viernes, 4 de julio de 2014

IDIAZABALgo VI. Paleta Txapelketa Herrikoia -2014

     Txapelketaren kartela      

Pasa den larunbatean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan txapelketa honetako bi finalak izan zirela eta, hararaino  joan ginen, partiduak ikusteaz gain herriko frontoizaleak eta herria bera ere ezagutzeko asmotan.

     Bigarren mailako txapelketa     
 Ligaxkako 1go fase batean, 3 bikotez osaturiko 9 taldetan, 27 bikotek parte hartu dute.
"A" taldea: Alvarez--Ballina, Pagoaga--Agirre eta Arzellus--Nuin.
"B" taldea: Urretabizkaia--Marin, Vicente--Ortega eta Josu--Gurutz (Amorotokoak).
"D" taldea: Agirrezabal--Mendizabal, Barbulo--Aranjuelo eta Martínez--Leunda.
"E" taldea: Alegria--Gonzalez, Artetxe--Urigoitia eta Otxoa--Gametxo.
"F" taldea: Landa--Berdegue, Salaberria--Luarizayerdi eta Viana--Aztiria.
"G" taldea: Iribar--Carrasco, Murua--Matxain eta Ormazabal--Goiburu.
"H" taldea: Rodríguez--Viana (Juanena), Arruti--Arabaolaza eta Garmendia--Etxarri.
"I" taldea: Egialde--Muñoz, Zubeldia--Beloki eta Iparagirre--Iparagirre.
"J" taldea: Jon--Xanti, Letamendia--Olaran eta Arruti--Arruti.
     Matias Carrasco     

              Lehenengo mailako txapelketa     
Dozena bat bikotek parte hartu  nahi izan dute.
"A" taldea: Berasategi--Aierdi, Jon eta Unda (bizkaitarrak) eta Aizpuru--Lopetegi.
"B" taldea: Errasti--Esnaola, Bikutze--Gastesi eta Aizpuru--Urdanpileta.
"D" taldea: Zabala--Azpeitia (Zierbenan jolastu direnak), Enekoitz--Arroniz (Bermeokoa eta Gasteiztarra) eta Txoperena--Ormaetxea (aurrelari gipuzkoarrak partidu batetan Ibai Perezen ordez jolastu zuen  Zierbenan).
"E" taldea: Ramos--Zubimendi (hernaniarrak), Loidi--Santamaria eta Larralde--Zumeta (Zierbenan parte hartu dute).
Iñaki Undagoitia, "Unda", buru-belarri pala prestatzen

