta penagarria dela irizten baitute,
Bizcarrondok, ordea, literatura molde hori darabil. Poesia politikoari
dagokionez, herriaren saminaz zipriztindutako konposizioek duten garra dutela
esan daiteke.
BILINTXen bertso jarri ezagunenak:Behin batian LoiolanDomingo kanpainaJuana Bixenta OlabeJuramentuaKontxexirentzatLoriak udan ihintza bezelaPotajiarenakPozez ta bildurrazTriste bizi naiz etaZaldi zuriarenakBehin batean Loiolan euskal kanta herrikoi bat da, Bilintx bertsolari eta olerkari
donostiarrak egina. Abestiaren haria Donostiako Loiola auzoko jaietan gertatzen da,
non gizon batek, kantaria bera, gorte egiten baitio gutiziatzen duen neska
bati. Gizon hori Bilintx bera da;
izan ere, bertsolari horrek berari gertatutakoei buruzko bertsoak idatzi ohi
zituen.
EGAN talde azpeitiarrak abesti honen moldaketa
ederra egin zuen, beharbada bertsio guztietan ospetsuena. Horretarako, Jon Denver estatubatuar flok abeslariaren "Annie's
Song" kantaren doinua gehitu zien Bilintxen jatorrizko bertsoen hitzei.
Behin batean Loiolan
erromeria zan,
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan;
txoria baino ere
arinago dantzan;
huraxe bai polita,
han politik bazan!
Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan,
adituko zidala
zer nahi nion esan.
Arkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan;
kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.
"Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
baina halare zaude
oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok!
esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu?
ni zurekin? jai jai!"
Egan taldearen "Behin batean Loiola"
abestiaren bertsioa entzungai.
Behin batean Loiolan euskal kanta herrikoi bat da, Bilintx bertsolari eta olerkari
donostiarrak egina. Abestiaren haria Donostiako Loiola auzoko jaietan gertatzen da,
non gizon batek, kantaria bera, gorte egiten baitio gutiziatzen duen neska
bati. Gizon hori Bilintx bera da;
izan ere, bertsolari horrek berari gertatutakoei buruzko bertsoak idatzi ohi
zituen.
EGAN talde azpeitiarrak abesti honen moldaketa
ederra egin zuen, beharbada bertsio guztietan ospetsuena. Horretarako, Jon Denver estatubatuar flok abeslariaren "Annie's
Song" kantaren doinua gehitu zien Bilintxen jatorrizko bertsoen hitzei.
Behin batean Loiolan
|
Esan nion desio
|
Arkitu ginanian
|
"Dama polita zera, |
Egan taldearen "Behin batean Loiola"
abestiaren bertsioa entzungai.
Triste bizi naiz eta
Ilko banitz obe;
Badauzkat barrenian
Zenbait atsekabe.
Dama bat maitatzen det;
Baña aren jabe
Sekulan izaiteko
Esperantzik gabe."
Batzuentzat, BILINTXen testu antologikoa da "Neskatxa bati mutill batek jarriak":
Goguan izango det |
Egiyazko amoriyoz |
Nere biyotzak o zer |
Au nere zoramena |
Zer ote da graziyan |
Nik eziñ xinistu det |
Fiñ nabillen edo ez |
Zure graziyetara |
Ala dirurizu ta |
Lengo egun batian, |
Aguro ezkontzeko |
Aditzera detanez, |
Bañan ikusten zaitut |
Senartzat nai al nazun |
Baldiñ ez banaitzazu |
Au nik diyot: |
XENPELAR", Juan
Frantzisko Petriarena Berrondo
Jaiotza: 1835eko ilbeltzaren (urtarrila) 13an, Errenterian.
Heriotza: 1869ko abenduaren 8an, Errenterian.
Biografia:
"Zalantzak daude, Xenpelar Oiartzunen edo Errenterian jaioa ote den. Oiartzunen bataiatu zuten baina Errenterian bizi izan zen, errenteriartzat jotzen zuten bere garaikoek; hil ere, Errenterian hil zen. Xenpelar izengoitia nondik datorkion jakiteko, berriz, XVIII. mendearen bukaera eta XIX.aren hasierara jo behar dugu: garai horretako gerrateek udalak oso zorpetuta utzi zituzten eta beharrak eraman zituen udal ondasunak, basoak batez ere, saltzera. Errenteriako Udalarena zen Senperelarre edo Senperenlarre saldu zutenetako bat zen. Erostuna: sortzez Sunbilakoa, baina Oiartzunen bizi zen Juan Kruz Petriarena, Xenpelarren aitona.
