jueves, 12 de abril de 2012

Agate Deuna 2011 eta 2012


2011ko otsailaren 4an, ia ia urtero bezala, AGATE DEUNA ospatu genuen, jakinda ere eguna bera 5a den. 
4. mailakoak eskolako beste taldekeekin batera joan gara herritik zehar abesten!!!
2011n izandakoa ikusteko klikatu argazkiaren gainean, mesedez.

AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA
BIHAR DA BA DEUN AGATE
ETXE HONETAN ZORION HUTSA 
BETIKO EUKO AL DABE

2012 ez genuen ospatu. Hala eta guztiz ere, honela idatzi nuen gure mailako blogean:

          Gaur Santa Ageda bezpera da. Larunbata dela eta, eskolan ez dugu abestuko; baina Agate Deunari buruzko informazioa idatzi nahi dizuet, ados?
          Gaurko egunean, urtero bezala, ehunka kantari-talde auzoz auzo, kalez kale eta baserriz baserri ibiliko da Euskal Herrian zehar, ohitura zaharra berritzeko asmoarekin. Tradizio hau guztiz errotuta dago Euskal Herrian.

          Baino, nor izan zen Santa Ageda? Mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Garai hartan, Siziliako nagusi zen Quintianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza lortzeko baina alferrik. Neska ezin zuela lortu eta, neke eta oinaze gogorrak jasanarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea izan zen. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Harrezkero, haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emazkumezkoen babeslea da.

          Hoy es la víspera de Santa Agueda, pero como es sábado, este año, no lo celebramos en el cole. Pero, seguramente, por Karrantza sí habrá algún grupo que vaya cantando de casa en casa, no?. Esta es una tradición muy arraigada en Euskal Herria.
          Santa Agueda nació en Sicilia, cuando esta ciudad estaba gobernada por Qintianus; quien quiso poseerla e hizo todo lo posible para atraerla, pero la joven le rechazó. Entonces, él, en venganza, la hizo pasar las peores penurias y torturas. La más conocida y terrible fue que ordenó que le cortasen los pechos, y Santa Agueda murió cuando tenía tan sólo 21 años, hacia el año 251 d.c.
          Actualmente, esta mártir, es la protectora de l@s niñ@s y de las mujeres con males en los pechos.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.