Izena duen guztia bada... IZENADUBA!
Gaur egun, Olentzeroren etxea Mungian dago, Izenaduba parke-tematikoaren barruan. Baserriaren izena Landetxo Goikoa da. Baserri hau, Mungiako Landetxo auzoan dago eta 1510. urtean eraiki omen zuten lehen aldiz. Hortaz, 504 urte ditu. Horrek esan nahi du, Bizkaiko landa-etxerik zaharrena dela eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa. Hori da, kontuan hartu den arrazoia, Olentzeroren etxea izateko.
Landetxo familiak Euskal Herriko lehenengotariko baserria eraiki zuen 1510.
urte inguruan, hiru mende lehenagotik bizi ziren lekuan bertan.
Lau mende igaro ostean, 1999an, Mungiako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak
baserriaren berreraikuntza lanei ekin zieten eta aditu talde bati eman zioten
berreraikitze-proiektu horren ardura. Orduan, baserria erabat desmuntatzea,
deseraikitzea erabaki zen; eta deseraikitze lan horretan agertu zen jatorrizko
Landetxo, eraikin bikaina eta konplexutasun tekniko handikoa.
Egurrezko piezak ordenan jarri, banan-banan konpondu eta falta zirenen
ordezkoak egin ziren; habe eta zutabe paregabe haiek eta oholek aztarnak,
seinaleak eta artekak zeuzkaten, eta horiek jatorrizko etxearen gaineko berri
zehatza ematen zuten.
Baserria lantegi oso bat da. Bisitaldian ikusten denez,
bizitzeko baino gehiago ekoizteko pentsatutako etxea da: arnaga edo garautegia
(ekoizten zena bertan biltzeko), aireztapen-sistemak, suaren eta kearen
aprobetxamendua, gizon-emakumeak eta animaliak lehengoz banatzen dituen horma…
Landetxo muino baten eraiki
zuten, ibaiko uren eragin kaltegarrietatik seguru, bere lantzar eta soroak
inguruan zituela. Baina Landetxotarrek erakusteko etxe izatea ere nahi izan
izan zuten, etxejaunen estatus berria agerian utziko zuen etxea ( nobleen
eskubide berdinak baitzituzten).
Etxea, baserria, bertan bizi direnen munduaren ardatza
da.
Beheko-suaren (laratza bertan)
eta suaren beraren bueltan desagertu zaigun mundu horretan mito, siniskera eta
errituak sortzen dira.
Bertan suaren eta errautsen
zentzua hartu ahal izaten dugu gogoan. Kutunak, lizarra, aizkora, ogia,
eguzkilorea… ikusten ditugu. Siniskera horiek bilduta daude guztien barne-muina
azaltzen duen erakusketan.
Baserria
urteetan euskaldunon babeslekua izan da, baina nola bizi ziren gure arbasoak?
Abereak jagon, baserriko lanak burutu, siniskerak... Guzti guztia Mungian
ikusgai daukagu.
Gu beheko suaren
inguruan jarri ginen. Ahozko tradizioa oso garrantzitsua izan da euskaldunontzat. Aintzina, familia beheko suaren aldamenean esertzen zen eta aitita-amamek ipuinak eta istorioak kontatzen zizkieten ilobei.
Ate gainean eguzkilore
bat dago eta, Mari Domingik esan zigun bezala, lore horrek pertsonaia gaiztoengandik
babestuko gaitu etxean gauden bitartean.
Azaroaren 26an Mungiako Izenaduba basora joan ginen Kontxa Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 1go zikloko ikasleak. Egun ederra pasa genuen eta poz-pozik bueltatu ginen Karrantzara. Egun euritsu egin zuen arren, ondo
baino hobeto ibili ginen euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutzen eta gertutik ikusteko eta hitz egiteko aukera izan genuelarik. Olentzerorekin ere egon ginen eta gure Gabonetako gutunak eman genizkion ilusio handiz.
Sugar, Mariren senarra
Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai
mitologiko ugari ere ezagutu genituen; esate baterako, Mari Domingi, Lamiak,
Sugar, Mari sorgina, Jentilak, Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori
laguntzailea), Akerbeltz…
3D SIMULAGAILUA
Haur
eta nagusientzako aukera paregabea 3D esperientzia berri bat bizitzeko; gerrikoa ondo lotu eta
betaurreko bereziak jantzi genituen.
Hasieran beldurra, oihuak eta urduritasuna nagusi izan ziren, baina bukatu bezain pronto berriro martxan jartzea eskatzen zioten bertako arduradunari. Oso dibertigarria izan zen, bai horixe!