Bost anai-arreben artean hirugarrena zen Xenpelar. Senperelarre ez zen baserri aberatsa: sagasti politak bazituen, baina hainbeste laguni jaten emateko adina lur ez. "Xenpelar" Egurrola baserrira bidali zuten, osaba-izebengana, eta mandazainak zirenez, zeregin horretan ez ezik oteketan ere lagundu behar izan zuen, Senpelarrera bueltatu zen arte. Handik gutxira ere, industrializazio garaietan, baserria utzi eta ogibidea irabaztera jo bide zuten hiribildura eta Madalen kalean jarri bizitzen ama, Jose Mari, Mª Luisa senideak, eta Xenpelar bera. Etxe horretara ezkonduko zen Xenpelar 1859ko abenduaren 22an Maria Josefa Retegi Mitxelenarekin, eta bertan izango hiru alabak.
Xenpelarri egokitu zitzaion gure gizartearen eraldaketa sakonenetakoa bere hezur-haragietan bizi izatea: baserri girotik industrializaziorako jauzia. Alde horretatik ere, Xenpelar bi munduren arteko zubia eta batura dugu. Xenpelarrek eta arreba Maria Luisak liho fabrikan egiten zuten lan.
1869an baztanga zabaldu zen Errenterian eta Xenpelarren etxeraino ere iritsi zen. Lehenik emaztea eraman zuen, Maria Josefa, 1869ko urriaren 25ean, 35 urteak bete berriak zituela. Bertsolaria ere ez zen izurriaz libratu. Arreba Maria Luisa lau urteko alabatxo Joxepa Antoni senarrarekin utzi eta anaia eta ilobatxoak zaintzera joan zen, bere bizia eta sabelean zeramanarena arrisku gorrian jarrita. Xenpelar 1869ko abenduaren 8an hil zen, 35 urte bete gabe, eta egun berean jaio Daniela, Maria Luisaren alabatxoa. Egun gutxi egin zituzten bizirik ama-alabek: Daniela abenduaren 17an hil zen, eta Maria Luisa 18an; biak baztangaz. Harrigarria da egoera hartan Xenpelarren hiru alabatxoak ez hiltzea. Aita Zavalak jaso duenez, 1869ko urriaren 10etik 1870eko urtarrilaren 17ra baztangak 29 lagun eraman zituen Errenterian."
--Familia bertsolaria--
"Xenpelarrek berezkoa zuen bertsozaletasuna eta mutil koskorretatik hasi
zen erakusten hartarako trebetasuna. Umetan oteketan ari zela makina bat bertso
kantatuak zituen. Familian ere bazegoen bertsolaririk. Gertuenak, arreba Maria
Luisa eta alaba Joxepa Antoni. Gehiago ere bai: Juana Joxepa Bengoetxea
Oiartzabal Andre handia errenteriarra (1861-11-22/1943-09-06), Jose Frantzisko
Petriarena Retegi, Xenpelarren ilobarekin ezkondua, bertsotan aritzen zen.
Xenpelarren garaikide Jose Antonio Bengoetxea Lekuona Ardotx bertsolari
oiartzuarra (1826-1878) ere osaba zuela dioenik bada."
Ekoizpen
oharrak:
Xenpelarren garaia arte bertsolaritza bat-batekotasunarekin, plaza eta
sagardotegiarekin lotuta dago. Eta Xenpelarrek ere giro hori bizi du: plazako
bertsolarien arteko lehia, desafioa, herrietako jaietako ospakizunak... Horrela
aritzeko belarria eta eztarria gutxienez beharko; eta besterik ere bai:
entzuleekin bat egiteko bizitasuna, buru-argitasuna, umorea... Xenpelarrek hori
ez ezik beste gaitasun bat ere bazuen: musika, doinuak asmatzekoa. Hitzen eta
doinuen berrikuntza beregan batu zituen. Horren lekukoa badugu. Xenpelar gaztea
zela, norbaitek (Bilintx? Iparragirre?) erronka jo omen zion Xenpelarri ez zela
gauza musika sortzeko. Xenpelarrek, berriz, bertsotan erantzun, eta berak
asmatutako doinua erabilita. Orduz gero, doinu horri «Iparragirreren doinua»
esaten zaio eta oso ezaguna da euskal herri guztietan. Beharrik, Makazagak
partitura jaso zuen.
"BORDEL", Jean Etxamendi Larralde
Jaiotza: 1792ko urtarrilaren 7an, Luzaiden.
Heriotza: 1879ko maiatzaren 30ean, Luzaiden.
Ospe handia izan zuen Lapurdin eta Nafarroa Beherean
ondu zituen Mendekoste bestetan, Ene Andregaiari, Ene izpirituan bazen
zenbait bertsu eta beste bertsoei esker.
