miércoles, 27 de marzo de 2013

Zuhaitz Eguna 2013 Día del Árbol

Karrantza Haraneko udal-jendeari esker 10 zuhaitz landatu genituen taldeka "El Mato"-n: gorosti, ereinotz, gaztainondo eta haritz bina, eta lizar eta  astigar bana.
Talde bakoitzak eskolako maila guztietako ikasleak izanda, hauek zegokien txartela lepotik zintzilikaturik zeramaten. Zuhaitzak landatzeko bi txanda antolatu genituen, eta  zuhaitzak landatzerakoan egin behar  zituzten lan ezberdinak denon artean bete zituzten: zuhaitza  hurbildu, zuloan sartu, enborra eutsi, sustraiak lurrez tapatu, ureztatu eta zuhaitzaren izenarekiko txartela jarri.
Oso ataza polita, dibertigarria, osasuntsua eta elkarlanean eginda izan zen.

Zuhaitz Eguneko argazki albuma ikusteko sakatu hementxe



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.