MARTZELINA SORGINAREN BARATZA
SENDABELARRAK ditu Martzelina sorginak bere baratze ederrean. Lamiak,
Maritxu Teiletakoa, Tartalo edo galtzagorriak gaixotzen direnean, ospitalera
joan beharrean bertara hurbiltzen dira sorginak bere ukendu eta edabe
magikoekin osatu ditzan. Sorginak izaki zitalak direneko uste hori ez baita
Mungiako Izenaduba Basoan, euskal mitologia ezagutzeko lekurik aproposenean.
NAPO ASTOA
Izenaduba Basoan Gabonetako protagonista batekin egoteko abagunea izan genuen: Olentzeroren lagun leiala, Napo.
Napo, Olentzerorekin batera, Euskal Herri osoko umeei Gabonetan opariak
banatzeko ardura dauka.
Napok Euskal Herriko herri guztietako etxeak ezagutzen ditu.
Ai Ene!!... Zer izango litzateke Olentzerorena, Napo gabe.
LAMIAK
Maitagarriak dira, sirenen antzekoak. Emakume itxura daukate baina ahate-hankak, oilo hankak edo ahuntz hankak. Iturburu eta erreketan bizi dira, baita ibaiertzetan eta haitzuloetan ere. Lamiak orrazia eramaten du, ile luzeak atontzen egon eta gure etorrera sentitzean ihesi joan dena. Haserretzen badira zuetako baten bat eraman dezakete. Baina maitemindu ere, errez maitemintzen dira. Beraz, erne!
AKERBELTZ
Bere esku utzitako animaliak babesturik omen dira, horregatik etxe askotan aker beltz bat izaten zuten, Akerbeltzaren irudia izanik, etxeko animaliak ez omen zituen gaixotasunak jotzen.
MARI TEILETAKO
"Mari Teiletako
gona gorria
eraman hagin-zaharra
eta ekarri berria"
Mari Teiletakok Euskal
Herrian haurrei erortzen zaizkien hortzak jasotzen ditu eta izar bihurtzen
ditu.
"Ai, ai, aiii! Eider garrasi batean hasi da, eskuak aho ahoan dituela.
- Odoletan daukat!
- Ene! Hagina jausi zaizu eta! -esan dio amamak-. Handi egiten ari zaren seinale... Lasai egon, gehiago jausiko zaizkizu eta berriak hazi. Lehenengoa duzu hau. Eta orain badakizu zer egin behar duzun?
Eiderrek jakin-minez begiratu dio, negarrari eutsita.
- Hartu hortza eta teilatura bota. Eta ikusiko duzu. Bihar, iratzarri orduko, Mari Teiletakok oparitxo lagako dizu burukoaren azpian.
- Orduan, Olentzero bezalakoa da?
- Antzekoa, laztana, -erantzun dio amamak irribaretsu.
Eiderrek indar guztiz bota du hagina etxeko teilatuaren gainera. Bitartean, amamak, poz-pozik, ondoko bertso hauek kantatu ditu:
"Mari Teiletako
gona gorria
eraman hagin-zaharra
eta ekarri berri"
ZEZENGORRI
Izaki honek haitzulo askoren sarrerak zaintzen omen ditu, jendea sartzen utzi gabe.
Baina Karrantzako umeak ausartak direla eta haitzuloan sartu ziren.
Mariren kobazuloan
sartzeak beldur pixka bat ematen badu ere,
barruko aldeak merezi du, zalantzarik gabe.
Gogoan
izan asko direla Mariren inguruko kontuak: esaterako, Mari
haserretzen bada, ekaitza eta txingorra sortuko duela.
Lapurrei
ostutakoarekin bizi omen da Mari, ez da gezurraren lagun,
harrokeriarena ere ez, emandako hitza bete egin behar dela
dio eta lagun hurkoari lagundu. Ez zaio bizkarrik eman behar,
hika egin behar zaio eta berak eskatuta ere, ez gara inoiz
eseriko.
Mari jainkosa izadiko erregina da.
Gehienetan emakume gorputzarekin eta aurpegiarekin irudikatu da, dotore
jantzita (usuenik gorriz). Zuhaitz, arrano, behi edo suzko emakume gisara ere
agertzen da. Sugaar da
bere bikotekidea. Hainbat menditako leizeetan bizi da
2007ko abenduan ateak ireki zituenetik egun arte, 200.000 bisitari baino
gehiago izan ditu zentroak, horietatik 40.000 inguru ikasleak izan direlarik.
