Gaixotasun arraroak dituzten
haurren aldeko ekintza bat burutu dugu gaur Kontxa eskolan
Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da gaur, eta eritasun horiek dituzten pertsonek salatu dute osasun alorrean egiten ari diren murrizketek "beste edozeini baino gehiago" eragiten dietela. Hori dela eta, konpromisoak eskatu dizkiete erakundeei.
Administrazioen aldetik "utzita". Halaxe sentitzen dira gaixotasun arraroak dituzten gaixoak eta haien senideak. Osasun alorreko murrizketekin kezkatuta daude. "Beste edozein gaixori baino gehiagori eragiten diete murrizketek", nabarmendu du Juana Saenzek, Gaixotasun Arraroen Espainiako Elkarteak EAEn duen ordezkariak. Hamairu puntuz osatutako agiri bat egin dute, beren eskakizunak bilduz.
Mendekotasun Legean izan diren murrizketak, botiken berrordainketa eta ikerketarako baliabideen murrizketa dira haien kezka nagusia. "Lehen gutxi ikertzen zen, eta orain gutxiago. Ikerketa hori funtsezkoa da, kasu askotan bost eta hamar urte artean behar izaten baitute gaixoek zer duten jakiteko. Erreferentziazko guneak behar ditugu, eta ikertzen jarraitu", esan du Saenzek.
Egun osoan informazio mahaiak egongo dira hiriburuetan, eta asteburuan hainbat hitzaldi eta mahai inguru egingo dituzte.
Informazio iturria: http://www.berria.info/albisteak/76333/osasun_murrizketak_salatu_dituzte_gaixotasun_arraroak_dituzten_pertsonek.htm
Hementxe, EITBko bideo bat ikusi ahal izango duzue: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/839571/gaixotasun-arraroen-bideoa--gaixotasun-arraroen-nazioarteko-eguna/
Goizean, andereño Ascen gelaz
gela joan da azalpenak ematen eta solidaritatea eskatzen,
gaixotasun arraroak dituzten
umeen kasu batzuk jakinarazten. Kontxa ikastetxeko Ikasleek arretaz entzun
diote. Arratsaldean, denok atera gara patio nagusira eta taldeko
argazkiak atera ditugu Berria erreportaian aipaturiko
elkarteari helarazteko.
Munduan zehar guztiok
ezagutzen ditugun gaixotasun asko daude, haien artean, minbizia, ihesa, anemiak,
bulimia, parkinson, etab.
Gaixotasun bat arraro dela esateko, intzidentzia gutxikoa izan behar da, 2.000 biztanleetatik gaixo bat dagoenean, alegia.
Gaur egun, arraroak diren 5.000 eta 7.000 gaixotasun daude eta beste asko egongo dira oraindik ez-ezagunak direnak.
Ze artikulo polita egin duzun!!!!. Eskerrik asko maisu!!!.
ResponderEliminar