"2011ko Aste Santu oporrak hartu baino lehen, apirilaren 15ean, Pintxo Eguna
ospatu genuen eskolan. Goizetik Nor da Nor lehiaketa egin genuen, ondoren pintxoak
prestatzen aritu ginen, beranduago pintxo txapelketa egin eta azkenik ikasleak
egindako pintxoak jan genituen. Arratsaldez, Korrika Txiki ospatu genuen.
Benetan egun nekagarria baina zoragarria!!! Ahaztezina!!!!"
Aurreko hitzekin 2. zikloko ikasturte amaierako memorian kontatzen zen egun honetan egin eta bizi izandakoa.
Aipamen berezia merezi izan zuten maisu Raulek eta andereño Osanek, antolaketan buru eta bihotz egon zirelako.
Nire aldetik, esan beharra dago, biziki gozatu nuela eta ikasleak ere poz-pozik azaldu zirela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.