Izenaduba Basoa, aisialdirako alternatiba den heinean, erreferente bilakatu da
azken zazpi urte hauetan. Urtero jasotzen dituen 30.000 bisitari baino
gehiagoren artean, bai adin ezberdinetako pertsonak, bai Euskal Herriko hainbat
txokotatik etorritakoak daude, helduak, umeak, ikastetxeak, elkarteak,
familiak, kuadrilak…
2013 urtean 40.000 bisitatik gora jaso zituzten, Euskal Herriko interpretazio zentrorik bisitatuena bilakatuz. Erronka handia dute beraz aurretik kalitatezko esperientzia kulturala eskaintzen jarraitzeko, eta horretarako lanean ari dira. “Lamiak, Tartalo eta basoko beste izakiak txukun mantentzen ditugu” diote zentroko arduradunek. “Pertsonaiak eta instalakuntzak berriztatu egin ditugu eta basoa gero eta ederrago dago”, ziurtatu dute. Eta hori lortzea merkea ez bada ere, “gure basoak eta bertan bizi diren izaki guztiek merezi dute”.
Azaroa eta abendua
mugimendu handiko hilabeteak dira Izenaduba Basoan. Gabonen atarian gaude, eta
Olentzeroren etxeraino ehunaka ume, gazte zein heldu hurbiltzen dira astero,
ikazkina ezagutzera. Baina Olentzero ez da basoan bizi den pertsonaia bakarra.
Besteak beste, Mari, Tartalo, Basajaun eta galtzagorriak ere bizi dira bertan.
OLENTZERO
Negua badator eta berarekin batera
gabonak eta …….. OLENTZERO !! Bai lagunok hilabete erdi bat baino gutxiago falta da Olentzero gure etxeetara opariak ekartzeko.
Baina
nor da Olentzero?
Olentzero neguko
solstizio edo gabonetako pertsonaiarik garrantzitsuena da. Badira
elezaharrak, Olentzero azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi,
Kristauen jainkoa, etorri zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek
iraun zuen, eta honek eman zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Olentzero
da, beraz, menditik jaisten dena Jesusen jaiotzaz iragartzeko.
Olentzeroren mitoa
mendez mende hedatu da gaur egungo ezaugarrietara egokituz. Olentzerok
eguberrian Euskal Herriko ume guztiei opariak ekartzen dizkie. Gabon gauean,
etxekoak oheratutakoan, tximiniatik sartzen da Gabon suarekin epeltzera,
horregatik, egun horretan tximinia garbi egon behar da.
Olentzeroren
ohitura Euskal Herri osoan eragin handia izan duenez, nonbaiten Olentzeroren
etxe ofiziala jarri behar zen. Leku hori Mungia izan da.
Cristianek bere anaia den Anderren txupetea ere bertan laga zuen
Olentzerori gutunak ematen
HERENSUGEA
Suge handi bat da, zenbaitetan zazpi buru dituena, baina gehienetan bat bakarrik.
JENTILAK
Kristautasuna onartzen ez zuten gizakiak. Jentilak izaki handi-handiak dira,
sano indartsuak. Hain dirahandiak ezen errekako ura edaten dutenean ez
den errotarako urik geratzen, sikatu-akabatu egiten dituzte errekak.
Basoan bizi dira jentilak,
artzainlanetan, nekazaritzan, errementaritzan…
Badira gauez baino ateratzen ez
direla diotenak eta, antza denez, inork ezagutu ez ditzan joan-etorrian
ibiltzen dira.
Lan egiteaz gainera, jentilak
olgetan ere ibiltzen ei dira. Handi-handiak direnez gero, piloten ordez
harriak darabiltzate. Harrioi “jentilarri” esaten zaie.
Euskal Herri
osoan da entzuna pertsonaia mitologiko ezagun hau. Gipuzkoan batez ere, baina
Bizkaian, Nafarroan, Araban nahiz Lapurdin ere ageri zaizkigu jeinu honi
buruzko aipamenak.
Jentilak kristautasunaren aurretik lurralde horietan
bizi ziren pertsona fedegabeak omen ziren. Izena 'gentil' hitz latindarretik
dator, eta horrela deritzoten pertsona fedegabeei. Kristautasuna
etorri zenean, beraien bizimodua aldatu egin zen, eta mendian bizi ziren,
bakarrik, etxe urrunetan, beste herritar kristau guztiengandik aldenduta.