     Idiazabalgo txapelketaren emaitza guzti-guztiak     
61partida jolastu dira Igarondo piltalekuan izan den txapelketa honetan. Horietako 39 ligaxketan, 12 partidu 1go mailan eta beste 27 partidu 2. mailan; eta 22 kanporaketetan (hain zuzen ere, 7 partudu 1go mailari dagozkionak eta  beste 15 partidu 2. mailari dagozkionak).   
Hemen dituzue datu guztiak.
Apirilak 26, larunbata, 08:45etan
1go partidua
2. maila
Otxoa—Gametxo
25
18
Bikutze—Gonzalez
2.       “
Alvarez—Ballina
22
25
Pagoaga—Agirre
3.       “
Agirrezabal—Mendizabal
18
25
Martinez—Leunda
4.       “
Viana—Rodríguez
25
17
Arruti—Arabaolaza
Apirilak 27, igandea, 09:00etan
1go partidua
2. maila
Jon—Xanti
25
16
Arruti—Arruti
2.       “
Iribar—Carrasco
22
25
Murua—Matxain
3.       “
1. maila
Zabala—Azpeitia
22
25
Enekoitz—Arroniz
Maiatzak 1, osteguna, 10:00etan
1go partidua
1. maila
Errasti—Esnaola
20
25
Bikutze—Gastesi
2.       “
Larralde—Zumeta
19
25
Ramos—Zubimendi
3.       “
2. maila
Landa—Berdegue
24
25
Viana—Aztiria
Maiatzak 10, larunbata, 08:30etan
1go partidua
2. maila
Garmendia—Etxarri
25
10
Arruti—Arabaolaza
2.       “
Bikutze—Gonzalez
25
20
Artetxe—Urigoitia
3.       “
Iparagirre—Iparagirre
12
25
Egialde—Muñoz
4.       “
Vicente—Ortega
11
25
Urretabizkaia—Marin
5.       “
Viana—Aztiria
18
25
Salaberria--Luarizayerdi
Maiatzak 10, larunbata, 15:30etan
1go partidua
1. maila
Bikutze—Gastesi
25
15
Aizpuru—Urdanpileta
2.       “
Berastegi—Aierdi
25
20
Aizpuru—Lopetegi
3.       “
2. maila
Arruti—Arruti
25
19
Letamendia—Olaran
Maiatzak 11, igandea, 10:00etan
1go partidua
1. maila
Zabala—Azpeitia
25
10
Txoperena—Ormaetxea
Maiatzak 17, larunbata, 09:00etan
1go partidua
2. maila
Alvarez—Ballina
25
21
Arzelus—Nuin
2.         “
Iparagirre—Iparagirre
25
12
Zubeldia—Beloki
3.         “
1. maila
Loidi—Santamaria
25
20
Larralde—Zumeta
4.         “
2. maila
Garmendia—Etxarri
25
19
Viana—Rodríguez
Maiatzak 18, igandea, 09:00etan
1go partidua
2. maila
Barbulo—Aranjuelo
25
10
Agirrezabal—Mendizabal
2.       “
1. maila
Jon—Unda
25
23
Berastegi—Aierdi
3.       “
2. maila
Josu—Gurutz
25
10
Vicente—Ortega
4.       “
Ormazabal—Goiburu
24
25
Iribar—Carrasco
Maiatzak 24, larunbata, 09:00etan
1go partidua
2. maila
Pagoaga—Agirre
25
20
Arzelus—Nuin
2.       “
Otxoa—Gametxo
14
25
Artetxe—Urigoitia
3.       “
1. maila
Enekoitz—Arroniz
21
25
Txoperena—Ormaetxea
4.       “
2. maila
Egialde—Muñoz
25
21
Zubeldia—Beloki
Maiatzak 24, larunbata, 16:30etan
1go partidua
2. maila
Barbulo—Aranjuelo
25
21
Martinez—Leunda
2.       “
Letamendia—Olaran
24
25
Jon—Xanti
3.       “
Salaberria—Luarizayerdi
25
17
Landa—Berdegue
Maiatzak 25, igandea, 09:00etan
1go partidua
1. maila
Errasti—Esnaola
22
25
Aizpuru—Urdanpileta
2.       “
Jon—Unda
25
07
Aizpuru—Lopetegi
3.       “
2. maila
Josu—Gurutz
25
21
Urretabizkaia—Marin
4.       “
Murua—Matxain
25
14
Ormazabal—Goiburu
Ekainak 1, igandea, 09:00etan (3. partidua)
3. partidua
1. maila
Loidi—Santamaria
08
25
Ramos—Zubimendi
          K A N P O R A K E T A K          
Maiatzak 31, larunbata, 08:30etan
1go partidua
Final 1/8
2. maila
Jon—Xanti
25
21
Urretabizkaia—Marin
2.       “
Salaberria—Luarizayerdi
16
25
Juanena—Rodríguez
3.       “
Pagoaga—Agirre
25
19
Artetxe—Urigoitia
4.       “
Garmendia—Etxarri
25
23
Bikutze—Gonzalez
5.       “
Josu—Gurutz
25
09
Iparagirre—Iparagirre
6.       “
Murua—Matxain
25
23
Martinez—Leunda
Ekainak 1, igandea, 09:00etan
1go partidua
Final 1/8
2. maila
Barbulo—Aranjuelo
24
25
Iribar—Carrasco
2.       “
Egialde—Muñoz
25
22
Alvarez—Ballina
          F I N A L   1/4          
Ekainak 7, larunbata, 09:00etan
1go partidua
2. maila
Josu—Gurutz
25
21
Murua—Matxain
2.       “
Egialde—Muñoz
23
25
Juanena—Rodríguez
Ekainak 7, larunbata, 16:00etan
1go partidua
1. maila
Zabala—Azpeitia
25
11
Berastegi—Aierdi
Ekainak 15, igandea, 09:00etan
1go partidua
2. maila
Garmendia—Etxarri
25
24
Pagoaga—Agirre
2.       “
Jon—Xanti
22
25
Iribar—Carrasco
3.       “
1. maila
Bikutze—Gastesi
17
25
Enekoitz—Arroniz
4.       “
Jon—Unda
25
13
Aizpuru—Urdanpileta
Ekainak 17, asteartea, 17:00etan (2. Partidua)
2. partidua
1. maila
Ramos--Zubimendi
25
24
Loidi--Santamaria
          F I N A L   1/2          
Ekainak 17, asteartea, 17:00etan
1go partidua
2. maila
Garmendia--Etxarri
12
25
Juanena--Rodriguez
Ekainak 19, osteguna, 19:00etan
1go partidua
1. maila
Jon--Unda
25
20
Enekoitz--Arroniz
2.       “
2. maila
Josu--Gurutz
16
25
Iribar--Carrasco
Ekainak 22, igandea, 10:00etan
1go partidua
1. maila
Ramos--Zubimendi
25
14
Zabala--Azpeitia
          F I N A L A K           
Ekainak 28, larunbata, 10:30etan
1go partidua
2. maila
Juanena--Rodríguez
25
17
Iribar--Carrasco
2.       “
1. maila
Ramos--Zubimendi
11
25
Jon--Unda
     Mikel Rodriguez     