Bere izena maiz aipatzen zen Otxalde eta Etxahunekin
batera. Liberala, erlijiosoa eta antimonarkikoa izan zen, XIX. mendeko gerlak
eta triskantzak ezagutu zituena. Bizikera gogorrak izan zituen Donostiako
gazteluan soldadu zela. Horren berri eman zigun bere bertso minberetan.
Zoritxarrez, bere bertso anitz galduak dira, eta salbatu direnak Luzaiden
bikario izan zen Jose Maria Satrustegi apaiz ikertzaileari esker. Ikus dezagun:
Biografia
Bordelia izeneko etxean, hortik etorri
zitzaion Bordel edo Borddel izengoitia. Etxe hau herriko hamalau etxe
zaharrenetako bat omen zen. Aita Pedro Etxamendi Gaztanbide zuen eta ama,
Josefa Larralde Auzki. Aitaren aldekoak baxenafarrak ziren, Mendibe herrikoak
eta Auzki familiakoak ziren Bordelia etxeko berezko deitura zeramatenak.
Frantziako Iraultzaren urteak ziren,
eta 1793ko apirilaren 25ean, frantsesek herria hartu eta su eman zioten.
Luzaidarrek alde egin behar izan zuten eta inguruetako herrietan aterpetu
ziren. Joan Etxamendi urte bateko haurra zen garai hartan. Badirudi Etxamendi
familia Auritz eta Erroibarren artean ibili zela aterpeturik. Hiru urteren
buruan herrira itzuli ziren, gainerako luzaidarrekin batera, baina ez zuten
etxe bat ere zutik aurkitu, den-denak kiskalita baitzeuden.
Horrela izanik, herriko etxe guztiak
berreraiki behar izan zituzten eta etxamenditarrek, urte askoren poderioz,
Bordelia berritu eta berriz bizitzeko moduan jarri zuten. Lan horietan zirela,
hazi eta koxkortu zen Joan Etxamendi. Senideek ostatu batean lan egiten
zuten arren, berez laborariak ziren, baita Joan Etxamendi ere, laboraria
bizibidez eta bertsolaria zaletasunez. Arnegiko Baxoa auzoko Joana Harrietekin
ezkondu eta lau seme-alaba munduratu zituzten: Aña Koxepa, Frantzisko, Maria
eta Migel. Aña Koxepa Eiheralarreko Arrosagarai deiturako mutil batekin
Bordelera ezkondu ziren, eta orduz geroztik Arrosagarai abizenekoak izan ziren
bertako seme-alabak.
Bordel gazte-gaztetik hasi zen bertsotan,
bat-batekoetan eta baita bertso-paperetan ere. Laster ospe handia bereganatu
zuen bai Nafarroa Garaian eta bai Baxenafarroan. Iparraldean Otxalde eta
Etxahunekin batera ibili omen zen eta punta-puntako bertsolaria zela erraiten
da. Bertso anitz egin bazuen ere, gehien-gehienak galduak dira, eta salbatu
direnak Luzaiden bikario izan zen Jose Maria Satrustegi apaiz arrazuarrak bildu
eta plazaratu zituen, Auspoa argitaletxearen bidez, 1965ean argitaratu
zuten Bordel bertsularia izeneko liburuan.
Manex Etxamendi ezterenzubitar
bertsolaria (1873-1960) sendikoa zuen eta jakin badakigu, 1958ko apirilaren
27an, Donibane Garazin omenaldia egin ziotenean izen bereko ilobak, hau da,
Manex (edo Joan) Etxamendi Larraldek osabaren omenezko bertsoak bota izan
zituela, zoritxarrez galduak direnak. Bestalde, aipatu beharra dago Juan Kruz
Arrosagarai, Bordel II.a deitua izan zena, birbiloba zuela eta etxe berean
sortua eta hazia zela.
Gizon erlijiosoa eta sinesmen handikoa
izanik, Joan Etxamendi liberala ere bazen - Luzaiden anitz ziren bezala -,
antimonarkikoa hasieran eta antikarlista gero. Hori oso kontuan
hartzekoa da, bere bizitzan izandako ibilerak eta egindako bertsoak ulertu ahal
izateko. 1879ko maiatzaren 30ean zendu zen, 87 urte zituela.
Bordel soldadu Donostiako
gazteluan
1823ko apirilaren 7an, Frantziako Luis
XVIII. erregeak igorritako armada boteretsuak Bidasoa ibaia zeharkatu zuen.
Angulemako Dukea zen agintari nagusia eta haien xedea Espainiako gobernu
liberala kentzea eta haren ordez, Fernando VII.a Madrilen errege ezartzea.
