sábado, 14 de julio de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (VI.)

"Zenbat gera", Benito Lertxundi




Zenbat gera?, lau, bat,
hiru, bost, zazpi.
Zer egin degu, ezerrez,
zer egiten degu, alkar jo
zer egingo degu, alkar hil.

Gure asmoak, esperantzak,
herria, askatasuna,
justizia, pakea,
egia, maitasuna,
mitoak, hitz hutsak.

Zenbat gera...

Hori ez, hori ez, hori ez,
Hori ez, hori ez, hori ez...


"Aita-semeak", Oskorri



Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilgo Euskal Herria
ni bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

"Gaztelugatxe", Oskorri


Seirehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu,
itsasgizon zahar batek
behintzat hala zidan kontatu,
enbat itzelak Gaztelugatxen
untzi eder bat zuen hondatzen,
euskaldunontzat barruan
altxor haundiak ei zekartzan.

Igaz udako goiz batez
eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena
bihotza dardara eginez,
murgildu nintzen ur gardenetan,
arakatu ongi hare-haitzetan,
han zegoen tinkaturik
goroldioak estalirik.

Indar guztioz bultzatzen
altxor kutxa zabaldu nuen,
atzera egin ninduen
uhin haundia altxatu zen,
inor ez zapaltzeko gogoa,
zapalduak ez izatekoa,
hau da gure urguilua
altxor guztien iturria.

Eta hau hola ez bazan
sar nazatela kalabazan,
ipui txit barregarriak
kontatu nizkizuen plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.