Zer da bertsolaritza?
Xabier Amurizak
bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza:
Era berean, Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren “Bat-bateko bertsolaritza” liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da.
Metrikaren aldetik, bertsolaritza egituratzeko unitatea bertsoa da, ahapaldia edo estrofa esaten dena.
Ahapaldi edo bertso batek hiru arau nagusi bete behar ditu:
- Kantatu ahal izateko doinua behar du.
- Molde bakoitzaren arabera silabak ondo neurtu behar dira.
- Puntu bakoitza errimatu egin behar da.
DOINUA
Bertsolaria, oraingoz ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
1. Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
2. Neurriz papera datozen doinu berriak.
3. Propio osatutako doinuak.
Musika-tresnen laguntzari gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsatzen da.
NEURRIAK
Hauxe da bertso teknikaren gauzarik zailenetakoa, ez baita nolanahi neurtu behar, oso zehatz baizik. Gaizki neurtzen baldin bada, ezingo da ondo kantatu. Beraz, neurria oso zehatza da. Silabak ez ditu bertsolariak hatzekin kontatzen, gauzak esaten eta kantatzen jakiteko doinuak markatzen dio ibilbidea.
- Oinak (errimatzen duten hitzak) bi lerrotik bi lerrora azaltzen dira.
- Oin batetik bestera dagoen tarteari puntua deritzo.
Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du.
Zortziko handia: lau puntutako ahapaldia da, hots, zortzi lerro. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa.
B-D-G-R gara-bolada
dira-segida
zuri-dirudi
neri-bedi
….
P-T-K aparta-marka
erreka-erreta
beti-baleki
….
L epela-sabela
….
IL bila-mutila
….
M-N zama-lana
gizona-broma
….
IN mina-fina
baino-laino
….
S-Z-X babesa-meza-kexa
ikusi-jauzi-kutixi
….
TS-TZ-TX mahatsa– latza– martxa
hitsa– hitza– txitxa
….
RR sagarra- belarra
jarri-ekarri
harro-katxarro
….
Diptongoak: besterik gabe errima ona egiten dute
gai-jai
sasoi-otoi
gau-nau
neu-heu
L-N-R-S-Z-TS-TZ kontsonantez bukatzen diren hitzek aurreko bokalaren berdintasuna aski dute:
mutil-hurbil
hemen-omen
behar-elkar
ihes-babes
…
Hitza A-AK mugatzaileaz edo deklinabide atzizkiaz bukatzen denean (-N,-RA,-TIK…) hitzaren aurreko silabak ere errimatu behar du:
mendiak-handiak
ondotik-gogotik
A bokalaz bukatzen diren hitzetan azken aurreko silabako bokala ere berdina bada, errima hobea da:
dena-pena
argala-formala
….
A – E – I – O – U bokalez bukatzean, azken aurreko silabako bokala berdina izatea hobesten da:
erne–eme
ondo-egongo
bukatu-ukatu
Ahozko literatura ez tradizionalaren barruan kokatzen da bertsolaritza. Bi adar izan ditu: bat-bateko jardunaldia eta bertso jarriak.
Eredu klasikoetan idatziko bertsoak dira bertsolariarentzat bat-bateko bertsoetan jarraitu beharreko bidea.
Berdin berdin esaten zaio, berez, bertsolaria hala jendaurrean bat-batean kantatzen dituen bertsoen egileari nola bertsopaperen egileari.
Pernando Amezketarra, Etxahun, Bilintx, Xenpelar eta Txirritaren bat-bateko bertsoak anekdota hutsa dira. Aipatutako bertsolarien ia bertso guztiak (gutxixeago Txirritaren kasuan) bertso idatziak dira, ez bat-batean boteak, eta, hala ere, lehen mailako bertsolaritzak dauzka herriak bertsolari horiek guztiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.