Armada hau historian ezaguna da San Luisen ehun mila semeak ezizenaz.
Apirilaren 9an, hau da, bi egun berantago, Oiartzunen Espainiako Errege Junta
eratu zuten. Handik zenbait egunetara Gasteiz hartu zuten eta maiatzaren 24an
Madrilen sartu ziren. Espainiar gobernu liberala Cadizen zegoen eta urriaren
1ean aipatu hiria hartu zuten. Donostia hesitu bazuten ere, ez zuen amorerik
eman irailaren 27ra arte. Frantsesak urriaren 3an sartu ziren eta bertan izan
ziren 1828ko maiatza arte.
Gerla honetan kokatu behar dugu Bordel
bertsolari luzaidarra. Enrike Zubiri Manezaundi
(1868-1943) Luzaiden sortutako idazle eta artikulu-egile oparoak herrikide zuen
Bordeli buruz zehazkizun biografiko anitz idatzi zituen. Erran daiteke bera
izan dela Bordelen biograforik onenetako bat. Manezaundik idatzi zuenez, 1822.
urtean, Espainiako Gobernuko liberalek Luzaideko gazte multzo bat hartu eta
bortxaz, Donostiako gaztelura soldadu igorri zituzten. Horien artean zeuden
Bordel bera eta bere anaia gazteago bat. Hor zeudela frantsesak Gipuzkoan sartu
ziren eta Donostia hesitu. Hortxe barruan ziren mutil luzaidarrak agintaritza
liberala defendatuz.
Hor ikusi eta jasan zituenak
ikaragarriak izan ziren eta hori dena kontatuz Donostian soldado izeneko bertso
sorta landu zuen. Osora hogeita hamar bertso ditu eta balore autobiografiko
handikoak dira. Antonio Arruek, Donostiako Camino Historia Batzordearen
bitartez, liburuxka bat plazaratu zuen 1971. urtean, gertatu zena kontatuz eta
iruzkinduz. Aipatu liburuak El bertsolari Bordel en el
castillo donostiarra, 1823 ( Bordel bertsolaria
Donostiako gazteluan, 1823) izena du.
Lehen bertsoan urtearen berri ematen digu:
Mila zortzi ehun eta
hogei ta hirurian
zerbitzuan ginauden
Donostia hirian
liberalitateko
bandera berrian.
Hartatik desertatu
inozentkerian,
miserable erori
etsaien erdian.
Bertso honetan kontatzen digu liberalen bandotik desertatu zuela.
Bigarren bertsoan honela jarraitzen du eguna eta ordua zehaztuz:
Hura zen ekainaren
hamabigarrena
gauazko bederatziak,
partitzeko orena;
Konda ahala bana
gehiago du pena;
Sofritzia ere ahal da
hala dabilena,
etsaiaren esklabo
munduko abilena.
Beraz, 1823ko ekainaren 12an, gaueko bederatzietan
desertatu zuten eta ihesari ekin zioten.
Hirugarrenean zenbat ziren ihesari ekin ziotenak eta nondik abiatu ziren kontatzen digu:
Murraila pian sartu
bederatzietan,
kanale bati barna,
atera errestan.
Bederatzi baginen
konpainia hartan,
zenbaitek malezia
zuten beren baitan,
deklaratzera nua
aski doloretan.
Beraz, bederatzi
lagun ziren, gaueko bederatzietan, harresi azpiko zulo batetik sartu eta
arrastaka ihesari ekin ziotenak.
Baina tamalez, beraien artean bazen salatzaile bat, eta zulotik atera orduko frantsesak ziren beraien zain. Bi aldeetatik tiroka hasi zitzaizkien eta frantsesek, espioi liberalak zirelakoan, preso hartu zituzten. Hori kontatzen du 4., 5. eta 6. bertsoetan. Seigarrenean honela dio:
Arribana baneza
ongi manifesta,
lastima ez laitenik
konpainian ezta.
Bi aldetarik tiroka
gure errekesta,
kosta haize bateki,
lur barna tenpesta,
han ikusi ginuen
terribleko besta.
Egun berean Hernanira eraman zituzten eta ekainaren 13an Tolosara. (13. bertsoan). 16. bertsoan Donostian ziren soldadu liberalek 1823ko maiatzaren 3ko gauean egin zuten hilketa handia aipatzen du:
Utzi ginuenian
Tolosa gibela,
segur da bihotzian
pena ginuela;
Ordenatzen zaguten
heriotze krudela,
anitz pikarderia
egin ginuela,
Mitxelenaren plaza,
behar ginuela.