Iñaki Unda, akatsik  egiten ez duen atzelaria

     AZKEN FASEA: KANPORAKETAK     

     1go maila     
FINAL 1/4
FINAL 1/2
FINAL
Ramos—Zubimendi
25
Ramos--Zubimendi
25
Ramos--Zubimendi
11
Loidi—Santamaria
24




Zabala—Azpeitia
25
Zabala--Azpeitia
14
Berastegi—Aierdi
11






Jon—Unda
25
Jon--Unda
25
Jon--Unda
25
Aizpuru—Urdanpileta
13




Bikutze--Gastesi
17
Enekoitz--Arroniz
20
Enekoitz--Arroniz
25
Goiko laukian nola izan diren 1go mailako kanporaketak ikus daitezke, final laurdenetatik txapelketaren bukaeraraino.
     Aiheko Zubimendi     

     2. maila           
FINAL 1/8
FINAL 1/4
FINAL 1/2
FINAL
Garmendia--Etxarri
25
Garmendia--Etxarri
25
Garmendia--Etxarri
12
Juanena--Rodriguez
25
Bikutze--Gonzalez
23




Pagoaga--Agirre
25
Pagoaga--Agirre
24
Artetxe--Urigoitia
19






Egialde--Muñoz
25
Egialde--
Muñoz
23
Juanena--Rodriguez
25
Alvarez--Ballina
22




Salaberria--Luarizayerdi
16
Juanena--Rodríguez
25
Juanena--Rodriguez
25








Barbulo--Aranjuelo
24
Iribar--Carrasco
25
Iribar--Carrasco
25
Iribar--Carrasco
17
Iribar--Carrasco
25




Jon--Xanti
25
Jon--
Xanti
22
Urretabizkaia--Marin
21






Josu--Gurutz
25
Josu--
Gurutz
25
Josu--
Gurutz
16
Iparagirre--Iparagirre
09




Murua--Matxain
25
Murua--Matxain
21
Martinez--Leunda
23
Eta beste lauki honetan 2. mailako kanporaketa guztien datuak. Aipagarria benetan final laurdenetako lau partiduetan izan zen berdintasuna.
Finaletako aurrelarien  arteko lehia: goiko irudian Julen Iribar eta Asier Juanena,
 behekoan Jon Arriaga eta Endika Ramos       