Besteengandik aldenduta bizi baziren ere, fededunekin bakean bizi ziren.
Kristauek jentila deitzen zioten pertsona fedegabeari. Gizaseme basatiak,
erraldoiak eta indartsuak ziren, harkaitz puska ikaragarriak urrutira botatzen
zituztenak. Hori dela eta, leku askotan agertzen diren harritzarrei Jentilarri
deitzen zaie. Harrespil eta trikuharri ugari
eraiki dituzte Euskal Herri osoan. Oro har, monumentu megalitikoen sortzaile bezala agertzen
zaizkigu. Lehen meatzariak, lehen gari landatzaileak, lehen errementariak,
lehen errotariak … ere izan dira jeinu hauek. Lehenengo elizen eraikuntzan ere
lagundu omen zuten haien indar itzelarekin. Hala izan omen zen Bizkaian,
Ondarroan eta Markinan, besteak beste.
Behin batean, Jentilek, Aralarko
muino batean jolasean ari zirela, laino argitsu bat ikusi omen zuten hurbiltzen
ekialdetik. Izututa, jakintsu nagusi batengana jo omen zuten. Jakintsuak, laino
distiratsua ikusi zuenean, honela esan zuen: “Kixmi jaio da, gure askaziak
berea egin du, bota nazazue amildegitik behera”. Jentilek jaurti zuten agurea,
eta, lainoa atzetik zutela, korrika abiatu ziren mendebalderantz. Arraztarango
aranera iritsi zirenean, harri zabal handi baten azpian sartu omen ziren
ezkutatzeko asmotan. Geroztik, harlauza handi horri Jentillarri deitzen zaio,
eta herri sinesmenak dio azken Jentilak bertan hilobiratuak daudela.
Jentillarri hori, benetan, historiaurreko monumentu bat da, trikuharri bat da,
hain zuzen ere.
Tindra, Aketza, Ivan eta Iria
Guk ikusi genuen Jentilaren ahotsa gogorra zen. Hori zela eta, entzun, bai, arretaz; baina aurpegira begiratzeko ez ziren ausartu gure gelako umeak.
Cristian, Mikel eta Eider
Yumalai, Asier, Uxue eta Haydee, adi!
Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura,
ohitura zahar eta kondairei buruz ikasi zuten joko interaktibo eta teknologia
berrien bidez. Punta puntako teknologia XVI. mendeko baserrian. Jolasaren bidez haurrak
mitologian blai irten ziren. Goiko irudian galtzagorriak harrapatu nahian aritzen ziren.
TOR Magoak magia jokoak egin zituen, aitzinean Mari, Lamiak eta Sorginak
biltzen ziren kobazulo berberean.
Magia ikuskizunak adinaren araberakoak izaten dira eta magia eta
mitologiaren bitartez antzinako euskal gizartearen sineskerak, euskal
imajinagintza ezagutu zuten ikasleek.
GALTZAGORRIAK
Galtzagorriak,
historian zehar hainbat kondairen pertsonaia izan dira. Lekuaren arabera, hainbat eta hainbat aldaera hartu dezakete. Kondairetan, intsektu moduan, deabru moduan edota ipotx moduan aurkitu dezakegu
besteak beste.
Galtzagorriak, historian zehar, gizakiei laguntzen dieten ipotx txikiak dira.
Beti uste izan da, San Juan gauean agertzen direla eta egun horretan hartu
daitezkeela. Bestalde, nahiz eta ipotx horiek gizakien bizitzan laguntza moduan
agertu, gerta daiteke oso astunak izatea, beti galdezka daudelako zerbait
berria egiteko: “ eta orain zer? Zer nahi duzu? Nora goaz?” ume txikiak balitzate
bezala.
Galtzagorriak,
berez, kalte gabekoak dira. Hori bai, deabru txikien izaki bezala aitortu ei
dituzte; hortaz beti ez dira hain onak izaten.
Baina orokorrean, pertsonei eta gizakiei laguntzen diete eta ondorioz, bihotz
behera eta borondate onekoak direla esan dezakegu.
Iratxo bihurriak dira, baina ez horregaitik gaiztoak; bihurrikeriak egitea dute
eta behinik behin gaiztakeritxoren bat egin dezakete. Hala ere, esan bezala,
izaki jatorrak izan omen dira.
Kondairek
galtzagorriak beti taldeka ibiltzen direla diote, normalean lau galtzagorriez
osatutako taldeetan.