Aipatu gauean Donostiako Lamota gazteluko goarnizioko soldadu liberal batzuek
Matias Mitxelena apeza eta San Telmo komentuko zazpi fraide erail zituzten eta
ondoren Urgull menditik itsasoko labarretara bota.
Tolosatik Ordiziara eraman zituzten (17. bertsoan), gero Arrasatera (18. bertsoan), Arrasatetik Gatzagara (19. bertsoan) eta azkenean Gasteizera (21. bertsoan) Han gobernadoreak galdekatu zituen eta nafarrak zirenez gero, Iruñera bidali zituen bertan epaiketa egin ziezaieten. (23. bertsoan). Astotik mandora, Iruñeko juntan ziren nafarrak Erriberakoak ziren, mendialdeko nafar euskaldunak gorrotatzen zituztenak, traidore izatea leporatzen zietenak, eta ehun makil-ukaldiko zigorra agindu zieten. Honela kontatzen du 26. bertsoan:
Nafarruako serbil
Lepondo gorriak,
Luzifer lotsa diro
haren koloriak.
Montañesak girela
oro tridoriak,
martier finitzeko
emanez odriak.
Arrasatu balitu
Enperadoreak!.
Bertsoan Bordelek aipatzen dituen Nafarroako serbil,
lepondo gorriak, Errege Juntako Erriberako nafar erdaldunak ziren, mendialdeko
nafar euskaldunei montañesak erraiten zietenak.
29. bertsoan eman zieten zigorra kontatzen digu. Preso hartutako zortzi mutilei ehun makilazo bizkarrean, bederatzigarrena, salatzailea izanki, libre utzia baitzen.
Zortzira, ehun palo
ordenatu zauten,
duda niz halakuek
arimarik bauten.
Ez dakit nehork ere
sinetsiko nauten,
zenbat purgatorio
erakutsi zauten!
Bihotza trankilago
bizi gira aurten.
Manezaundik idatzi zuenez, eta Luzaiden kontatzen denez, Bordelen anaia
gazteago bat zortzi mutil horien artean omen zegoen, osasunez makal samar
zebilena. Bordelek pentsatu zuen halako zigor gaiztotik ez zela bizirik aterako
eta berari berrehun makilkada emateko eskatu zion hango arduradunari. Eta
horrela egin omen zuten. Bertsoetan Bordelek ez digu horretaz deus aipatzen.
Zigorra jaso ondoren, askatasunean utzi zituzten eta Luzaidera itzultzen utzi zieten. Hori kontatzen du Bordelek azken bertsoan, hau da, 30.enean.
Gure libertatia
ongi etorri dela!
Lehen ikusi dugu
denbora krudela
estima dezagula
gure amodio fidela.
Pena duten guziak
kontsola ditela,
atsegin duteneri
egin guri bezala.
Badago kontakizun honetan ongi
ulertzen ez den afera. Zergatik, liberalak izanki, desertatu zuten Bordelek eta
beste mutilek, eta pasatu ziren monarkikoen alde borrokatzen ari ziren
frantsesen aldera? Antonio Arruek bere liburuan erraiten duenez, Bordelek
eta gainerakoek bazeukaten gertatzen ari zenaren berri, eta bazekiten liberalek
jadanik gerla galdua zutela. Horregatik garaileen aldera pasatzea erabaki
zuten.
Bordelen beste bertso sortak
Bertso anitz egin bazuen ere, maleruski
gehien-gehienak galduak dira eta gure egunetara iritsi direnak Jose Maria
Satrustegik herritarren ahotik jaso zituenak ditugu. Hona hemen, Satrustegiren
liburuan, modu kronologikoan antolaturik diren bertso sortak:
- Gurasoeri.
- Donostian soldado. (1823)
- Karlisten gerrako kantiak. (1838 edo 1839)
- Bihotza zeraut nigarrez urtzen.
- Barberaren koplak.
- Ene andregaiari.
- Mendekoste bestetan.
- Etxaundiko kantiak.
- Ayundamendukoak.
- Baigorriko hegalian.
- Ene izpirituan bazen zenbait bertsu.
- Luzaideko indemnizazioaren gainian.
- Aldudeko kantiak. (1864)
- Heriotz krudel bat. (1864)
- Limiten gainian. (1865)
- Napoleonen bertsuak. (1870)
- Bankako nexkatuak.
- Apezenak. (1876)
- Sortuz geroz guziek.
- Oroit gaiten guziok.
Hasieran erran dugun bezala, 87 urterekin hil zen Luzaideko bere etxean. Bere bizitzaren azken urteetan heriotzaren hurbiltasunaren aitzinean, biziki bertso sentituak egin zituen horren berri emanez. Hona hemen, amaiera gisa, Oroit gaiten guziok izeneko bertso sortaren lehena:
Oroit gaiten guziok
hiltzeko orenaz,
munduko izaitia
zenbat den gorenaz.
