domingo, 5 de enero de 2014

Irakurketa bultzatzen 4. mailan (2013/14) - III. zatia

Gai honi buruz, haixeder-ren, urriaren 1ean  idatzitakoa irakur dezakezue esteka honetan sakatuz:

Eta beste esteka honetan urriaren 20an argitaratu nuena:

Bertan, nire ikasleak astero liburuak irakurtzen laister hasiko zirela adierazten nuen. Esan eta egin. Gaur honen berri dakartzuet. Hala eta guztiz ere, nire 4. mailako neska-mutilek aurreikuspenik baikorrenak gainditu egin dituztela esan behar dizuet; irakurzale amorratu bihurtu baitira.

Ikasle batzuek euren argazkietan agertzen diren baino libururen bat  gehiago ere irakurri dute. Neu, pozik egoteaz gain, pixkat harrituta ere  egon banago, ba, hain epe laburrean ez baitut inoiz  izan hainbeste liburu irakurri duten ikaslerik.
Lehenengo hiruhileko honetan dohaintza bati esker eskuratutako erdaraz idatzitzako liburuak erabili ditugu, euskaraz irakurri ditugun biak salbuespenak salbuespen.
Gabonetako oporretan "Andretxo bizardunaren uhartea", Juan Kruz Igerabideren liburu dibertigarria, lantzen ari dira, lana eta guzti.
Oporretatik bueltan, euskaraz irakurtzen arituko gara: "Ttolo maitea" (Juan Kruz Igerabide), "Hamsterra eta gansterra" (Karlos Santisteban), "Dumper bat kinka larrian" (Alberto Bargos), "Untxitxo txuria" (Xoxe Ballesteros/Óscar Villán), "Txikitzen zaretenean" (Uxue Alberdi/Aitziber Akerreta) eta "Ilargia esnatu da" ( Joxeantonio Ormazabal/Iraia Okina) aste sainduko oporrak baino lehen irakurriko ditugulakoan bainago. Ez da gutxi, ez!

Horrek ez du esan nahi ezin izango dutela erdaraz irakurtzen jarraitu, jakina!

                  

   Ander Alonsoren urtebetetzea ospatzen   
Umm!, berak ekarritako bizkotxo-pastelak gozo-gozoak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.