Hauek, jabe bat lortzeko beharra izaten dute, askotan ere alderantzizkoa
izanik: jabeak galtzagorriak bilatzeko beharra izanik.
Behin jabea lortuta, honi biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka:
eta orain zer? Eta orain zer? Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren
aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan.
Hor ibai, egiteko ezinezkoak diren gauzak ezin izango dituzte burutu.
Jabeak, galtzagorriei lanik bidaltzen ez dietenean hauek zoratu egiten dira,
bihurrikeriak sortu eta izaki astun astunetan bilakatuz.
Nagusia, galtzagorriaz libratzeko izango duen era bakarra hauei ezinezkoa den
zer edo zer bidaltzea izango da; adibidez, mitoetan askotan ematen den lana:
ura iragazki batean ekartzea.
Galtzagorriak
normalean, gizaki itxura duten ahaide txikiak dira. Gizakien antza dute, hauen
ezaugarriak izanik: burua, enborra eta gorputz adarrak dute.
Aurpegian ez dituzte inolako desberdintasunik izaten, guztiek izan omen dituzte
euren begiak, sudurra, ahoa….
Hala ere, esan beharra dago askotan belarriek eta sudurrak handituagoak izaten
dituztela, azken hauek maiz iratxoenen antza izanik.
Sarriro, galtzagorriak euli itxuraz topa izan ditzakegu. Baina herri askotan,
galtzagorriak izaki txikien itxura alde batera utzi eta intsektu txikien edo
animali txikien itxura bereganatu egiten dute . Beste batzuetan ere, galtzagorria deabru txiki bezala aitortzen
dute.
Galtzagorriei buruzko eleberri eta kontakizun guztietan, galtzagorriek
gizonezko irudia izaten dute. Dena den, adierazi beharra dugu, mito eta ele
zaharretan ez zaiela izaki txiki hauen sexuari erreparatzen.
Arropei dagokienez, buruan kapela gorria eraman omen dute, tomate bat bezain
gorria eta praka edo galtza gorri gorriak.
Dena den, beti ez dituzten praka gorriak eramaten; gizontxo dotore bezala
agertu daitezke edota arropa soilekin.
Sarritan, sekulako indarra izaten duten izaki txiki bezala aurkezten zaizkigu
baina aurkakoa den ezaugarri ere jaso daiteke, izaki ahulak eta finak izanik.
Galtzagorriaren
izena honen prakei edota azal koloreari egiten die errefenretzia; praka gorriak
edo azala gorria izaten omen dute eta. Hortaz, gaur egun , ezagutzen ditugun
galtzagorriei buruzko izen desberdinak hauen fisikoaren arabera eta tokian
tokiko arropen izenen araberakoa izan daitezke.
Aldaera asko daude, eta lekuaren arabera izaki txiki hauek izen desberdinak
bereganatuko ditu.
LABIRINTOA
Labirintoan
barrena ibili eta galdu ere egin ginen, nahi
izatera. Gure basoak ez omen ziren leku segurua garai
batean mota askotako piztiak, iratxoak eta gaueko beste
hamaika izaki bizi omen zirelako. Nonbait, horregatik jaso
zituzten baselizak, hauetaz guztiez babesteko. Baselizetako
kanpaiak jota, sorgin eta lami gaiztoak uxatzen omen
ziren, bai eta gaueko izaki gaiztoak ere.
Azkenean bildotsa topatu genuenBASAJAUN
Basajaunak hamaika etxe ditu, Euskal Herriko baso guztien jauna da eta. Arbailako oihanean, Zuberoan, erraz aurkituko dugu.
Egun batean, Ahüskiko iturritik hurbil, artzain bati etxolan ahaztu zitzaion taloa erretzeko burdina. Bila itzuli zenean, Basajaun topatu zuen txabolan, taloa erretzen.
Basajaunak esan zion:
- Hiru egia eaten badidak, erreburdina eman eta utziko haut joaten.
Artzainak, apur bat pentsatu ondoren, esan zion:
- Gauaz ilargi zuri denean egunaz bezain argi dela diote, baina niri ez zait sekula gaua eguna bezain ardi iruditu.
- Hori hala duk, egia duk.
- Arto opila ona da, baina gari-irinezko ogia beti hobea.
- Arrazoi duk, hori ere egia duk.
- Uste izan banu Basajaun hemen aurkituko nuela, ez nitzatekeen etorriko.
- Sinisten hauk. Egia duk hori, hirugarren egia.
