lunes, 17 de septiembre de 2012

6. mailako Euskara eta Literatura



Ikasi behar dena:
1. gaian

Europako hizkuntzak
* Europan 50 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira.
* Europa osoan  bakarrik hiru estatu elebakarrak daude (Portugal, Albania eta Bulgaria).
* Beste guztiak eleaniztunak dira; hau da, hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dela bere lurraldean.
* Espainian lau hizkuntza daude: Gaztelera, Euskara, Galiziera eta Katalana.
* Euskara Euskal Herrian hitz egiten da (Espainiako Euskadi eta Navarra autonomia-erkidegoetan) eta Iparraldean (Frantziako hego-ekialdean).
* Europako zenbait estatuetan hizkuntza mugak eta muga geografikoak ez datoz bat.

* Hitz-familiak
Batzuetan hitz bera errepikatzen da hainbat hitzetan. Hitz horiek guztiek dute oinarri bera. 
   Adibide bat:
Ogibide, okin eta okindegi hitzek oinarri bera dute: ogi hitza. Hitz horiek familia berekoak dira; alegia, eremu lexikoa osatzen dute.

* Digramak eta diptongoak
Dakizunez, digramak banatu ezin daitezkeen kontsonate bikoteak dira, hots bakarra adierazten dutena (tx, ll, tz...). Baina kontsonanteez aparte, badira banatu ezin daitezkeen bokal bikoteak ere: diptongoak.
Digramak eta diptongoak idaztean ez dira inoiz banatzen, ezta lerroz aldatzerakoan ere.
   Adibide bat:
Gogoratu: - Digramak hots bakar bat adierazten duten kontsonante bikoteak dira (ts, tx, tz, dd, ll, rr, tt).
           -  Diptongoa bi bokalek eratzen dute, elkarren ondoan eta silaba berean daudenak.

* Euskara eta euskalkiak
Hala ere, kontuan izan behar da euskalkiak ez dira lerro estu eta zehatzen arabera banatzen; izan ere, bi euskalkiren artean tarteko eremu bat egoten da, euskalki bietako ezaugarriak dituena.

* Deskribapenak
. Leku bat deskribatzeko, hasi ikuspegi orokorrarekin, eta gero, azaldu xehetasunak.
. Giro baten berri emateko, bost sentzumenak izan behar dira kontuan.
                  - Lehenengo, deskribatu inguru fisikoa eta bertako zehetasunak.
                  - Ondoren, pentsatu usain eta zaratetan, eta azaldu zer emozio eta sentipen 
                     sortzen dizkizuten.
. Erabili adjetiboak, konparazioak eta gaiari dagokion lexikoa.
. Testua eman baino lehen, errepasatu eta zuzendu ortografia-akatsak eta aurkezpenari dagozkionak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.