     Bigarren mailako finala     
Juanena--Rodriguez     25    Iribar--Carrasco    17
Asier Juanena--Mikel Rodriguez, biak Zumarragakoak, euren aurkariak baino  gehiago iruditu zitzaizkidan hasiera hasieratik,  minutu askotan  markagailua parekaturik  zihoan arren. Julen Iribar--Matias Carrasco bikoteak, (Igeldoko eta Donostiako, hurrenez hurren) txapelketa gogorra izan du, eta norgehiagoka askotan justu xamar irabazi dute.
Final zortzirenetan, adibidez, 15. postuan sailkatu ziren; hau da, gutxigatik ez ziren kanpoan geratu. Eta lehenengo kanporaketa horretan, 25 eta 24 irabazi zuten Barbulo--Aranjuelo bikotearen aurka. Final laurdenetan, berriz, 25 eta 22  irabazi zuten Jon--Xanti bikotearen aurka.  Euren emaitzak aztertzen, arreta deitu dit finalerdietan lortutako garaipen argiak (25 eta 16) Amorotoko Josu--Gurutz bikotearen aurka. 
Finalean partidaren erditik aurrera amore eman behar izan zuten (14 eta 11, 18 eta 12 eta 21 eta 14, besteak beste). Hala ere, maila  ona azaldu zuten eta lehia disputaturik izan zen.
Juanena--Rodríguez oso bikote ona iruditu zitzaidan, biak  mutil gogorrak, sasoi onean eta akats gutxi egin zituztenak. Garaipena merezitakoa izan zen.


        Lehenengo mailako finala     
Jon--Unda   25    Ramos--Zubimendi   11
Ramos--Zubimendi bikoteak gorabeherak izan ditu txapelketa honetan. Ligaxkari dagozkion bi partiduetan garaile izan ziren, bai lehenengoan Larralde--Zumeta bikotearen aurka (25 eta 19), baita bigarrenean ere, Loidi--Santamaria bikotearen aurka (25 eta 8).  Emaitza polit hauen ondorioz,  sailkapenaren lehenengo postuko jabe izan ziren final laurdenetako kanporaketetara heltzeko.
Sailkapenaren arabera, berriro ere Loidi--Santamaria bikotearen aurka jolastu behar izan zuten final laurdenetan, eta, hernaniarrek, puntu bakar bateko diferentziaz pasatu zuten (25 eta 24), nahiz eta egun gutxi lehenago oso erraz irabazi  bikote beraren aurka (25 eta 8, esan dudanez).
Hernaniarren finalerdia ez zen erreza, ez, baina Zabala--Azpeitia bikotearen aurka espero ez zen garaipen ederra eskuratu zuten, 25 eta 14 irabazi baitzuten. Honela, Andoni Zabala eta Manu Azpeitiari  finalean bizkaitarren aurka aritzeko itxaropen eta ilusioak kendu zizkieten.
Ramos eta Zubimendi hernaniarrek zail daukate Jon--Unda bizkaitarren aurka, bi bikoteen indartze eta gabeziak ikusita. Horretaz gain, finaletan  buruak asko jolastu eta erabaki egiten ohi duenez, eta Ramosek eta Zubimendik jakin badakite beti galtzaile suertatu direla Jon eta Undaren aurkako lehietan.
Idiazabalgo norgehiagokan alde haundia ikusi nuen, hasiera hasieratik bizkaitarrek diferentzia  izugarria ipini baitzuten markagailuan (0 eta 7, 5 eta 15, 6 eta 20, 7 eta 23...). 
Jon--Unda merezitako  garaile aurtengo beste txapelketa batetan.


