lunes, 18 de noviembre de 2013

Jolasak (III)

     Soka Salto jolasa     

KANTAURIKO ITSASOAN 
OLATUAK GORAKA 
ITSASONTZI BAT IRTEN DA 
UR HANDIEN ARTEAN 
HEMENDIK HARA 
HANDIK HONA 
HEMENDIK HARA 
HANDIK HONA

7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat aproposa da jolas hau.
AZALPENA:
Bi lagunek sokari eragiten dioten bitartean, beste bat saltoka arituko da abestiak irauten duen bitartean. Jolas hau hiru urratsetan egiten da:
1     "Kantauriko itsasoan olatuak goraka" = soka behetik eragiten da.
2     "Itsasontzi bat irten da ur handien artean" = soka goraka ematen da.
3     "Hemendik hara" = soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta      beraiekin batera saltoka ari dena.
       "Handik hona" = soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta berarekin  batera saltoka ari dena.
       "Hemendik hara" = soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta  beraiekin batera saltoka ari dena.
      "Handik hona" = soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta berarekin batera saltoka ari dena.

BAT ETA BI
ONGI AGUR
6 urtetik aurrera neska-mutilentzat eta gutxienez 4 egon behar dira (hobe gehiago)
AZALPENA:
Bi lagunek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek ilara batean itxaroten dute. Abestia behin eta berriro errepikatuz arituko dira modu honetan: 
* BAT = ilarako lehenengo laguna sartuko da.
* ETA BI = bigarrena sartuko da lehenengo bertan dagoela.
* ONGI = saltoka ari diren biak elkarri eskua emango diote.
* AGUR = lehenengo sartu dena sokatik irtengo da.
Ondoren abestia berriro errepikatuko da, ilaran dauden guztiak sokasaltoan egin arte.

LAPIKORA SARTU LEHENA 
LAPIKORA BIGARRENA SARTU 
LAPIKORA HIRUGARRENA SARTU

LAPIKOTIK IRTEN LEHENA 
LAPIKOTIK BIGARRENA IRTEN 
LAPIKOTIK HIRUGARRENA IRTEN
6 urtetik aurrera eta gutxienez 4.
AZALPENA:
1     Bi taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, beste kideak saltoka arituko dira. Abestiak berak esaten du jokalari bakoitzak noiz sartu behar duen sokara, baita sokatik noiz atera behar duen ere. "Lapikora sartu lehena" = taldekide bat sokara sartu eta saltoka arituko da. "Lapikora bigarrena sartu" = beste bat sartuko da eta biak arituko dira saltoka. "Lapikora hirugarrena sartu" = hirugarren jokalaria sartuko da eta hirurak saltoka arituko dira.
2     Horrela jarraituko dute, jolaskide guztiak sokara sartu arte. Denak batera saltoka ari direnean, abestiaren hitzak aldatuko dira eta jokalari guztiak sokatik aterako dira banaka. Lapikotik irten lehena = sartu den lehenengo jokalaria sokatik aterako da. Lapikotik bigarrena irten = bigarrena sokatik aterako da. Lapikotik hirugarrena irten = hirugarrena aterako da.
3     Eta horrela jarraituko dute saltoka ari diren guztiak sokatik atera arte edo baten batek huts egin arte. Hori gertatuz gero, berriro hasiko gara, baina oraingoan salto egin gabe geratu direnek hasiera emango diote jolasari.

ESAMOLDEAK:
* Sokari eragin = soka eman.
* Huts egin = Gaizki egin
Informazio-iturria: http://www.aisia.net/jolasak/sokasalto-jolasa/kantauriko-itsasoan

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.