Jinko Jauna adora
obra hoberena,
gaztigatu gaberik
ifernuko penaz.
Luzaide jaioterriak birritan omendu du Bordel, 1970eko abuztuaren 16an eta 1985eko urriaren 22an; azken egun honetan oroitarria ezarri zuten.
OXALDE
Joannes Oxalde Etchechury
Jaiotza: 1814ko irailaren 28an, Bidarrain.
Heriotza: 1897ko abenduaren 13an, Bidarrain.
Biografía
Bidarraiko Mangia etxean jaio zen. Gurasoak Joanes eta
Joana zituen. Hamazortzi urterekin Aiherrara joan
zen bizi izatera, eta 1836an ezkondu zen, hogeita bi urte zituelarik.
1838an urte luzeetan lanbide izango zuen guardia eta
mugazain lanerako onartu zuten. Lana dela medio hainbeste herritara bidali
zuten. Lehena Zibitze izan zen, non zenbait hilabete eman zuen;
geroago Legarre (hiru urte eta bederatzi
hilabetez), Bidarrai (bost urtez), gero behartuta Heletara eta
hortik Sarara.
Hurrengo helmuga Lekorne izan zen; han zazpi urte eman zuen (denborarik
luzeena) eta hamaikagarren seme-alaba izan zuen; hainbeste umeren aita izateak
bere bizitza baldintzatu zuen, erretiratu eta gero ekonomikoki une latzak
pasatu zituelako. Lekorneko Atizane auzoko etxea utzi eta Makeara joan eta gero
bere lanbidean azken herria izango zenera,Beskoitzeko Urgazieta auzora
hain zuzen. 1886an berrogeita
hamaika urterekin zaintzaile lana egiteari utzi zion.
1859tik 1872 arte Beskoitzen bizi izan zenez bertako Herriko
Etxean oroitarria jarri zuten. Argentinako Entre Riosko probintziako Gualeguay hirira joan zen, Jose Mendiagak eta beste testigantza batzuek diotenaren arabera; han
emaztea eta haur batzuk utzi zituen eta Euskal Herrira itzuli zen. Bidarrai Sastrienia
etxean hil zen 1897ko abenduaren 13an. Apaizik gabe ehortzita, ez da bere arrastorik geratzen herriko
hilerrian. Dirudienez herriko apaizak ez zuen oso laket izan Otsalderen bizitza
familiarra ezta bere errepublikar ideologia; hala ere izan zuen harreman onik
apaiz euskaltzale batekin, Gratien Ademarekin.
Lanak
Bertsolari gisa Ipar Euskal Herriko bere garaiko onenekin
lehiatu zen eta ospe handikoa izan zen: berrogei bat urtez Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan
zehar ibili zen. Manex Hiriart-Urrutik berari buruz idatzi
zuen eta esapide bat ere sortu zen bere ospeagatik:
Emak hor Oxalde,
Eskualdunen alde.
Lore Jokoetan
Bere olerki eta bertso asko Lore Jokoen karietara
idatziak dira.1851ean lehen saria irabazi zuen Urruñan Kantu
berriak Urruñako pilota partidaren sujeten gainean emanak gaiari
buruz.
Bertso eta olerki batzuk
·
Iruñeko ferietan
·
Makila
·
Biba Luis Napoleon! (1852, Urruñako Lore Jokoetan)
·
Italiako gerla berriaren gainean (1859)
·
Espaniol baten tratua (1859)
·
Enperatrizari (1868), lehen saria
Saran. Eugenia de Montijori eskainia.
·
Khilo egilearen kantuak (1878),
bigarren saria.
·
Beranteko urrikiak (1880), bigarren saria
Maulen.
·
Madalen Larralde (1894, Donibane Garazin
saritua)
Bere omenez
Jaioterria baino, Beskoitzek izan du gogoan;
aipatu den oroitarriaz gain, Aturri ertzeko herrian Otxalde flok taldea sortu
zen 1976an, "mugazain kontrabandista" honen omenez.
IPARAGIRRE
Jose Maria Iparaguirre Balerdi
Jaiotza: 1820ko abuztuaren 12an, Urretxun.
Heriotza: 1881eko apiriralen 6an, Itsason.
Abeslari eta poeta herrikoia. Jatorriz Idiazabalgoa zen
Aita merkataria zen eta semeak ikasketak burutzea nahi zuen, hori dela eta Zerainera bidali zuen. Han, osaba batek gaztelania eta gramatika erakutsi zizkion. 11 urte zituela Gasteiza bidali zuten latina ikas zezan -itxura batean apaiz izatea nahi zuten-. Ondoren, 13 urterekin, familia Madrilera aldatu zen eta mutikoa jesuiten San Isidro el Real ikastetxean sartu zuten.