          Sari-banaketa          
Gorka Etxarrik eta Gorka Egialdek, txapelketako antolatzaileak, lan ederra egin zuten, txapelketaren bi finalak bukatu bezain pronto pilotalekuan bertan sari banaketa egiteko.
Egialdek eta Goiburuk, bi partiduetan epaile lana burutu zuena, sariak banandu zituzten.
Iribar--Carrasco, 2. mailako txapeldunordeak
Juanena--Rodriguez, 2. mailako txapeldunak
Ramos--Zubimendi, 1go mailako txapeldunordeak
Jon--Unda, 1go mailako txapeldunak
Asier Rodríguez, pilotaririk onena 2. mailako finalean
Jon Arriaga, pilotaririk onena 1go mailako finalean
Matias Carrascok pilotaririk dotoreenari emandako saria lortu zuen, 
hainbeste urtetan frontoietan gizalegez jokatu eta gero merezitako garaikurra
          Taldeko argazkia          



          Idiazabalgo giroa          
Sari-banaketaren ostean, herriko tabernaz taberna poteoa, akordeoi soinu eta guztiz, Izaro Garmendiaren eskutik (bere lanbidea pailasoa dela eta, eguerdi ostean Mungiako jaietara lanera joan behar izan zuen, bertako txikiei irribarre batzuk ateratzeko).
Geroxeago, Arretxe elkartearen txokoan primerako jatorduaz gozatu genuen 30 bat lagunek. Bazkariari amaiera emateko, bertaratu ginen guztion artean Idiazabal gazta bat zozketatu zen.


     Aranburu Gaztandegia     
Belaunaldiz belaunaldi gaztaren inguruan ibilitako familiaren gaztandegia da honakoa. Egun, 3 anaien artean kudeaturiko gaztandegi honetan, teknologia berrienak erabiltzeari esker, 20 tona gazta ekoizten dira urtero. Beraz, usadioa eta egungo teknologia berrien arteko oreka-puntuaren erakusgarria da, oinarrian latxa arrazako ardia dagoelarik.
Idiazabalen egun pasa egiten genuela, ezinezkoa iruditu zitzaigun Aranburu Gaztandegitik ez pasatzea. Beraz, etxeratu aurretik bertara joan ginen. Aranburutarren anai batek, bere emaztearekin lanean zegoela larunbata izan arren, primerako arreta egin zigun, bai era guztietako azalpenak emanez eta baita gaztandegia erakutsiz. Eta nola ez, Iñaki Unda, Amaia eta hirurok Idiazabalgo gazta gozo-gozoa ekarri genuen.


   I D I A Z A B A L   

          Geografia eta historia          
Idiazabal Gipuzkoako hegoaldeko Goierri eskualdean dago, Donostiatik 45Km-tara, hain zuzen ere. Bi mila biztanle inguru ditu, hirigune, Urtsuaran auzoa (1947-rarte Segurako auzoa) eta baserri sakabanatuetan banaturik.

Mendi aldeko trikuharri eta tumuluak, gizakiaren jarduera antzinakoenen lekuko dira. Geroztik, Idiazabal herriaren lehenengo aipamena 1199an jaso zen, baina 1615. urtean "villa" titulua lortu bitarte, 231 urte Seguraren babesean eman zituen.

Egun, industria ugari jasotzen dituen arren, nekazaritza eta abeltzaintza betidanik izan dira nagusi Goierriko herri honetan, eta latza eta Karrantza motetako ardi esnearekin egiten den gaztari jatorrizko deitura ematen diolako da ospetsua.
     Idiazabalgo udaletxea     

