viernes, 19 de abril de 2013

Eskola-egun bat Ahedon

Picturetrail egiteko argazki bilduma eskuragarri duzue esteka honetan:
https://picasaweb.google.com/117950458098646013336/20130418OstegunaAhedon


Pasa den ostegunean, eguraldi  euritsua izan arren, 6. mailakoek proiektaturik geneukan Ahedorako irteera  aurrera eraman genuen. Bertan, jarduera hauek bete genituen:
- Matematikazko  etxerako lanak zuzendu (zenbaki hamartarrei buruzkoak).



- San Miguel de Ahedo eliza bisitatu genuen, bertan zegoen Jon eleiz-lagunari esker, nork elizan dagoen erretabloaren ezaugarriak azaldu zizkigun, harmonioaren funtzionamendua azaldu eta jo; eta guk, eskerreonez, olerki batzuk eskaini genizkion.






- Nire ikasleek Matematikazko azterketa  egin zuten (zenbaki hamartarrak).

- Bazkaria elizako  portikoan (bokata lehiaketa egitea ere...!).

                   

- Jolasak.

- Picture Trail bat egiteko argazkiak atera,  zeinetan bakoitzaren irudimena eta taldeko elkarbizitza lantzen ziren.

- Olerkiak botatzen ikasle batzuk grabatu egin nuen, hain ederra den inguru horretan.

- Eta Lengua Castellanazko ariketa batzuk zuzendu.

Hurrengo egunean, ateratako argazkiak ikusi genituen arbela digitalean eta Picturetrail bat nola egiten den azaldu nien. Orain, nire ikasleek lana daukate: bakoitzak Ahedon ateratako hamar argazkiez osaturiko Picturetrail bat egin behar du maiatzaren 2rako. Ea zer artelanak burutzen dituzten. Kontatuko dizkizuet!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.