1833an lehen karlistada lehertu zenean, etxetik alde egin "Nire
herrikideenganako maitasunak bultzatuta, eta ez beste ezerk" eta Euskal
Herrira abiatu zen Iparraguirre, karlistekin Gipuzkoako lehen batailoiean
borrokatzeko. 14 urte besterik ez zituen. Atseden unetan, gitarra hartzen zuen
berak sortutako letra eta musikarekin abestiak jotzeko. Arrigorriagako borrokan
(1835) zauritu egin zuten. Haren ostean, Carlosen alarbaderoen konpainian
sartu zuen.
Bidaiaria
Gatazka amaitu zenean Frantziara
joan zen gitarra hartuta, Bergarako Hitzarmenera atxiki gabe. 19 urte zituen eta ordutik aurrera
bidaiatzen eman zituen urteak berak sortutako abestiak abestuz. Horietako
batzuek betikotu egin dute urretxuarra. Frantzian frantsesa ikasi zuen eta,
besteak beste Lamartine edo Chateaubriand irakurri zituen. Bere gitarra beti
gainean eramaten zuen eta ahaire eder bat ere eskaini zion: Gitarra
zartxo bat det. 48ko Iraultzan ere izan zen Iparraguirre barrikadetan
Marsellesa ospetsua intonatuz, modu horretan jendea adoretzea lortzen zuen.
Napoleon IIIak kanporatu egin zuen iraultza hauspotzeagatik; Suitzara abiatu
zen, Italia, Alemania eta Inagalaterran barna. Hala, 1851n Londresera iritsi
zen Florentziako konpainia batekin.
Gernikako Arbola
1853an indultu bati esker Euskal
Herrira itzuli eta bertako karrikak kantuan zeharkatu zituen. Letrak eta musika
sortzen jarraitu zuen; modu horretan, Gernikako Arbola deitu
zuen konposizio bat taxutuz zuen. Madrileko San Luis kafetegian jo zuen lehen
aldiz Juan Jose Altuna euskal organo-jotzailearekin batera. Orduan Madrilen
bizi ziren euskaldun asko kafetegi horretara joaten ziren. Euskal Marsellesa
abian zen; ereserkiak indarra hartu zuen, Euskal Herriraino heldu zen eta
guztiek abesten zuten, sarritan denak batera, Iparraguirre ere han zela.
Agintariek -Mazarredo- mehatxu gisa hauteman zituzten kantaldi haiek eta
1855ean kanporatu egin zuten urretxuarra, Guardia Zibilak lagunduta.
Hegoamerikara
Gauzak horrela, han-hemenka
bidaiatu behar izan zuen berriz ere, etengabe euskal sustrai sakoneko bertsoak
eta musika sortuz. Hegoamerikara jo (1859) eta Buenos Airesen eman zituen
hainbat urte. Gipuzkoar batekin ezkondu (Maria Angela Averejeta) zen eta zortzi
seme-alaba izan zituzten. Argentinan zela azken foruak baliogabetu zituzten
Euskal Herrian (1876). Ondoren Uruguaira joan zen eta 1878an itzulera bidaia
hasi zuen. Bordelera iritsita, euskaldunen koloniak harrera egin zion.
Itzulera
Euskal herrikideek Europarako
bidaia ordaindu zioten 1876an "La Paz" delakoak sortutako harpidetzan
baten bidez. Tolosan, Donostian eta bere jaioterrian izan zen; ondoren,
Madrilera jo zuen, enbata bortitz baten ondorioz itotako Gipuzkoa eta Bizkaiko
hirurehun arrantzaleen familien aldeko ekitaldietan parte hartzeko. 1879an
Iparraguirre donetsi egin zuten Elizondon (Nafarroa) Arrese Beita bizkaitarrarekin batera.
Hortik aurrera Euskal Herriaren
benetako ikur bilakatu zen. Madrilen, bertan bizi ziren euskaldun guztiek
Teatro Real delakoan omenaldi handi bat egin zioten Gayarrerekin batera. 60
zituela Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiek pentsio bat ezarri zioten
eta Nafarroakoak dohaintza eman zion Arturo Campion jaunaren eskutik (1880).
Itsason hil zen, Zozabarro baserrian
1881eko apirilaren 6an lagunekin afaltzen ari zela.