Basajaunak hitza bete eta erreburdina bueltatu zion. Geroago, artzaina berriz ere etxolarako bidean zela, gaua egin eta ilunean galdu zen. Irrintzia bota zuen eta Ibarrondoko txabolatik erantzun zioten. Gero beste bat egin zuen eta hari ere erantzuna eman zioten. Hirugarren irrintzia egindakoan konturatu zen erantzulea Basajaun zela. Hari esker aurkitu zuen etxolarako bidea.
Maisu, laguntza! (Ivan)
TARTALO
Tartalo erraldoia da, bihozgabea eta odolgaiztoa, begibakarra. Artzainak, baserritarrak eta ikazkinak jaten ditu. Etxea Saadar mendiko tontorrean dauka, Zegaman, landa zabal baten erdian. Tartaloetxeta esaten diote.
Dakizuenez,
Tartalo begibakarrak behin artzain gazte bat bahitu omen
zuen eta ihes egin ez ziezaion eraztun magiko bat jarri zion
eskuko hatz batean. Baina, artzainak ihes egin zuen eta eraztunak
salatu: - “Hemen nago! Hemen nago!” zioen eraztunak.
Gure
artzainak, ordea, nekez, baina eraztuna kentzea lortu
eta errekara bota omen zuen. Eraztunak oihuka jarraitu zuenez,
bere atzetik errekara salto egin eta bertan ito omen zen
Tartalo.
BISITA LUDIKOAK
Izenaduba Basora bisitan doazenak bost zentzumenak gozatzeko esperientzia
bizitzeko aukera dute. Sorginen baratzeko landareak usaindu, ikutu, dastatu!
Labirinto ikusgarrian zehar korrika egin, Tartaloren begiradapean, Mariren koba
miragarrian murgildu... irudimenezko mundu koloretsu eta magikoan barrena
dantzatu, Herensugea, Basajaun eta Akerra lagun jentilen istorioak ikasi; 3D
simulagailua, joko interaktiboak, eta hamaika bazter ezagutzeko daude
Izenaduban.
Karrantzako Kontxa Ikastetxeko 1go mailako 16 umeak
eta andereño Irantzu Lamien errekaren ondoan
eta andereño Irantzu Lamien errekaren ondoan
Izenaduba
Basoko Pedagogia Sailak, erakusketa ezberdinen edukinak azaltzeko, programa didaktiko finko eta aldi
baterakoak sortzen ditu. Programa didaktiko hauek hezkuntza maila
bakoitzeko eskola kurrikulumera ahalik eta gehien moldatzea dute helburu,
hezkuntza bereziko ikasleei zuzendutako egokitzapenak ahaztu gabe.
Helburu orokorrak
·
Euskal kultura eta hizkuntzarekin erlazionatutako giza-jarraibe
berriak eta tradizioarenganako errespetua eragin behar duen definitutako kontzeptu
hezigarria indartzea eta dinamizatzea.
·
Hezitzaileen papera erraztu material didaktikoa eskainiz eta
hausnarketa eta analisia sustatuz.
·
Euskera aisiladian erabiltzeko nahi piztu.
· Esperimentazioa erabiliz, helarazi nahi ditugun ideia eta kontzeptuak
ariketa eta errekurtsoen bitartez lantzen dira, tailerren bitartez.
¡Izenaduba es un bosque
mágico! Olentzero, los galtzagorris, Mari, las lamias, Basajaun, Tartalo...
Nuestro principal objetivo al realizar esta visita es que, a través de estos personajes y de la visita
al parque, los niños aprendan sobre mitología, naturaleza y tradiciones vascas
de una forma divertida a la vez que didáctica. Izenaduba Basoa es el primer
parque temático sobre mitología que
hay en Euskal Herria.
Si quieres acceder a mi álbum de fotos de la visita a IZENADUBA, pincha en el siguiente enlace y solicíta acceso y lo compartiré contigo:
https://plus.google.com/u/0/photos/117950458098646013336/albums/6086062467089232545
Informazio-iturri batzuk:
Si quieres acceder a mi álbum de fotos de la visita a IZENADUBA, pincha en el siguiente enlace y solicíta acceso y lo compartiré contigo:
https://plus.google.com/u/0/photos/117950458098646013336/albums/6086062467089232545
Informazio-iturri batzuk:
http://www.izenaduba.com/
http://galtzagorriak-mamurrak.blogspot.com.es/
http://www.amaroa.com/euskal-herriko-pertsonaia-mitologikoak/jentilak
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.