miércoles, 13 de marzo de 2013

Alkizako Barnetegian: egonaldi ahaztezina (IV)

Martxoaren 5a, asteartea (2. eguna)
Asteartean, gure Erikaren 12. urtebetezea ospatzen dugula eta, umore onez gosaltzen dugu.   
                      Markel, bai gosearekin esnatu zarela!
Alen, goilara bat ez ezik, bi aurkitu dituzu! Kontuz mihiarekin!
A ze beldurra ematen duzun, Oier!
Antolatutako ekintzekin hasi baino lehen, olgeta bila dabiltza!
Ekintza: Agurra. Dantzak    
Hizkuntzarekiko estrategiak: lotsa batzuk gainditzen ahalegintzea, eta horiei buruz taldean hitz egitea.
Jarraian kitarrarekin abesti batzuk egiten ditugu, eta orpo punta dantza erakustearekin batera, zozketa bidez guztiei dantza egiteko aukera ematen diegu. Ondo hasi gara, baina bikote batzuk egokitu direnean, traba batzuk agertzen dira. Erabili egin dugu hori, horri buruz hitz egiteko.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Etxetik urrun ospaturiko urtebetzea, Erika, baina lagunen artean. 
Begira Imanolek nola zoriontzen zaituen!
Ekintza: Do,do do.        Hizkuntzarekiko estrategiak: disfrutatzea. Talde estrategiez hitz egitea.
Geroxeago, mugimenduzko jolas bat egin dugu (Do, do, do). Egia esan, oso arrakastatsua gertatu da, oso gustura aritu izan baitira. Amaieran saio inprobisatu modukoa egin dugu.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Imanolek jolasaren arauak azaltzen
Bakarrean baino elkarrekin gehiago lortzen da
                                                                 Gasteizko laukote hori!
Ekintza: Uztaien jolasa.     Hizkuntzarekiko estrategiak:  umorea, ondo pasatzea.
Erronka moduan planteatzen dugu jolasa. Denon artean borobil bat osatuz, elkarri eskuak emanez eta hauek askatu gabe, gure gorputza uztai baten barrutik pasa eta uztaia ondorengo lagunari pasa behar genion honek gauza bera egin zezan. Ikusita oso ondo moldatzen zirela, bigarren uztai bat sartzen dugu.    (Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Alkartasunean jolasten
Ezagutzen duzue jolas hau, ezta?
Ekintza: Txakurra hil zait         Hizkuntzarekiko estrategiak: giro ona lortu eta ondo pasatzen dugu eta hori euskeraz egiten dugu.
Bideo grabazioak girotzeko asmotan eta denok daukagun lotsa apur hori gainditzeko "txakurra hil zait" jolasa egin dugu. Bikoteka, arbelean, idatzitako elkarrizketa modu ezberdinetan antzezten dute (negarrez, farrez, abestuz...) Ekintza polita izan da eta oso ondo pasatzen dute.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Angel eta Xabi beti prets parte hartzeko
Neskak, logure ala? A ze aharrausia, Ehari!
Iskander, esnatu Patxi, zurrunka ari dela!
Markel, amets goxoak egiten


Ekintza: pelikulak.              Hizkuntzarekiko estrategiak: gozaraztea.

Pelikulak egiteko gogo handia dute, eta ondo baino hobeto ibiltzen dira. Asko disfrutatzen dute, eta oztopoak oztopo, produktua produktu, une zoragarri bat bizi ahal izan dute.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Juan Luisekin pelikula prestatzen
Markel, udaltzain elegantie!
                           Ehari, printzesa ematen duzu!
Otman, monstruo!
Idoiarekin ibili direnak
Aingeru kukumarrututa.  Oier, a ze begirada daukazun!

Iskander, lasaitu, benetakoa ez dela!
                               Alen, a ze itxura!
Eta bazkaltzera goaz!