Ekoizpena
Hainbat eta hainbat abesti sortu
eta abestu zituen -gaur egun tradizionak-. Hona hemen ezagunenak: Ume
eder bat; Zibillak esan naute; Agur Euskalerri-ari; Gitarra
zartxo bat da; Nere etorrera lur maitera ("Can.
Vasc. " Mant. 1877, I, 51-60. or.); Biba Euskera ("Can.
Vasc." Mant., 1878, II, 1. or.); Nere Maitearentzat ("Can.
Vasc." Mant., 1877, I. 1-12. or.); Gernikako Arbola ("Can.
Manterola, 1878, III. 73. or.); Nere andrea; Ara, nun
diran; Okendo. Abesti horietako asko Philips diskan (33
1/3) topa ditzakegu, Patxi Andionek egokitu eta abestuta eta Rafael Ferroren
musika-egokitzapenekin. Abesti hauek topa daitezke: Nere amak ba leki; Gora
Rioja; Nere etorrera; Gitarra zartxo bat; Trapu
zaarrak; Ezkongaietan; Ume eder bat; Agur
Euskal Erriari; Errukarria; Zu, maitea; Nere
izarra; Oi nere zoragarria; Zugana Manuela; Gernikako arbola. Alfredo
Garrido arduratu zen alderdi artistikoa zuzentzeaz eta Luis Iriondo euskara
gainbegiratzeaz. 1984an Jose Antonio Urdiain tenoreak eta Euskadiko Orkestra
Sinfonikoak (J. Bello Portuk harmonizazio-lanak egin zituen) LP bat grabatu
zuten Iparraguirreren abesti herrikoiekin.
Gernikako Arbola izan zen, zalantzarik gabe,
Iparraguirreren abesti ospetsuena. Abesti hori berehala hedatu zen Euskal
Herriko txoko guztietara eta foruzale guztiak batu ziren haren inguruan, bai
liberal eta karlistak eta baita nazionalistak ere.
Espainiako senatuan 1864an gure
foruak eztabaidagai zirela, Sanchez Silvak foruen aurkako diskurtsoa eman
ostean, Arabako senatariak, Pedro de Egañak Iparraguirrek, foruen "izen
santu" modura, pizten zuen grina aipatu eta bere herrian nosotros te
adoramos oh arbol santo de Guernica estrofa abestean, koplari
ibiltariaren kantu magikoak harrapatuta, 6.000 pertsonak txapelak nola kentzen
zuten ikusi zuela adierazi zion.
1893-1894ko "gamazada"
delakoan zehar milaka manifestarik abestu zuten Euskal Herriko bazter guztietan
eta gaztelaniazko errepika bat ere konposatu zen (ikus GAMAZADA).
Ondoren, foruen aldeko
aldarrikapen guztietan agertu zen, 1917an esate baterako. 1931n Marsellesa eta Internacional abestiekin
batera, errepublikazaleen kantu bilakatu zen, hala, errepublikano guztientzat
hauxe zen benetako euskal ereserkia.
Hala ere, frankismoan zehar sendo
zegoen karlismoak bere egin zuen abestia; horren ondorioz, erregimenaren aurka
zeuden herritarren artean estimua galdu zuen. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak
(Gasteiz) beste ereserki bat hartu zuen, oraingoan ofiziala.
Iparraldean oso ezaguna zen
abestia eta Lehen Mundu Gerraren amaiera oroitzeko urtero egiten ziren
ospakizunetan Gernikako arbola Marsellesarekin batera
intonatzen zen. Enbata sortu zenean haren doinuak entzun
ziren, izan ere, Iparraldeko euskaldunek edozein ospakizun handi baliatzen
zuten abesti hura abesteko.
Iparaguirreren agurra politikagintzari
Gabriel de Manterola poetaren
eskuzabaltasunari esker, testamentu politiko moduko hau barnera dezakegu hemen
oso-osorik; aipatutako lagun handi horrek Londreseko liburu-denda zahar batean
aurkitu zuen liburuxka batetik hartua. "Album de la Caridad" izeneko
liburuxka horretan (hitzaldi literarioa) gaztelaniazko, galizierazko eta
euskarazko literatura-lanak jasotzen dira. 1877ko uztailaren 29an argitaratu
zen Buenos Airesen. Honatx Iparraguirreren poema:
Jaungoikoa
eta arbola
I |
II |
III |
IV |
V |
VI |
VII |
- https://eu.wikipedia.org/
- https://www.bertsolari.eus/biografiak/
- http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/
- https://www.kazeta.eus/es/info_kz/20201116/bordel-bertsolaria-donostian-soldadu
- http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/
- https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolaritza/historia
- PEREZ, Elixabete. Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar 1835-1869. Bidegileak bilduma, 2011. http://euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/61%20XENPELAR.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.