     Gune interesgarriak     
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrua: Ikus–entzunezko, betiko artzain txabolaren erreprodukzio, diaporama eta abarren bitartez, oso ezaguna den Idiazabal gaztaren sekretuak kontatzen dizkigute. Gainera, jatorrizko deitura daukan gazta hau dastatzeko txokotxoa ere badu eta Aranburu Gaztandegia bisitatzeko aukera ere ematen du.
     Miguel Deunaren eliza     
Miguel Deunaren eliza: 1553tik aurrera, herriko seme izan zen Pedro Nafarrasagastiko maisuak, altuera bereko zutabeekin egindako hiru nabedun eliza alemaniarren estiloan birmoldatu eta haunditua izan zen.
Aurrealde erromanikoa du XII. mendeko balio handiko ikur-irudiekin.
XIII. mendeko arkibolta gotikoa du.
IX. mendeko Erromaniko-aurreko bataio-pontea, Gurutzetako Andra Mariren ermitatik ekarria.
1743an egindako erretaula barrokoa, gorteko arkitekto izan zen Migel Irazustakok egindako azken maisu-obratzat hartua da eta herriko seme zen Jose Antonio Iparagirre eskultoreak egina.
San Migel Goiangeruaren imajina, berriz, Luis Salvador Carmonaren lanik onenetakotzat joa da eta Madrileko errege-tailerretan egina. Gainera, XVII. eta XVIII. mendeetako erretaula eta koru interesgarriak ditu.
Eliza Idiazabalgo erdigunean kokaturik dago.
Indianoen palazioak: Pilarrene, Toki-eder, Txomenarenea, Lardizabalenea, Jauregialzorenea ... besteak beste.
 Artzainari monumentua: Egun, latxa ardien esne gordinarekin egindako gazta euskal gastronomiaren eta kulturaren oinarri nagusietariko bat bada, artzainek egindako lanari esker izan da. Beraz, xehetasun handiz zizelkaturiko brontzezko artelan honen bitartez, artzaintzaren lanbide gogorrari omenaldi txiki eta xumea egin nahi zaio.
   Maiatzeko lehenengo igandea     
1998tik, Idiazabal herria, Idiazabal Jatorri Izendapendun gaztaren hiriburu bilakatzen da, bertan, jaki gozo hau protagonista duen azoka ospatzen delarik.

Idiazabal Gaztaren ekoizleak Euskal Herriko puntu ezberdinetatik bertaratzen dira euren produktuak aurkeztu eta jendeak gaztarik onena aukeratu dezan.

Herriko plazan bere gune nagusia duen ospakizun honetan, gaztaren elaborazio eta ardien ile mozketa erakustaldiak ikusteko eta beste produktu batzuk dastatzeko eta jai giroaz gozatzeko aukera izaten da.

     Jaiak     
Idiazabalko zaindaria San Blas da eta bere ohorean jaiak Otsailak 3an ospatzen dira. Ohiturei edo tradizioei jarraituz, erroskilak (txakurropilak) bedeinkatzen dira eta hainbat ekintza antolatzen dira. Bai aurreko zein hurrengo egunak giro alaikoak ere izaten  dira: San Blas bezpera, kandelerio eguna da, hortaz kandelak bedeinkatzen dira, eta otsailak 4ean San Blas txiki ospatzen da.

     Bitxikeria:  mondejua eta odolostea     
2 jaki hauek beltzak dira baina Idiazabalen  oso erraz ezberdintzen dituzte: Mondejuak ardi odolarekin egiten dira eta odolosteak txerri odolarekin.
Txomenarenea parkea

   Amaia eta biok  Idiazabalen egondako lagunei eskerronak
 eman nahi dizkiegu jasotako arretagatik     

Gorka Etxarri, Gorka Egialde, Iñaki Goiburu, Aritz Iparagirre, José Luis Sarasola, Hector Aierdi, Izaro Garmendia, Iban Munoa, Andoni Zabala, Aiheko Zubimendi, Endika Ramos, Matias Carasco, Julen Iribar, Josu Imaz, Jon Arriaga, Urretabizkaia....... eta  euren izenak ezagutzen ez ditudan beste batzuk ere.

Nire argazki-bilduma ikusi ahal izateko esteka:
https://plus.google.com/u/0/photos/117950458098646013336/albums/6030277808926216913?authkey=CMbWq9T4jomUNQ

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.