Araitz umore onez, irrifartsu.... une historikoa!
                                                                                 Angel, beti bezala, txantxetan
Aingeru eta Angel, gizalege handiko mutikoak
                                                      Nekaneren tankera banana jaten

Ekintza: entsaladaren jolasa.        Hizkuntzarekiko estrategiak. giro alaia sortzen da jolasa egiten dugun bitartean.
Arratsaldean, bi taldetan egiteko antolatzen dugu. Horretarako, bi talde egin behar ziren eta entsaladaren jolasa egiten dugu. Ondoren, tomateek eta letxugek talde bat osatzen dute eta tipulek eta artoek beste bat. Oso ondo ibiltzen dira eta  primeran pasatzen dute.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
       Alen, neska-lagunari amodiozko gutuna idazten, ala? Behean, Ehari miresturik




Goian, Angel, haserre ala azalpenak ematen? Aingeru eta Nekane, lanean

                                              Idoia, korroan jolasa azaltzen
Ehari, adi-adi ala pentsakor?
     
                         
Ekintza: "Zazpi pistak" (prestaketa eta erantzun-txanda azalpena))
Galderen prestaketa denok batera egiten dugu. Bakoitzak bere orria hartzen du eta zortzi galderak erantzuten ditu. Ondoren bikoizketa egin aurretik, erantzun-txanda jolasaren azalpena eta walkien manejoa azaltzen diegu denei batera. Oso ondo egon da taldea eta arreta handiz entzuten ditu emandako azalpen guztiak.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
 Aingeru walkitik hitz egiten. Norekin ote?. "Txanda"


Non ote pistak? Goazen bilatzera!

Ekintza: Zazpi pistak.        Hizkuntzarekiko estrategiak: taldekideak pixka bat gehiego elkar ezagutzeko eta euskarari buruz pentsatzen duten jakiteko balio izan du ekintza honek.
Bakoitzak erantzun dituen galderen erantzunak irakurri eta besteek nor zen asmatu behar zuten. Oso ondo pasatzen dute. Jolasa amaitu ondoren euskarari buruzkoak irakurtzen ditugu gurpilaren teknika erabiliz eta atentzioa deitu digunak komentatzen dugu.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
             Argiñeri burua pisatzen dio, ala?

Nork pisatzen du gehien? Lortu genuen!!  Nor dago nire belaunetan


A ze hirukotea! Beti lagun onak, haizeak indartsu jo arren
Ekintza: entzun-txanda.       Hizkuntzarekiko estrategiak: walkien erabilera.
Gustura ibili dira eta asko gustatu zaie walkiekin ibiltzea. Ondo antolatu dira beraien artean eta walkiak erabiltzeko txandak ondo errespetatu dituzte. Walkiekin euskaraz hitz egiteko jarri diegun araua ere oso ondo errespetatu dute. Amaieran, talde osoa elkartu da, mezuen bi zatiak hartu eta hau deszifratu ondoren oso ondo egin dio aurre planteatutako erronkari.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Afarian
Erikarentzako tarta 12 kandelekin.  Eskerrik asko, Eleni!
Erika eta Araitz, Eleni prestaturiko bizkotxoa dastatzen
                  Goxo- goxoa, nire amamarena bezala

Gaztelaniaren aurrean zer?
Presionatu gabe jarraitzen dugu. Euskaraz egiten badute nahi dutelako izan dadila. Gaztelaniaz entzuten ditugunean, batzuetan beraiengana hurbildu eta euskaraz hasi gara, horrekin bakarrik askotan lortu dugu euskarara ekartzea. Irakasleak esan digutenez batzuk saiatzen dira eta noizbehinka euskaraz entzuten zaie, baita antolatutako ekintzetatik kanpo.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)
Irakaslea eta gu
Taldeari buruz hitz egin dugu gehienbat. Gustura daude, gu bezala, bi taldeak zein ondo konpontzen ari diren ikusita. Lagunak egin dira, primeran antolatzen dira beraien jolasetan eta ez dute iskanbilarik izan, alderantziz, bi taldeen arteko harremanak onak baino hobeak dira.
(Barnetegiko irakasleek idatzitako txostenetik hartuta)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.